Total Pageviews

Saturday, August 02, 2014

Ignazio Munila gotzainaren hitzaldia San Inazio egunean Loiolan

"Erabakitzeko eskubideaz" aritu zen, baina bereziki pertsona-, moral- eta gizarte-mailan, ez politika mailan. Baina izan dira asko hartu duentan eraso bezala Euskal Herriak duen "erabakitzeko eskubidearen" kontra... eta hitzaldia edo homilia ez zen horretan zentratu, ezta hurrik eman ere.
Irakurri, hausnartu eta gero "erabaki" ados zauden ala ez, baina informazio osoa izanda, zure erabakia askeagoa izan dadin. Izan ere, ados egonen zara honekin, irakurle maitea, ezjakintasuna da askatasunaren etsairik handiena. 
Hara hemen homilia osoa euskaraz (Donostiako Gotzaindegiaren webean eskuragarri):

On Jose Ignacio Munilla


Loiola, 2014ko abuztuaren 1a


            Jesusen Lagundiko kide maiteok, apaiz elkarmeza-emaileok eta fededun guztiok; jaso ezazue nire agur berezia hemen aurkitzen zareten herri-agintariok:


            Senideok, ba al zenekiten Loiolako San Ignaziok bere santu-eguna Antiokiako San Ignazioren egunean ospatzen zuela? Lehenengo mendeko Elizaren martiri handietako bat izan zen Antiokiako San Ignazio. Guk geure Ignazio –Loiolakoa– dugu eredu; Loiolakoak, aldiz, Antiokiako Ignaziori egiten zion dei eta otoitz… Hau pasadizo bat besterik ez da, baina esanguratsua iruditzen zait hemen gogoratzea, gure zaindariaren ospakizunak duen esanahia ulertzeko; gure ospakizun honek, hain zuzen, denborari eta lekuari dagozkion mugak eta erreferentziak gainditzen lagundu behar digu, eta Elizaren misterioan eta biziaren beraren misterioan ere sakontzera eraman. Bidean aurkitzen ditugun seinaleak dira santuak, eta gure begirada urrutirago luzatzen laguntzen digute, Jainkoarekin bat egitea den gure bizitzako helburua lortu ahal izateko. Bada esaldi bat honela dioena: “Behatzak zerua erakusten digunean, tentela behatzari begira gelditzen da”. Hau da, guk, fededunok, Kristoren jarraitzaileei jarraitzen diegu, eragile eta laguntzaile gertatzen zaizkigulako, guk ere, bizitzea dagokigun geure garai, leku eta egoeran, haiek egin zuten gauza bera egin dezagun. Jakina, San Ignazioren jai-ospakizunean ez dugu ikusle huts izan behar, etxe-barrutik euria nola egiten ari den begira dagoenaren antzera. San Ignaziok utzi zigun lekukoa hartzera, eta era erabakigarrian hartzera, egiten zaigun deia entzun behar dugu, eta egun bakoitzean ibili beharreko bide-tartea geure ahalegin guztiz ibiltzen saiatu…

            San Ignazio liluraturik gelditu zen, eriondoko susperraldian Loiolako Dorretxean eskura izan zituen santuen bizitzak irakurrita. Beren bizitzan Kristorekin maiteminduta bizi izan ziren pertsona haiek eragin berezia izan zuten Ignazioren bihotzean, eta bihotz-berritzeko eta haiek imitatzeko gogo bizia sortu zioten: “San Frantziskok hori egin bazuen, nik ere egin behar dut. Domingo santuak hori egin bazuen, nik ere egin behar dut”… Baina, bihotz-berritzea ez da liburu bati buruz egiten, liburu horrek agerian jartzen duenari buruz baizik. Eta zer da liburu elizkoi haiek Ignaziori agerian jarri ziotena? Betikoa den Erregeari bakarrik merezi duela bizitza erabat eskaintzea, Jainkoari, alegia; hori da liburu haiek agerian jarri ziotena. Bizitza hizki larriz idatzitako Egiari bakarrik eskain dakioke, beraren Ontasunaz maitemindua eta beraren Edertasun neurrigabeaz liluratua dagoelako.

            Hala ere, gure Ignaziok mezu hau santuen bizitza hurbiletik ezaguturik jasotzea lortu bazuen, bere arimaren bikaintasunari esker izan zen. Hain zuzen, eskuarki, bilatzen eta irrikatzen duzun hura da jasotzen eta lortzen duzuna. Izan ere, Erdiarotik Errenazimendurako ibilbidean aurkitzen zen mundu-giroan bizi izan zen Ignazio, eta kristau-idealismoaren oinordeko dugu. Mundu honetako ikuspegitik bada ere, Ignaziok sinesten zuen ideal handietan. Norbaitek esana da, Loiolako San Ignazioren arimak Cervantesen Don Kixoteren antz handiagoa duela Tirso de Molinaren Don Joan Tenoriorena baino: Don Kixotek behartsuenei laguntzeko zeregin bezala ulertu zuen handiki izatea; Don Joanek, alderantziz, bere onura eta probetxurako eskubide bezala ulertu zuen. Don Kixoteri justizia egiteko erantzukizuna ezartzen zion handiki izate horrek; Don Joanentzat, ordea, berari zegokion pribilegioa zen. Don Kixotek Jainkoarenganako begirunea irakatsi zion Santxori, hori zelako jakinduriaren oinarria; Don Joanek, berriz, beharrezko jotzen zuen Jainkoaganako begirunerik ez izatea, askatasun osoa izateko. Don Kixote Mantxakoa ohorezko eta hitzeko gizon ona zen; Don Joan Tenoriok, alderantziz, bere inguruko guztiak bere zerbitzura jartzen dituen alproja hutsa zen, bere emakumezaletasuna eta gutiziak ase ahal izateko.

            Egia da, Ignazio gazteak ere izan izango zituela berekoikeriara bultzako zioten bere grinak; egia da, baita ere, Don Kixote Mantxakoa eleberri edo nobela bateko pertsonaia dela. Baina, garbi dago, Loiolakoa sustrai kristau sakonak zituen bizitzako ikuspegiaren oinordeko dela… San Ignazioren konbertsioa ez zen izan axolagabekeriatik, zinismotik edota “pasotismotik” ideal handietan sinesten hastera igarotzea. Ignazio, hain zuzen, idealista zen Loiolan gertatutako konbertsiaren aurretik ere. Haren kasuan, konbertsioa egiazko iparra aurkitzea izan zen, gehienbat, bizitzako bere irrika guztia horretara zuzentzeko eta ideal handi horien arabera bere bizitza egoki antolatzeko.

            Zer dela-eta ari naiz Loiolako Ignazio gure Zaindari santuaren alderdi berezi hauek azpimarratzen? Sinesturik nagoelako, Elizak Ebanjelioaren predikazioan duen erronka bikoitza delako: alde batetik, eta hau da lehentasuna duena, kerigma aldarrikatzea da; hau da, aditzera ematea, gizakiak bere askatasuna biziaren Sortzaileari –Jainkoari, alegia– eskaintzen dionean bakarrik lortu ahal izango duela zoriontasuna. (Hau da San Ignaziok Betikoa den Erregeari buruzko gogoeta egitean azpimarratzen duena).

            Baina, honekin batera, beharrezko da iritzi kritikoa adieraztea gure kultura materialistak eta kapitalistak dituen oinarriei buruz. Gure kultura sekularizatuak duen mundu-ikuskerak bizkarra eman die idealismo guztiei, eta, beraz, askoz hurbilago aurkitzen gara Don Joan Tenorioren pentsaeratik, Don Kixote Mantxakoaren pentsaeratik baino.

            Ez dago esan beharrik, ez idealismo kristaua bakarrik, baizik eta idealismo oro bateraezina dela egia objektiboa ukatzen duten nihilismoarekin eta eszeptizismoarekin. Hau da gure egunotako dogma berria: ez dagoela egia unibertsalik, baizik eta gizaki bezainbat egia dagoela. Gure kultura honetako egia unibertsal bakarra “askatasuna” da, norberak egiten duen hautaketa alegia, edozer gauza eta noiznahi aukeratu ahal izateko eskubidea. Kristautasunak esaten du libre egiten gaituena egia dela; erlatibismoak, alderantziz, uste du norberaren hautaketa dela, inolako interferentziarik gabe, irizpide moral bakarra. Hau da, kristautasunak adierazten du ez dagoela demokraziarik kontzientziarik gabe; sekularismoak, aldiz, esaten du norberaren demokrazia dela kontzientzia.

            Kulturak idealen krisia nozitzen duenean, ez du hori aitortu ohi, baizik eta askotan, ustezko balio batzuk goraipatzen ditu; hori gertatzen da, esate baterako, gure egunotan, “erabakitzeko eskubidea” deritzanarekin. “Erabakitzeko eskubide” hau bihurtu da egia unibertsal eta objektibo bakarra: pertsonak bizitzen jarraitu nahi duen ala bere buruaz beste egin nahiago duen erabakitzeko eskubidea; haurdunaldia aurrera eraman edota abortatu nahi duen erabakitzeko eskubidea; nork bere izaera onartzen duen edota bere nahierara diseinatu nahi duen erabakitzeko eskubidea; gure elkarbizitza sozialaren lokarriak onartzeko nahiz hausteko eskubidea… Hau da, ideal objektiborik ez denean, norberaren askatasuna sasijainko bihurtu ohi da. Eta, Viktor Frankek zioen bezala: “Estatu Batuetako Ekialdeko Kostaldean dagoen askatasunaren irudiak beste irudi bat beharko luke osagarri Mendebaldeko Kostaldean: erantzukizunaren irudia”. Ez gara gizabanako huts, pertsona gara. Ez gara izaki bakarti, izaki sozialak gara. Horrek esan nahi du, “erabakitzeko eskubide” hori ontasun objektibo batekin –ahaztezina den ontasun objektibo batekin– topo egiten dugunean bukatzen dela.

            Inoiz baino gaurkotasun handiagoa dute agian Loiolako Ignaziok Xabierko Frantziskori, bere askatasuna iparra galduta bizi zuen Xabierko Frantziskori,  esandako hitz haiek –Ebanjeliotik hartuak diren hitzak, hain zuzen–: “Zertako duzu mundu guztia irabaztea, zeure bizia galtzen baduzu?” Horrek, gure hizkerara itzulita, hau esan nahi du: “Zertako duzu askatasuna, amildegira eramaten bazaitu?

            Ezaguna dugun salmo batekin eman nahi nioke bukaera hitzaldi honi: “Kriseilu da zure hitza nire oinentzako, argi nire biderako. Zin egin dut eta baiesten, zure erabaki zuzenak gordeko ditudala” (119. Salmoa, 105-106). Bizitzako urratsak argitzen dizkigu San Ignaziok, hari beste santu batzuek argitu zizkioten bezala. Gure bizitzako urratsak ere izan daitezela argigarri gure ondoren etorriko direnentzat! Hain zuzen, gure askatasuna ez da erabatekoa, ezta guztiz autonomoa ere. Jainkoak berari aintza emateko sortu gaituenon askatasuna da gurea, eta salbamen-historiaren zati gara. Hau da, Jainkoaren seme-alaben askatasuna da.

            Zein ona izango litzatekeen gu Loiolako San Ignazioren gogo-jardunen altxorrera hurbiltzea! Gure Zaindariaren jai hau egokiera izan dadila zuetako batzuentzat –edota, hobeto oraindik, zuetako askorentzat–, Jainkoak San Ignazioren gogo-jardunen esperientzia bizitzera egiten digun deia onartzeko. Gure bizitzaren “oinarria eta funtsa” non jartzen dugun galdera da lehenengo egiten duena, eta “maitasuna lortu ahal izateko gogoeta” eginez bukatzen du. Jainkoak bedeinka zaitzatela!

Friday, May 16, 2014

The Third Way. Hirugarren bidea

Benetako pertsona batzuen testigantzetan oinarritzen den filme dokumentala. Homosexualitatetik sinesmenerako pausoa eman duten anaia-arreba batzuk.
Posible da hirugarren bidea. 

Hemendik hartua: http://vimeo.com/93079367







Zu betirako izanen zara apaiz





Hona hemen euskaratutako gidoia. Kritikak eta zuzenketak onartzen dira.

THAT CATHOLIC SHOW – YOU ARE A PRIEST FOR EVER
(euskarazko azpitituluak)
- Beraz, zer izan nahi duzu nagusia izatean, Sam?
- Badakizu zer izan nahi dudan, apaiza!
- Ta zer moduz ingeniari izatea?
- Ez, apaiza.
- Ta zer moduz artista?
- Ez, apaiza.
- Beraz, zuk apaiza izan nahi baduzu, nola deitzen ahal dizut?
- Aita Sam.
- Ez da arraroa izango zure amak zuri deitza “aita”?
- Ez arraroagoa Mariak Jesusi “munduko salbatzailea” deitzea baino!
- Arrazoi ona!
- Orain, zoaz ta garbitu zure logela.
- Baina apaiza izan nahi dut!

Kaixo, Jennifer Willits nauzu eta zu “That Catholic  Show” ari zara ikusten.
Guztiok dakigu ze itxura duen apaiz katoliko batek, baina zalantzak daude adibidez apaizgintzaren sorreraz edo helburuez mintzo garenean.
Itun Berriko Timoteori egindako gutunean Jesus hartzen da Jainkoaren eta gizakien arteko bitartekeritzat. Beraren bidez santifikatuak gara, Beraren bidez salbatuak gara.
Bere heriotza, piztuera eta zerurako igotzearen ostean Berak ezarritako sakramentua utzi zigun: eukaristia. Horregatik Elizak erakusten digu Kristo dela benetako apaiza: gainontzekoan Haren zerbitzariak dira.
Eliza Katolikoaren hasieran, duela 2000 urte inguru, apaizgintzaren helburuak zioen apaizak “in persona Christi” jarduten duela, hau da, Kristoren beraren izenean diharduela.
Hau da Jesusek nahi zuena.
Berak Eskrituran erakusten digu Pedro aukeratzen duenean bere Eliza gidatzeko: “Zu Pedro zara eta harri honen gainean nire Eliza eraikiko dut”.
San Pedro Eliza Katolikoaren lehenengo Aita Santua dugu. San Pedroren ostean 260 aita santu baino gehiago izan dira, eta gotzainak kontaezinak. Apurtu ez den katea hasierako apostuluengandik hasita. Eta gotzainak apaiz izan dira ordenatuak Jesukristok lur honetan egin zuena egiteko.
Gotzainak, aita santuak, apaizak… hauexek dira erabilitako tituluak 2. mendetik Testamentu berrian aipatzen diren ofizioak izendatzeko.
110. urtean Antiokiako San Ignaziok adierazi zuen jada kontuan hartu hauek gauza guztiak Jainkoarekiko harmonian egiteko, Gotzainarekin batera berak Jainkoaren izenean presiditzen baitu, eta apaizekin batera apostoluen kontzilioaren lekuan” (San Ignazio, 110 a.C.)

Apaizgintza ez da karrera bat bertan sartzeko, lanbide bat baino gehiago da, bokazioa da, Jaunaren deia…
“That Catholic Show”, zuzendaria aparatoan…
7 sakramentuetako bat da, eta, Eliza ortodoxoan bezala, apaizgintza gizonezkoentzat soilik erreserbatua dago.
Bere Ama, Maria, izan zitekeen aukera ona, baina Jesusek berak aukeratu zituen gizonak apaizak izateko eta praktika horrek jarraitzen du gaur arte.
Eliza Katolikoko 1565 zenbakiak dio: Orden sakratuen sakramentuaren bidez apaizak misioaren dimentsio unibertsalak berenganatzen ditu, apostoluek eurek izan zituzten misioaren dimentsio berberak.
Are gehiago, katekesiak esaten du apaiztu den gizaki oro lotuta daudela lotura anaikor batekin eta elizbarruti bakoitzean kristoren giza-talde berezi bat osatzen dute euren gotzainarekin batera. Gotzainak, berriz,  hasierako apostoluekin eten ez den jarraipen baten barnean dago. Gotzainak apaizak ordenatzen dituenean haien eskuak gantzutzen ditu, esku horiek izango baitira sakramentuak ekarriko dizkiotenak Elizari.
Behin apaiztuta pertsona horien esku uzten dugu gure ardura espirituala.
Haiek sakramentuak eskuratzen dizkigute, gure sinesmena handitzen dutenak. Haiek gure espirituaren aitak dira, zeruko gure Aitarengana eramaten gaituztenak.
Eskerrik asko “That Catholic Show” ikustearren.
Jennifer Willits naiz, hurrengoan ikusi arte.
Aita, bedeinkatuko nauzu?

Monday, May 05, 2014

Maitasuna eta Errukia: "That Catholic Show"





That Catholic Show, besteak beste web-gune bat da eta bertan zenbait bideo daude kristautasunaren alderdi batzuk azaltzeko. Aktore lanetan Jennifer Willits daukagu, eta aktore laguntzaile bere familiakoak eta lagunak aritzen dira. Errealizazio eta edizioa senarraren esku dago.
Charity and Mercy delako saioan honako gidoia prestatu dugu ingelesetik euskararako azpititulazioa egin aurretik (zuzenketak eta kritikak onartzen dira):





