Hona hemen 13 tvn izan zen saioa: https://www.youtube.com/watch?v=GAkItxz_u7c
Tartalarien aurka 5 urteko kartzela gutxitzat hartzen zuen Francisco Granadosek, egun kartzelan dagoen PPko kargudun ohiak. Ni ez nago tartalarien alde, ez baitut ondo ikusten tartak erabiltzea inor zikintzeko, dela karguduna dela pertsona arrunta. Baina Granadosen diskurtsoa oraingo perspektibatik hobeto ulertzen da: herriaren sumina saihesteko neurriak jartzen ari zen dagoeneko. Gallardonen lege aldaketa (benetan gauzatu zena, ez abortuarena) hortik zihoan: jendearen sumina zapaltzea, nola? Manifestariak zigortuz, polizia bati zerbait itsusia esatearren isun izugarriak jarriz, e.a.
Ana Botellak, bere garaian, manifestazio gehigei zirela-eta, kexu zen.
Bide batez eta bukatzeko, esan dezadan dirua lortzen habila bai, baina "Espainolez" hitz egiten ez dela oso iaioa: Cerbantes gehiago irakurtzea ondo etorriko litzaioke. Kartzelan izango du horretarako tartarik, barka, tarterik?
Total Pageviews
Tuesday, November 04, 2014
Tuesday, October 07, 2014
Mi abuela y diez más
Zilegi betik sarrera hau gaztelera hutsean egitea.
El libro que brevemente voy a comentar está escrito en castellano, a la vista está, aunque el autor (Ander Izagirre, Donostia, 1976) es sobradamente ducho en escritura en euskara como en numerosos artículos y publicaciones ha podido demostrar.
Aunque soy seguidor del Athletic (no tan aférrimo como Ander lo es de la Real), este librito me atrae porque está hecho por un joven seguidor, de pluma ágil, fresca, actual, llena de humor y vitalismo. Me atrae porque para muchos athleticzales la Real sigue siendo el segundo equipo por el que nos alegramos de sus victorias (por encima de la rivalidad en los derbis). Ander, aunque es un ciclista (frustrado, según él) prontamente retirado y por lo tanto tendría razones para abdicar del fútbol y sus parafernalias, reconoce que su itinerario vital le ha llevado a ser un sufrido y gozoso seguidor de una Real que ha marcado también a su generación, desde que tuvo (tanto él como los de su quinta) uso de razón. Los pequeños y grandes fracasos y las grandes o pequeñas hazañas de su equipo le han acompañado a él y a los suyos y este libro (novela de testimonio?) es una crónica emocional y con mucha sorna de ese sentimiento txuriurdin que hace homenaje a un equipo y a una afición humilde que ha conseguido y sigue optando por conseguir estar en el olimpo de los héroes del fútbol.
El libro que brevemente voy a comentar está escrito en castellano, a la vista está, aunque el autor (Ander Izagirre, Donostia, 1976) es sobradamente ducho en escritura en euskara como en numerosos artículos y publicaciones ha podido demostrar.
Aunque soy seguidor del Athletic (no tan aférrimo como Ander lo es de la Real), este librito me atrae porque está hecho por un joven seguidor, de pluma ágil, fresca, actual, llena de humor y vitalismo. Me atrae porque para muchos athleticzales la Real sigue siendo el segundo equipo por el que nos alegramos de sus victorias (por encima de la rivalidad en los derbis). Ander, aunque es un ciclista (frustrado, según él) prontamente retirado y por lo tanto tendría razones para abdicar del fútbol y sus parafernalias, reconoce que su itinerario vital le ha llevado a ser un sufrido y gozoso seguidor de una Real que ha marcado también a su generación, desde que tuvo (tanto él como los de su quinta) uso de razón. Los pequeños y grandes fracasos y las grandes o pequeñas hazañas de su equipo le han acompañado a él y a los suyos y este libro (novela de testimonio?) es una crónica emocional y con mucha sorna de ese sentimiento txuriurdin que hace homenaje a un equipo y a una afición humilde que ha conseguido y sigue optando por conseguir estar en el olimpo de los héroes del fútbol.
Thursday, September 18, 2014
Euskal Artzainak Ameriketan: Bardeetako mugaz haraindi (II)
Bardeetan paisaia ia ia desertikoa da. Josu Iztuetak dioen moduan, gurean, ordubeteko auto-bidai batean baditugu paisaia atlantiar guztiz hezeak mutur batean eta Bardea bezalako paisaiak bestean. Zerbait badaki Josuk, Bidaiarien Txokoa izeneko liburutegiaren sustatzaileak. Nairobitarra izeneko autobus mitiko batekin hainbat bidaia egindakoa dugu tolosar hau eta Bardeetan berriro hunkitu da euskal artzainekin egonda. Gutxi dira berak bezain ongi euskal diaspora ezagutzen dutenak. Horregatik han egon beharra zuen, ekitaldi xume hartan.
Info + http://www.euskalkultura.com/english/news/basque-american-sheepherders-will-gather-at-the-last-trailing-off-the-sheep-in-the-desert-of-bardenas
Ekitaldian, nik neu behintzat, konturatu naiz Bardeen handiaz, giroaz, eremu zabalez. Euskal artzainak beste behin eremu lehor haiek euren euskarazko txor-txorraz erein dituzte, apal bezain xarmangarri.
Horrezaz gainera, gaur, hilak 18, berrogeita hamar urte bete dira hiru euskal artzain ozeanoa zeharkatu zutela hegazkinez. Gaur bezalako egun batez ilusioz eta ikaraz egin zuten bidaia hura eta horren kariaz Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen izenean Laura Igantzik oparitxo bana egin die eguerdian egin den bazkalburuan.
Era berean, Ipar Ameriketatik ekitaldi honetarako propio etorritako beste zenbait euskal artzaineri egin zaie gorazarrea. Tartean hor zegoen Melchor Grajirena, bertso batzuk bat-batean bota dituena.
Xalbador zenaren oiartzun halako bat ikusi dut bere estilo dotorean, jendeari amultsuki agur beroa egin diolarik. Xalbador aipatuta, ez dut oroitu gabe utzi nahi gaurko mezaren ondorenean Xalbadorren abestia entzun dugla Olivako monastegian.
Euskal Artzainak Ameriketan: Bardeetako mugaz haraindi
2014ko irailaren 14an ari naiz lerro hauek idazten, "Euskal Artzainak Ameriketan" elkarteak antolatutako urteroko besta bukatu berritan.
Gaur Bardeetan tokatu da ospatzea, bertako mankomunitateko arduradun eta bolondresekin. Transhumantziari lotutako zenbait ikuskizun izan ditugu gozagai, goizeko 8etan! Izan ere, Erronkari eta Zaraitzu bailaretatik zenbait artalde etorri izan dira eta Bardeetako abelbide batetik igaro dira, saltoka eta bizkor-bizkor, tartean zenbait ahuntz ere bazirela. Ogi-mamiak eta basokada ardo bana hartzeko parada ere izan dugu, mankomunitateak gonbidatuta.
Bertan Josu Iztueta tolosarrarekin topatu naiz, alboko muino baten tontorrean, hain zuzen. Benetan gizon interesgarria, munduan barreneko bidaiari nekaezina, baina gertukoa baloratzen ere badakiena.
Bardeetan artzainari egindako estatuaren inguruan talde-argazkia egin dugu, elkartearen ereserkia abestuta.
Artzain-txakur batzuen erakustaldi laburtxoaren ostean gehienok Olivako monastegira abiatu gara mezatara. Mezazaleak ez direnek izan dute aukera "El Ferial" bisitatzeko, Kadreitatik gertu dagoena: hemen, gehienok kristauak garen arren, ez zaio inori deus inposatzen.
Monastegiko priorra, Isaak Totorika, izatez bizkaitarra da eta bere agurra helarazi digu beste apaiz zistertzienseren bitartez, Totorikak ezin izan duelako bertan egon (zistertarren bilera bat zeukalako). Bankako zenbait abeslari fin aritu dira mezan kantari guztien gozamenerako.
Mezaren ondorenean klaustroa bisitatzeko abagunea izan dugu eta handik Kadreitara hurreratu gara, herri hartan izan baita bazkaria, bostehun bazkaltiarrendako paratua, Bankako abeslarien abesti xarmangarriekin eta beste zenbait sorpresekin, Laura Igantzi eta bertzelako antolatzaileen ekimen eta sinpatiari esker.
Gaur Bardeetan tokatu da ospatzea, bertako mankomunitateko arduradun eta bolondresekin. Transhumantziari lotutako zenbait ikuskizun izan ditugu gozagai, goizeko 8etan! Izan ere, Erronkari eta Zaraitzu bailaretatik zenbait artalde etorri izan dira eta Bardeetako abelbide batetik igaro dira, saltoka eta bizkor-bizkor, tartean zenbait ahuntz ere bazirela. Ogi-mamiak eta basokada ardo bana hartzeko parada ere izan dugu, mankomunitateak gonbidatuta.
Bertan Josu Iztueta tolosarrarekin topatu naiz, alboko muino baten tontorrean, hain zuzen. Benetan gizon interesgarria, munduan barreneko bidaiari nekaezina, baina gertukoa baloratzen ere badakiena.
Bardeetan artzainari egindako estatuaren inguruan talde-argazkia egin dugu, elkartearen ereserkia abestuta.
Artzain-txakur batzuen erakustaldi laburtxoaren ostean gehienok Olivako monastegira abiatu gara mezatara. Mezazaleak ez direnek izan dute aukera "El Ferial" bisitatzeko, Kadreitatik gertu dagoena: hemen, gehienok kristauak garen arren, ez zaio inori deus inposatzen.
Monastegiko priorra, Isaak Totorika, izatez bizkaitarra da eta bere agurra helarazi digu beste apaiz zistertzienseren bitartez, Totorikak ezin izan duelako bertan egon (zistertarren bilera bat zeukalako). Bankako zenbait abeslari fin aritu dira mezan kantari guztien gozamenerako.
Mezaren ondorenean klaustroa bisitatzeko abagunea izan dugu eta handik Kadreitara hurreratu gara, herri hartan izan baita bazkaria, bostehun bazkaltiarrendako paratua, Bankako abeslarien abesti xarmangarriekin eta beste zenbait sorpresekin, Laura Igantzi eta bertzelako antolatzaileen ekimen eta sinpatiari esker.
Saturday, August 02, 2014
Ignazio Munila gotzainaren hitzaldia San Inazio egunean Loiolan
"Erabakitzeko eskubideaz" aritu zen, baina bereziki pertsona-, moral- eta gizarte-mailan, ez politika mailan. Baina izan dira asko hartu duentan eraso bezala Euskal Herriak duen "erabakitzeko eskubidearen" kontra... eta hitzaldia edo homilia ez zen horretan zentratu, ezta hurrik eman ere.
Irakurri, hausnartu eta gero "erabaki" ados zauden ala ez, baina informazio osoa izanda, zure erabakia askeagoa izan dadin. Izan ere, ados egonen zara honekin, irakurle maitea, ezjakintasuna da askatasunaren etsairik handiena.
Hara hemen homilia osoa euskaraz (Donostiako Gotzaindegiaren webean eskuragarri):
Irakurri, hausnartu eta gero "erabaki" ados zauden ala ez, baina informazio osoa izanda, zure erabakia askeagoa izan dadin. Izan ere, ados egonen zara honekin, irakurle maitea, ezjakintasuna da askatasunaren etsairik handiena.
Hara hemen homilia osoa euskaraz (Donostiako Gotzaindegiaren webean eskuragarri):
Loiola, 2014ko abuztuaren 1a
Jesusen Lagundiko kide maiteok,
apaiz elkarmeza-emaileok eta fededun guztiok; jaso ezazue nire agur berezia
hemen aurkitzen zareten herri-agintariok:
Senideok,
ba al zenekiten Loiolako San Ignaziok bere santu-eguna Antiokiako San
Ignazioren egunean ospatzen zuela? Lehenengo mendeko Elizaren martiri
handietako bat izan zen Antiokiako San Ignazio. Guk geure Ignazio –Loiolakoa–
dugu eredu; Loiolakoak, aldiz, Antiokiako Ignaziori egiten zion dei eta otoitz…
Hau pasadizo bat besterik ez da, baina esanguratsua iruditzen zait hemen
gogoratzea, gure zaindariaren ospakizunak duen esanahia ulertzeko; gure
ospakizun honek, hain zuzen, denborari eta lekuari dagozkion mugak eta
erreferentziak gainditzen lagundu behar digu, eta Elizaren misterioan eta
biziaren beraren misterioan ere sakontzera eraman. Bidean aurkitzen ditugun
seinaleak dira santuak, eta gure begirada urrutirago luzatzen laguntzen digute,
Jainkoarekin bat egitea den gure bizitzako helburua lortu ahal izateko. Bada
esaldi bat honela dioena: “Behatzak zerua
erakusten digunean, tentela behatzari begira gelditzen da”. Hau da, guk,
fededunok, Kristoren jarraitzaileei jarraitzen diegu, eragile eta laguntzaile
gertatzen zaizkigulako, guk ere, bizitzea dagokigun geure garai, leku eta
egoeran, haiek egin zuten gauza bera egin dezagun. Jakina, San Ignazioren
jai-ospakizunean ez dugu ikusle huts izan behar, etxe-barrutik euria nola
egiten ari den begira dagoenaren antzera. San Ignaziok utzi zigun lekukoa
hartzera, eta era erabakigarrian hartzera, egiten zaigun deia entzun behar
dugu, eta egun bakoitzean ibili beharreko bide-tartea geure ahalegin guztiz
ibiltzen saiatu…
San
Ignazio liluraturik gelditu zen, eriondoko susperraldian Loiolako Dorretxean
eskura izan zituen santuen bizitzak irakurrita. Beren bizitzan Kristorekin
maiteminduta bizi izan ziren pertsona haiek eragin berezia izan zuten
Ignazioren bihotzean, eta bihotz-berritzeko eta haiek imitatzeko gogo bizia
sortu zioten: “San Frantziskok hori egin
bazuen, nik ere egin behar dut. Domingo santuak hori egin bazuen, nik ere egin
behar dut”… Baina, bihotz-berritzea ez da liburu bati buruz egiten, liburu
horrek agerian jartzen duenari buruz baizik. Eta zer da liburu elizkoi haiek
Ignaziori agerian jarri ziotena? Betikoa den Erregeari bakarrik merezi duela
bizitza erabat eskaintzea, Jainkoari, alegia; hori da liburu haiek agerian
jarri ziotena. Bizitza hizki larriz idatzitako Egiari bakarrik eskain dakioke,
beraren Ontasunaz maitemindua eta beraren Edertasun neurrigabeaz liluratua
dagoelako.
Hala
ere, gure Ignaziok mezu hau santuen bizitza hurbiletik ezaguturik jasotzea
lortu bazuen, bere arimaren bikaintasunari esker izan zen. Hain zuzen,
eskuarki, bilatzen eta irrikatzen duzun hura da jasotzen eta lortzen duzuna.
Izan ere, Erdiarotik Errenazimendurako ibilbidean aurkitzen zen mundu-giroan
bizi izan zen Ignazio, eta kristau-idealismoaren oinordeko dugu. Mundu honetako
ikuspegitik bada ere, Ignaziok sinesten zuen ideal handietan. Norbaitek esana
da, Loiolako San Ignazioren arimak Cervantesen Don Kixoteren antz handiagoa
duela Tirso de Molinaren Don Joan Tenoriorena baino: Don Kixotek behartsuenei
laguntzeko zeregin bezala ulertu zuen handiki izatea; Don Joanek, alderantziz,
bere onura eta probetxurako eskubide bezala ulertu zuen. Don Kixoteri justizia
egiteko erantzukizuna ezartzen zion handiki izate horrek; Don Joanentzat,
ordea, berari zegokion pribilegioa zen. Don Kixotek Jainkoarenganako begirunea
irakatsi zion Santxori, hori zelako jakinduriaren oinarria; Don Joanek, berriz,
beharrezko jotzen zuen Jainkoaganako begirunerik ez izatea, askatasun osoa
izateko. Don Kixote Mantxakoa ohorezko eta hitzeko gizon ona zen; Don Joan
Tenoriok, alderantziz, bere inguruko guztiak bere zerbitzura jartzen dituen
alproja hutsa zen, bere emakumezaletasuna eta gutiziak ase ahal izateko.
Egia
da, Ignazio gazteak ere izan izango zituela berekoikeriara bultzako zioten bere
grinak; egia da, baita ere, Don Kixote Mantxakoa eleberri edo nobela bateko
pertsonaia dela. Baina, garbi dago, Loiolakoa sustrai kristau sakonak zituen
bizitzako ikuspegiaren oinordeko dela… San Ignazioren konbertsioa ez zen izan
axolagabekeriatik, zinismotik edota “pasotismotik” ideal handietan sinesten
hastera igarotzea. Ignazio, hain zuzen, idealista zen Loiolan gertatutako
konbertsiaren aurretik ere. Haren kasuan, konbertsioa egiazko iparra aurkitzea
izan zen, gehienbat, bizitzako bere irrika guztia horretara zuzentzeko eta
ideal handi horien arabera bere bizitza egoki antolatzeko.
Zer
dela-eta ari naiz Loiolako Ignazio gure Zaindari santuaren alderdi berezi hauek
azpimarratzen? Sinesturik nagoelako, Elizak Ebanjelioaren predikazioan duen
erronka bikoitza delako: alde batetik, eta hau da lehentasuna duena, kerigma
aldarrikatzea da; hau da, aditzera ematea, gizakiak bere askatasuna biziaren
Sortzaileari –Jainkoari, alegia– eskaintzen dionean bakarrik lortu ahal izango
duela zoriontasuna. (Hau da San Ignaziok Betikoa den Erregeari buruzko gogoeta
egitean azpimarratzen duena).
Baina,
honekin batera, beharrezko da iritzi kritikoa adieraztea gure kultura
materialistak eta kapitalistak dituen oinarriei buruz. Gure kultura
sekularizatuak duen mundu-ikuskerak bizkarra eman die idealismo guztiei, eta,
beraz, askoz hurbilago aurkitzen gara Don Joan Tenorioren pentsaeratik, Don
Kixote Mantxakoaren pentsaeratik baino.
Ez
dago esan beharrik, ez idealismo kristaua bakarrik, baizik eta idealismo oro
bateraezina dela egia objektiboa ukatzen duten nihilismoarekin eta
eszeptizismoarekin. Hau da gure egunotako dogma berria: ez dagoela egia
unibertsalik, baizik eta gizaki bezainbat egia dagoela. Gure kultura honetako
egia unibertsal bakarra “askatasuna” da, norberak egiten duen hautaketa alegia,
edozer gauza eta noiznahi aukeratu ahal izateko eskubidea. Kristautasunak
esaten du libre egiten gaituena egia dela; erlatibismoak, alderantziz, uste du
norberaren hautaketa dela, inolako interferentziarik gabe, irizpide moral
bakarra. Hau da, kristautasunak adierazten du ez dagoela demokraziarik
kontzientziarik gabe; sekularismoak, aldiz, esaten du norberaren demokrazia
dela kontzientzia.
Kulturak
idealen krisia nozitzen duenean, ez du hori aitortu ohi, baizik eta askotan,
ustezko balio batzuk goraipatzen ditu; hori gertatzen da, esate baterako, gure
egunotan, “erabakitzeko eskubidea” deritzanarekin. “Erabakitzeko eskubide” hau
bihurtu da egia unibertsal eta objektibo bakarra: pertsonak bizitzen jarraitu
nahi duen ala bere buruaz beste egin nahiago duen erabakitzeko eskubidea;
haurdunaldia aurrera eraman edota abortatu nahi duen erabakitzeko eskubidea;
nork bere izaera onartzen duen edota bere nahierara diseinatu nahi duen
erabakitzeko eskubidea; gure elkarbizitza sozialaren lokarriak onartzeko nahiz
hausteko eskubidea… Hau da, ideal objektiborik ez denean, norberaren askatasuna
sasijainko bihurtu ohi da. Eta, Viktor Frankek zioen bezala: “Estatu Batuetako Ekialdeko Kostaldean dagoen
askatasunaren irudiak beste irudi bat beharko luke osagarri Mendebaldeko
Kostaldean: erantzukizunaren irudia”. Ez gara gizabanako huts, pertsona
gara. Ez gara izaki bakarti, izaki sozialak gara. Horrek esan nahi du,
“erabakitzeko eskubide” hori ontasun objektibo batekin –ahaztezina den ontasun
objektibo batekin– topo egiten dugunean bukatzen dela.
Inoiz
baino gaurkotasun handiagoa dute agian Loiolako Ignaziok Xabierko Frantziskori,
bere askatasuna iparra galduta bizi zuen Xabierko Frantziskori, esandako hitz haiek –Ebanjeliotik hartuak
diren hitzak, hain zuzen–: “Zertako duzu
mundu guztia irabaztea, zeure bizia galtzen baduzu?” Horrek, gure hizkerara
itzulita, hau esan nahi du: “Zertako duzu askatasuna, amildegira eramaten
bazaitu?
Ezaguna
dugun salmo batekin eman nahi nioke bukaera hitzaldi honi: “Kriseilu da zure hitza nire oinentzako, argi
nire biderako. Zin egin dut eta baiesten, zure erabaki zuzenak gordeko ditudala”
(119. Salmoa, 105-106). Bizitzako urratsak argitzen dizkigu San Ignaziok, hari
beste santu batzuek argitu zizkioten bezala. Gure bizitzako urratsak ere izan
daitezela argigarri gure ondoren etorriko direnentzat! Hain zuzen, gure
askatasuna ez da erabatekoa, ezta guztiz autonomoa ere. Jainkoak berari aintza
emateko sortu gaituenon askatasuna da gurea, eta salbamen-historiaren zati
gara. Hau da, Jainkoaren seme-alaben askatasuna da.
Zein
ona izango litzatekeen gu Loiolako San Ignazioren gogo-jardunen altxorrera
hurbiltzea! Gure Zaindariaren jai hau egokiera izan dadila zuetako batzuentzat
–edota, hobeto oraindik, zuetako askorentzat–, Jainkoak San Ignazioren
gogo-jardunen esperientzia bizitzera egiten digun deia onartzeko. Gure bizitzaren
“oinarria eta funtsa” non jartzen dugun galdera da lehenengo egiten duena, eta
“maitasuna lortu ahal izateko gogoeta” eginez bukatzen du. Jainkoak bedeinka
zaitzatela!
Friday, May 16, 2014
The Third Way. Hirugarren bidea
Benetako pertsona batzuen testigantzetan oinarritzen den filme dokumentala. Homosexualitatetik sinesmenerako pausoa eman duten anaia-arreba batzuk.
Posible da hirugarren bidea.
Hemendik hartua: http://vimeo.com/93079367
Posible da hirugarren bidea.
Hemendik hartua: http://vimeo.com/93079367
Zu betirako izanen zara apaiz
Hona hemen euskaratutako gidoia. Kritikak eta zuzenketak onartzen dira.
THAT CATHOLIC SHOW – YOU ARE A PRIEST FOR EVER
(euskarazko azpitituluak)
- Beraz, zer izan nahi duzu nagusia izatean, Sam?
- Badakizu zer izan nahi dudan, apaiza!
- Ta zer moduz ingeniari izatea?
- Ez, apaiza.
- Ta zer moduz artista?
- Ez, apaiza.
- Beraz, zuk apaiza izan nahi baduzu, nola deitzen ahal dizut?
- Aita Sam.
- Ez da arraroa izango zure amak zuri deitza “aita”?
- Ez arraroagoa Mariak Jesusi “munduko salbatzailea” deitzea baino!
- Arrazoi ona!
- Orain, zoaz ta garbitu zure logela.
- Baina apaiza izan nahi dut!
Kaixo, Jennifer Willits nauzu eta zu “That Catholic Show” ari zara ikusten.
Guztiok dakigu ze itxura duen apaiz katoliko
batek, baina zalantzak daude adibidez apaizgintzaren sorreraz edo helburuez
mintzo garenean.
Itun Berriko Timoteori egindako gutunean Jesus
hartzen da Jainkoaren eta gizakien arteko bitartekeritzat. Beraren bidez
santifikatuak gara, Beraren bidez salbatuak gara.
Bere heriotza, piztuera eta zerurako
igotzearen ostean Berak ezarritako sakramentua utzi zigun: eukaristia.
Horregatik Elizak erakusten digu Kristo dela benetako apaiza: gainontzekoan
Haren zerbitzariak dira.
Eliza Katolikoaren hasieran, duela 2000 urte
inguru, apaizgintzaren helburuak zioen apaizak “in persona Christi” jarduten
duela, hau da, Kristoren beraren izenean diharduela.
Hau da Jesusek nahi zuena.
Berak Eskrituran erakusten digu Pedro
aukeratzen duenean bere Eliza gidatzeko: “Zu Pedro zara eta harri honen gainean
nire Eliza eraikiko dut”.
San Pedro Eliza Katolikoaren lehenengo Aita
Santua dugu. San Pedroren ostean 260 aita santu baino gehiago izan dira, eta
gotzainak kontaezinak. Apurtu ez den katea hasierako apostuluengandik hasita.
Eta gotzainak apaiz izan dira ordenatuak Jesukristok lur honetan egin zuena
egiteko.
Gotzainak, aita santuak, apaizak… hauexek dira
erabilitako tituluak 2. mendetik Testamentu berrian aipatzen diren ofizioak
izendatzeko.
110. urtean Antiokiako San Ignaziok adierazi
zuen jada kontuan hartu hauek gauza guztiak Jainkoarekiko harmonian egiteko,
Gotzainarekin batera berak Jainkoaren izenean presiditzen baitu, eta apaizekin
batera apostoluen kontzilioaren lekuan” (San Ignazio, 110 a.C.)
Apaizgintza ez da karrera bat bertan sartzeko,
lanbide bat baino gehiago da, bokazioa da, Jaunaren deia…
“That Catholic Show”, zuzendaria aparatoan…
7 sakramentuetako bat da, eta, Eliza
ortodoxoan bezala, apaizgintza gizonezkoentzat soilik erreserbatua dago.
Bere Ama, Maria, izan zitekeen aukera ona,
baina Jesusek berak aukeratu zituen gizonak apaizak izateko eta praktika horrek
jarraitzen du gaur arte.
Eliza Katolikoko 1565 zenbakiak dio: Orden
sakratuen sakramentuaren bidez apaizak misioaren dimentsio unibertsalak
berenganatzen ditu, apostoluek eurek izan zituzten misioaren dimentsio
berberak.
Are gehiago, katekesiak esaten du apaiztu den
gizaki oro lotuta daudela lotura anaikor batekin eta elizbarruti bakoitzean
kristoren giza-talde berezi bat osatzen dute euren gotzainarekin batera.
Gotzainak, berriz, hasierako
apostoluekin eten ez den jarraipen baten barnean dago. Gotzainak apaizak
ordenatzen dituenean haien eskuak gantzutzen ditu, esku horiek izango baitira
sakramentuak ekarriko dizkiotenak Elizari.
Behin apaiztuta pertsona horien esku uzten
dugu gure ardura espirituala.
Haiek sakramentuak eskuratzen dizkigute, gure
sinesmena handitzen dutenak. Haiek gure espirituaren aitak dira, zeruko gure
Aitarengana eramaten gaituztenak.
Eskerrik asko “That Catholic Show”
ikustearren.
Jennifer Willits naiz, hurrengoan ikusi arte.
Aita, bedeinkatuko nauzu?
Monday, May 05, 2014
Maitasuna eta Errukia: "That Catholic Show"
That Catholic Show, besteak beste web-gune bat da eta bertan zenbait bideo daude kristautasunaren alderdi batzuk azaltzeko. Aktore lanetan Jennifer Willits daukagu, eta aktore laguntzaile bere familiakoak eta lagunak aritzen dira. Errealizazio eta edizioa senarraren esku dago.
Charity and Mercy delako saioan honako gidoia prestatu dugu ingelesetik euskararako azpititulazioa egin aurretik (zuzenketak eta kritikak onartzen dira):
- Gostetuak elikatzen saiatzen ari naiz, baina gosetuak
ez dira aseko!
Kaixo, Jennifer Willits nauzu eta zu “That
Catholic Show” ari zara ikusten.
Gu bizi gara hain mundu korapilatsuan ze familiakoak,
lagunak, lankideak eta arrotzak... denak antza gure parte baitira.
Zelan gure eginkizunak bete, gure beharra dutenekiko?,
eta era berean nola izan ebanjelioa bizitzeko kemena Jesusek esan zigun bezala?
Jesusengan pentsatzen dugunean, jendetza aurrean zuela
Haren mezua entzuteko, erraza da pentsatzea isolatutako istorio bat izan zela,
antzina gertatua.
De facto, Jesusen hitzaldirik garrantzitsuena hau
bezalako leku batetik egin zuen.
Menditik aldarrikatu zituen Jesusek bere zorionbideak.
Jesusek errukitsuak maite ditu.
(Goian) Nire anaia-arreba hauetariko txikiren bati
egin zeniotena, niri egin zenidaten” (Mt 25:40)
Jesusek erakusten digu nola maitatu, argi eta garbi.
“Agidu berri bat ematen dizuet: elkar maite izan
dezazuela. Nik maite izan zaituztedanez, zuek ere elkar maite izan dezazuela”
(Jn 13:34)
- Logela garbitu, listo!
- arropak garbitu, listo!
(- erosketak egin – mundua salbatu...)
... uste dut nire gaurko zerrenda bukatzeko itxaron
beharko dudala zertxobait
Beharbada ez dugu mundua salbatuko gure eguneroko
lanekin, baina Jesusek esan digu gosetuak elikatzeko, gaixoak artatzeko eta
biluziak janzteko
Tamalez ahaztu egiten dugu pertsona horiek gure
sabaipean daudela.
Lau sutegi ukaldatzeko gai
Begira zeruan, txori bat da! Hegazkin bat da!
“Errealitatera itzultzea” da.
Jesusek karitateari buruz esaten diguna sinplea da.
Aholku hori jarraituta mundu osoko pertsonak laguntzen ahal ditugu, baita gure
etxekoak ere, haiekiko errukia erakutsiz.
Labur esanda, karitatea da maitasuna eta ekintza.
Eliza Katolikoaren katezismoak erakusten du kristau
guztiak deituak daude, dauden estatuan daudela, karitatearen perfekziora.
Perfekzioa? Ni? Ezinezkoa dirudi. Azken finean, ni ez
naiz ez superheroi bat, ez santa bat. Ni neu naiz, asmo onekin. Zorionez Elizak
erakusten digu zela bizi karitatezko maitasunez.
“Gosetuak ase, egarrituak bete, biluziak jantzi,
etxegabetuak aterpetu, presoak bisitatu, gaixoak artatu, hildakoak hilobiratu”
Jainkoak emandako gure mugak eta gure bertuteak
gora-behera, gu ez gara superheroiak edo super-santuak izan behar. Egin behar
dugun guztia da apal eta karitatezko espirituan bizi.
Kristoren maitasunak ez du mugarik ezagutzen, ez
politiko ez erlijiosorik.
Egunero praktikatzen ahal dugun zerbait da.
Oh, gorra hau maite nuen!
Jennifer Willits naiz, eskerrik asko “That Catholic
Show” ikustearren.
Hurrengoan ikusi arte!
Tuesday, April 29, 2014
Oceans (by Hillsong United) abestia euskarazko azpitituluekin
Helbide honetan aurki dezakezu:
"Oceans (Where Feet May Fail)"
You call me out upon the waters
The great unknown where feet may fail
And there I find You in the mystery
In oceans deep
My faith will stand
And I will call upon Your name
And keep my eyes above the waves
When oceans rise
My soul will rest in Your embrace
For I am Yours and You are mine
Your grace abounds in deepest waters
Your sovereign hand
Will be my guide
Where feet may fail and fear surrounds me
You've never failed and You won't start now
So I will call upon Your name
And keep my eyes above the waves
When oceans rise
My soul will rest in Your embrace
For I am Yours and You are mine
Spirit lead me where my trust is without borders
Let me walk upon the waters
Wherever You would call me
Take me deeper than my feet could ever wander
And my faith will be made stronger
In the presence of my Savior
I will call upon Your name
Keep my eyes above the waves
My soul will rest in Your embrace
I am Yours and You are mine
Monday, April 28, 2014
Joan Pauolo bigarrena, zuk bai Jainko-kemena!
Mundu osoko milioika pertsonek, batez ere gazteok, txalotu izan dugu.
Apirilaren 27an kanonizatua izan zen, Eliza Katolikoaren 264. Aita Santua,
Karol Józef Wojtiła, Polonian 1920an jaioa, eta 2005eko
apirilean Erroman hila.
Historia osoan GEHIEN IKUSITAKO pertsona izan da: mila milioika. 129
lurralde edo estatu bisitatu zituen bere bizitzan zehar: batzuk (Espainia eta
Mexiko, kasurako) bost aldiz bisitatu ere.
Honako hizkuntza hauek HITZ EGIN edo erabili zituen: poloniera, italiera,
frantsesera, espainola, portugesa, ingelera, alemana, esperantoa, greziera klasikoa,
latina, txekera, lituaniera, errusiera, hungariera eta ezagutzen zituen zerbait
gauza japoniera, tagalo eta Afrikako zenbait hizkuntzena.
Lantegi eta meategi bateko LANGILEA izan zen, naziek unibertsitatetik
egotzi baitzuten. 9 urte zituela ama hil zitzaion eta oso gaztea zela bere aita
eta bere anaiak hiltzen ikusi zituen.
Munduko II. gerran zehar teologia ezkutuka ikasi ostean, APAIZTU egin
zen, eta Erroman doktoradutza lortu zuen tesi honekin: Gurutzeko San Juanen
dotrinako sinesmen ekintza.
Oso gazte zela, Krakoviako gotzaina izan zen eta ikasleen artean
entzutetsu egin zen, haiekin txangotan joaten zelako. Vatikanoko II.
Kontzilioan parte hartu zuen.
1523. urtetik lehenengo Aita Santu ez italiarra izan zen, historia
osoko lehenengo eslaviarra, bere aitasantutza 27 urtekoa izaki: San Pedro eta
Pio IX.aren ostean hirugarren luzeena.
MARXISMOTIK askatu zuen mundua, planeta erdia zapaldu eta estutu zuen
erregimen politiko horretatik. Polonia uztarri KOMUNISTATIK askatu zuen,
altzairuzko harresia behera botata.
Lagun JUDUTAR asko izan zituen. Lehenengo aita santua izan zen eliza
luterano batean otoitz egin zuena (Erroma, 1983), sinagoga batean (Erroma,
1986) eta meskita batean (Damasko, Siria, 1988) errezatu egin zuena.
JMJ edo GMJ (Gazteriaren Munduko Jardunaldia) sortu eta ospatu zuen,
Erroman, Konpostelako Santiagon, Denver (AEB), Manila, Czestochowa (Polonia) eta Paris-en (Frantzia)...
Denok SANTUAK izan behar ginela nabarmendu zuen. 1340 pertsona
beatifikatu eta 483 santu kanonizatu zituen: aurreko bost mendeetan baino gehiago.
BAKEAREN aldeko Jardunaldia (otoitza eta baraua) antolatu zuen Asis-en
erlijio guztien ordezkariekin. Argentina eta Txileren arteko Beagle-ko gatazkan
bitartekari izan zen gerra saihesteko.
Hirugarren milurtekoari begira, urte santuan, Erroman milioika pertsona
bildu zituen. Eliza Katolikoak egindako akatsengatik BARKAMENA eskatu zuen;
hala nola, Galileo kondenatzeagatik
1981ean ATENTATU bat izan zuen, gutxigatik hil ez zuena, Fatima-ko
hirugarren sekretua beteaz. Parkinson, heste lodiko minbizia, femur eta
sorbaldaren haustura, bi atentatu larri izan zituen... baina azkeneraino iraun
zuen, bere bizitza eskainiaz, mundu osoak balioetsi zuen eredu harrigarria
emanez.
Orain irribarretsu dakusagu, Jainkoaren aurrean gu bedeinkatzen. Festa
handia da gizateriaren bosten honendako (1.200 milioi katoliko mundu osoan),
bera hainbeste maite dugunondako.
Saturday, March 08, 2014
Bertsolaritza eta gatazka: gertaera esanguratsu bat
Gertakari esanguratsu baten berri izan dugu duela gutxi.
Iñaki Rekarte ETAkide ohia dugu, Nanclares bidea hartu, egindakoaz damutu eta erakunde armatutik kanporatua izan zena. Donezteben bizi da orain (kartzelaldia bukatuta) eta bertan taberna bat du. Hantxe antolatu nahi izan zuen duela gutxi bertso-bazkari bat, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariak gonbidatuta.
Hara non bertsolariak enteratzen direla tabernaren jabea "traidore" bat dela eta erabakitzen dute bi egun lehenago saioa ez egitea. Bertsolariek, gainera, esaten dute "batzuen" deiak jaso zituztela Iñaki nor zen eta zer bide hartu zuen esan ziotenak eta "giro txarra" zegoela haren inguruan ziotenak. Iñaki Rekartek, berriz, dio oso gustora dagoela Donezteben, bere herrikideekin oso ondo konpontzen dela eta, gainera, itzelezko giroa zegola bertsolariak ekartzeko. Polemika areagotu egin da zenbait mediotan (SER irratiak egindako elkarrizketa bat , El Pais...) kontua zabaldu delako.
ETBko Airean saioan biek hitz egiteko aukera izan dute eta zintzilikatuta dagoen bideo zatian honako informazioa jarri dute:
"Donezteben bertso afari bat bertan behera utzi ondoren piztu den polemikaren inguruan aritu dira bertsolaria eta preso ohia aurrez aurre 'Airean' saioan."
Nik uste dut nahiko adierazgarria dela elkarrizketa hori bera entzutea bakoitzak bere ondorioak atera ditzan. Nire uste apalean, Ametsek galdu zuen aukera bat modu noblean jokatzeko (saioari ezetza esan zionean) eta txapeldun baten maila etikoan aritzeko. Amets teknika, bertsokera, hizkera eta gaien tratamentu bikain baten jabe da, tipo txinpartatsua da inondik ere. Baina etikarik gabe estetika huts bilakatzen da, ganora bakoa. Eta nago Lapurtarrari koxkatxo bat falta zaiola arlo horretan. Ni neu behitzat Iñaki Rekarteren azken interbentzioarekin geratzen naiz: bertsolaritza, kultura ondare legez, euskaldun guztiona izan behar dela, ez "korda" batekoarena soilik.
Iñaki Rekarte ETAkide ohia dugu, Nanclares bidea hartu, egindakoaz damutu eta erakunde armatutik kanporatua izan zena. Donezteben bizi da orain (kartzelaldia bukatuta) eta bertan taberna bat du. Hantxe antolatu nahi izan zuen duela gutxi bertso-bazkari bat, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariak gonbidatuta.
