Total Pageviews

Wednesday, December 21, 2011

Marijesak

(Labayru Ikastegiaren web-gunetik hartua. Ohitura polita inondik ere)

Gabon aldia kantuan errondan ibilteko sasoia da. Baina erronda horreetatik Gabonakaz lotuena Marijesiak esaten jakena da. Izen bat baino gehiago dauke: marijesiak (Maria Jesus estribiloko letratik), abendua ('Abendu santu honetan' bertsotik), kebonikoak ('¡Ai, qué bonito niño!' bertsotik).
Gaur egun oraindino bizirik dago kantuok kantetan herrian zehar ibilteko ohitura, herri batzuetan, ganera, bederatziurrena egiten dabe. Dana dala, lehenago Bizkaian zabalago ei egoan ohiturea, kantuaren arrastoak hainbat herritan batu izan doguz eta (Arratia, Mungialdea...).
Gaur egun, dakigunetik, bederatziurrena egiten dabe Gernikan, Ean eta Arteagan. Halangoetan, lau egunean kantu bat egiten dabe, "Maria Jose, Jesus Maria Jose" estribilloduna. Beste lau egunean ""Jesukristo, ai ze ume polita!" estribilloduna, beste doinu bategaz. Eta Gabon egunean "Ta bart Belenen" kantua.
Beste herri batzutan Gabon egunean bakarrik egiten dabe errondea. Hori jaso dogu Iurretan, Lekeition, Muxikan, Mendatan eta Lekeition.
Herri batzuetan orain egin ez arren, bertakoak gogoan dauke ezagutu izan dabela, adibidez Busturian eta Munitibarren, kasurako.
Gehienetan bakarlariak aurretik egin eta ostean taldeak erantzuten deutse. Leku jakinetan belauniko jartzen dira, edo gurtu egiten dabe. Batzuk musika-tresnak eta makilak daroez, beste batzuk, ostera, ezebez.
Hona Iurretan kantatzen daben testuaren letra:
Abendu santu honetan
bihar da denporia
orain kantatzen dogu
Kristoren jaiotzia.
Hogeta laugarrena
dogu abenduan
deseo genduena
logratu genduan.
Birritan edo hirutan
Josek jo atia
gizonak bentanara
nekez urtetian.
Gizonak bentanatik
diola erantzuten
gabera gau erdian
nor dala ate joten.
Izarra bularrian
semia sabelian
ha bai dontzella ederra
itxasoaren ertzian.
Gabeko hamabiak
jo duten orduan
gure salbagillea
jaio da munduan.
Belengo portalian
estalpe batian
jaio da Jesus umil
ganadu artian.
Astoak arrantzia
idiak arnasia
halan berotzen dabe
jaio dan infantia.
Astua ta idia
daukoz aldamenian
arnasaz berotzeko
hotzitzen danian.
Billozik egon arren
etzara pobria
zeruan josita dago
zuretzako erropia.
Goiko mendietatik
pastoriak datoz
aingeruak esanik
jaio dala Jesus.
Herodes erregia
faltso traidoria
zergaitik damu dozu
Kristoren jaiotzia.
Hiru errege mago
hain bide luzian
Belengo portalera
mirariz joan ziran.

No comments: