[Dominique Morin drogetan, indarkeriana eta sexuan murgilduta bizi izan zen zenbait urtetan. Frantzian nahiko ezaguna da. Liburu bat idatzi du: Le sida a fait de moi un témoin . Testu honetan drogan sartuta dagoen bati zuzendu nahi dio mezu bat, bere esperientziaren ikuspuntutik]
Zuregana zuzentzen naiz, ze nik ere neure nerabezaroa galdu bainuen marihuana erretzen. Garai hartan inork ez zidan esan erretzeari utzi behar niola. Zaila izan zen uztea, eta oroitzapen mingarria gordetzen dut horretatik: garai hartan, gainera, neska batek SIDA kutsatu zidan. Nola lagundu drogatzen direnei edo tentatuta daudenei hori ez egiteko? Nik nire testigantza ematen dut eskoletan gazteen aurrean edota beste leku batzuetan, honen gainean hausnartu dezaten.
Asko harritzen nau beren arretak. Eskertuta eta guzti sentitzen dira. Badakite egia esaten dudana, baita drogatzen direnek ere. Hatxisak ez du ezer konpontzen. Are gehiago, erretzaileari bere bizitza eraikitzea galarazten dio. Zure inguruan, zenbatek erretzen dute "porroa"? Batzuk horrekin identifikatzen dira, beste erretzaileek baloratuta sentitzen dira. Beste batzuk bere legalizazioaren esperoan daude. Nola eurei errua bota, biktimak dira eta!... zu eta biok bezala. Hala ere, drogak anestesiatua izango ote dira kapaz horren gainean egoki solasteko?
Zergatik cannabis erretzeari utzi? Menpekoak egiten gaituelako; drogak gure gaitasunak akatzen dituelako; gure existentzia birtual bilakatzen delako. Edozein erantzukizun hartzeko edo erabaki libreak hartzeko ezgai bilakatzen gara. Labur esanda, denbora eta energia galtze bat da! Zenbat kannabis erretzaile bilakatu dira menpekoak? Badakit, zaila da onartzen. Horretaz jabetzeak beldurra eman diezaguke, edota gure autoestima gal genezake. Baina erreakzionatzera ere eraman gaitzake. Horixe bera espero dut. Ikasketa-proiektu bat aurrera eramateko edo proiektu pertsonal bat gauzatzeko askatasuna aukeratu behar da, droga aukeratu beharrean. Esku hartu behar dugu! eta esku hartzeko kontziente izan eta nork bere burua ezagutu behar du. Porroak esfortzua nekezago egiten du, desanimatzen du eta depresioa errazten du. Ez utzi marihuanari zure bizitzaren jabe izaten. Nik, egun batean uztea erabaki nuen eta nire patuaren bridei oratu nien. Ordutik ez naiz bizitzeko beldur eta askea naiz.
Kannabisa alde batera lagatzen badugu, erabaki libreak hartu ahal izango ditugu eta besteengana hurreratuko gara. Besteen behar izana daukagu, eta besteek zu behar zaituzte etorkizun bat eraikitzeko. Zure droga-lagunek ezin dute ezer egin zuregatik une honetan, ze beren buruarekin ere ezin dute, ez dira beren buruaren jabe. Nola besteak maite, edo nork bere burua maite, ez baduzu soportatzen zeure burua drogatua zaudenean baizik? Drogatzailearen errealitatea ihesa da, eta bakardade handi bat. Bizitza urrutiratzen da, angustia bilakatzen da, eta droga konsumitzen dugularik baino ez dugu ahazten. Zenbat gazte-bizitza galduta!
Hori bilatzen zenuen? Zer aurkituko duzu plazer erraz horretan, zailtasunetatik ihesi? Zoriontasuna errealitate hauskorra da, etengabeko esfortzua eskatzen duena. Bizitza duin bat maitasunean oinarritzen da, zentzua ematen duen maitasunean eta gure ekintzak gidatzen dituen egian. Ihesa ez da zoriona. Hala ere, ez dizut errua botatzen. Ilusio eder horrek engainatu zintuen, ni engainatu ninduen moduan. Zeure buruarengan konfidantza irabaziko duzu bizitzaren alde borrokatzen bazara. Askatasuna eta erantzunkizuna batera doazen lekuan zure duintasuna berreskuratuko duzu. Utzi alde batera marihuanan izkutaturik bizitzeko angustia!
Nork bere onena ematean, arriskuak izaten dira tartean. Baina emaiozu zeure buruari benetako bizitza deskubritzeko aukera. Errealitatetik ihes egiten baduzu, suizidio espiritual eta humanora zoaz zuzen-zuzen. Laga ezazu kateatzen zaituen guztia; ez dizut promesarik egiten, baina zabaldu zure begiak eta bizitzaren edertasuna eta zure balioa deskubrituko dituzu. Oztopoen gainetik, hor dago emateko eta hartzeko zoriontasuna. Zoriontasun eta bake hori, ez dizu inongo ilusiorik emango. Ez izan beldurrik, altxa zure begirada hori eta abiatu zaitez zure etorkizunera. Saia zaitez ikusten lagunak zure inguruko jendearengan eta ez etsaiak.
Eguzkia egunero ateratzen da zuregatik ere. Bizitza benetan ederra da: ikasi deskubritzen eta maitatzen. Berak bere eskuak zabaltzen dizkizu, zaude ziur.
Beraz, ekin zure bideari. Zure zain gaude!
No comments:
Post a Comment