Hara non bertsolariak enteratzen direla tabernaren jabea "traidore" bat dela eta erabakitzen dute bi egun lehenago saioa ez egitea. Bertsolariek, gainera, esaten dute "batzuen" deiak jaso zituztela Iñaki nor zen eta zer bide hartu zuen esan ziotenak eta "giro txarra" zegoela haren inguruan ziotenak. Iñaki Rekartek, berriz, dio oso gustora dagoela Donezteben, bere herrikideekin oso ondo konpontzen dela eta, gainera, itzelezko giroa zegola bertsolariak ekartzeko. Polemika areagotu egin da zenbait mediotan (SER irratiak egindako elkarrizketa bat , El Pais...) kontua zabaldu delako.
ETBko Airean saioan biek hitz egiteko aukera izan dute eta zintzilikatuta dagoen bideo zatian honako informazioa jarri dute:
"Donezteben bertso afari bat bertan behera utzi ondoren piztu den polemikaren inguruan aritu dira bertsolaria eta preso ohia aurrez aurre 'Airean' saioan."
Nik uste dut nahiko adierazgarria dela elkarrizketa hori bera entzutea bakoitzak bere ondorioak atera ditzan. Nire uste apalean, Ametsek galdu zuen aukera bat modu noblean jokatzeko (saioari ezetza esan zionean) eta txapeldun baten maila etikoan aritzeko. Amets teknika, bertsokera, hizkera eta gaien tratamentu bikain baten jabe da, tipo txinpartatsua da inondik ere. Baina etikarik gabe estetika huts bilakatzen da, ganora bakoa. Eta nago Lapurtarrari koxkatxo bat falta zaiola arlo horretan. Ni neu behitzat Iñaki Rekarteren azken interbentzioarekin geratzen naiz: bertsolaritza, kultura ondare legez, euskaldun guztiona izan behar dela, ez "korda" batekoarena soilik.
Wednesday, January 15, 2014
Manifestazioa Bilbon eta koplak
Lehengo urtarrilaren 11an manifestazioa egin zen Bilbon "Giza eskubideak, konponbidea eta bakea" lelopean hainbat alderdik eta eragilek deituta. Horren gaineko kopla eta bertsorik izan de medioetan.
Post honetara Igor Elortzak biharamunean, urtarrilaren 12an, Berria egunkarian argitaratutakoak baizik ez ditut gogora ekarri nahi. Hona hemen:
Tantakanta
Igor Elortza
Eskubideak sorburu
Konponbidea helburu
Irabaziko dugun nork jakin,
Irribarre egin dugu.
Forumen ta Decathlonen
Forumen ta Decathlonen
Atzo jenderik ez omen
Ketsuak eta Tiernuak Bilbon
Ginen eguerdi baino lehen.
Sardina lata barrenak
Autobusak eta trenak
Politikoak ta herritarrak
Politikan ginen denak.
Barrenkalen ta Someran
Barrenkalen ta Someran
Ez ei zegoen zer edan
Prentsaurreko bat entzunda nahiko
Mozkortu ginen bezperan.
Tximadunak Batzokian
Tximadunak Batzokian
Zimur barik bekokian
Ta jende onak pegatinekin
Euskal Pielen berokian.
Seiak aitzin leku bila
Seiak aitzin leku bila
Beterik zen La Casilla
Geldia ere bazen manifa
Ez zen bakarrik isila.
Pankartakoen atzean
Pankartakoen atzean
Preso ohiak pasatzean
Nork ez zituen gogoan izan
Falta direnak etxean?
Piztu da behetik goranzko
Piztu da behetik goranzko
Ilusio berri asko
Bakarrik antza ez ginen kapaz
Eskerrik asko Velasco!
Itzela da durangar hau. Zorroztasunez eta genio bereziaz heldu dio gaiari. Koplaka... Bizkaian edo Euskal Herriko Mendebalan sarriago egin izan dugun lez... bertsotan baino sarriago aritu izan dira Mendabaleko euskaldunak koplaka, zortzikotan baino eta neurri horretan garatu dute (dugu?) gure adierazpide berezia. Leku-izen, markeak eta kaleen aipamenak nahikoak dira entzulea edo irakurlea eszena batean paratzeko, testuinguru batean kokatzeko. Sinekdokearen erabilera behar-beharrezkoa da ahapaldi trinko honetan eta horretan maisu dugu Igor. Bestalde, Igorrek ez du izkutatzen ezker abertzalearen ikuspuntutik ari dela koplaka, nahiz eta "beste era bateko" abertzaleak (nazionalistak, hedabide batzuen arabera) era ozpinduan ez tratatu (gaur egungo bertsolari gehienek ohi duten lez). Ni ez naiz "korda" horretakoa, baina zilegitasun osoa aitortzen diot durangarrari jokaera hori hartu izana, jakina. Norberaren jarrerari eusteko, baina, badira moduak eta moduak... batzuk, ene ustez, gizalegetsuak ez direnak, gorrotoa eta herra dariola eginten direlako. Ez da kasu hau, zorionez.
Eta pozik ageri da, "bakarrik antza ez ginen kapaz" horri aurre egin diotelako "beste" abertzale batzuen parte-hartzearekin. Azken bertsolerroa inoizko egokiena bilakatzen du Igorrek esaera zaharraren zatia: "Eskerrik asko Mari Velasco...". Eskerrik asko Velasco!, agian askoren oroimenean geratuko da bertsolari honen ateraldi gatzdun hau.
Eta pozik ageri da, "bakarrik antza ez ginen kapaz" horri aurre egin diotelako "beste" abertzale batzuen parte-hartzearekin. Azken bertsolerroa inoizko egokiena bilakatzen du Igorrek esaera zaharraren zatia: "Eskerrik asko Mari Velasco...". Eskerrik asko Velasco!, agian askoren oroimenean geratuko da bertsolari honen ateraldi gatzdun hau.
Subscribe to:
Posts (Atom)