- Gostetuak elikatzen saiatzen ari naiz, baina gosetuak ez dira aseko!
Kaixo, Jennifer Willits nauzu eta zu “That Catholic  Show” ari zara ikusten.
Gu bizi gara hain mundu korapilatsuan ze familiakoak, lagunak, lankideak eta arrotzak... denak antza gure parte baitira.
Zelan gure eginkizunak bete, gure beharra dutenekiko?, eta era berean nola izan ebanjelioa bizitzeko kemena Jesusek esan zigun bezala?
Jesusengan pentsatzen dugunean, jendetza aurrean zuela Haren mezua entzuteko, erraza da pentsatzea isolatutako istorio bat izan zela, antzina gertatua.
De facto, Jesusen hitzaldirik garrantzitsuena hau bezalako leku batetik egin zuen.
Menditik aldarrikatu zituen Jesusek bere zorionbideak.
Jesusek errukitsuak maite ditu.
(Goian) Nire anaia-arreba hauetariko txikiren bati egin zeniotena, niri egin zenidaten” (Mt 25:40)
Jesusek erakusten digu nola maitatu, argi eta garbi.
“Agidu berri bat ematen dizuet: elkar maite izan dezazuela. Nik maite izan zaituztedanez, zuek ere elkar maite izan dezazuela” (Jn 13:34)
- Logela garbitu, listo!
- arropak garbitu, listo!
(- erosketak egin – mundua salbatu...)
... uste dut nire gaurko zerrenda bukatzeko itxaron beharko dudala zertxobait
Beharbada ez dugu mundua salbatuko gure eguneroko lanekin, baina Jesusek esan digu gosetuak elikatzeko, gaixoak artatzeko eta biluziak janzteko
Tamalez ahaztu egiten dugu pertsona horiek gure sabaipean daudela.
Lau sutegi ukaldatzeko gai
Begira zeruan, txori bat da! Hegazkin bat da!
“Errealitatera itzultzea” da.
Jesusek karitateari buruz esaten diguna sinplea da. Aholku hori jarraituta mundu osoko pertsonak laguntzen ahal ditugu, baita gure etxekoak ere, haiekiko errukia erakutsiz.
Labur esanda, karitatea da maitasuna eta ekintza.
Eliza Katolikoaren katezismoak erakusten du kristau guztiak deituak daude, dauden estatuan daudela, karitatearen perfekziora.
Perfekzioa? Ni? Ezinezkoa dirudi. Azken finean, ni ez naiz ez superheroi bat, ez santa bat. Ni neu naiz, asmo onekin. Zorionez Elizak erakusten digu zela bizi karitatezko maitasunez.
“Gosetuak ase, egarrituak bete, biluziak jantzi, etxegabetuak aterpetu, presoak bisitatu, gaixoak artatu, hildakoak hilobiratu”
Jainkoak emandako gure mugak eta gure bertuteak gora-behera, gu ez gara superheroiak edo super-santuak izan behar. Egin behar dugun guztia da apal eta karitatezko espirituan bizi.
Kristoren maitasunak ez du mugarik ezagutzen, ez politiko ez erlijiosorik.
Egunero praktikatzen ahal dugun zerbait da.
Oh, gorra hau maite nuen!
Jennifer Willits naiz, eskerrik asko “That Catholic Show” ikustearren.
Hurrengoan ikusi arte!


Tuesday, April 29, 2014

Oceans (by Hillsong United) abestia euskarazko azpitituluekin

Helbide honetan aurki dezakezu:



Behin behineko azpititulazioa da, akatsez josia ziurrenera. Iradokizunak eta zuzenketak onartzen dira.
"Oceans (Where Feet May Fail)"

You call me out upon the waters
The great unknown where feet may fail
And there I find You in the mystery
In oceans deep
My faith will stand

And I will call upon Your name
And keep my eyes above the waves
When oceans rise
My soul will rest in Your embrace
For I am Yours and You are mine

Your grace abounds in deepest waters
Your sovereign hand
Will be my guide
Where feet may fail and fear surrounds me
You've never failed and You won't start now

So I will call upon Your name
And keep my eyes above the waves
When oceans rise
My soul will rest in Your embrace
For I am Yours and You are mine


Spirit lead me where my trust is without borders
Let me walk upon the waters
Wherever You would call me
Take me deeper than my feet could ever wander
And my faith will be made stronger
In the presence of my Savior

I will call upon Your name
Keep my eyes above the waves
My soul will rest in Your embrace
I am Yours and You are mine 



Monday, April 28, 2014

Joan Pauolo bigarrena, zuk bai Jainko-kemena!



Mundu osoko milioika pertsonek, batez ere gazteok, txalotu izan dugu. Apirilaren 27an kanonizatua izan zen, Eliza Katolikoaren 264. Aita Santua, Karol Józef Wojtiła, Polonian 1920an jaioa, eta 2005eko apirilean Erroman hila.
Historia osoan GEHIEN IKUSITAKO pertsona izan da: mila milioika. 129 lurralde edo estatu bisitatu zituen bere bizitzan zehar: batzuk (Espainia eta Mexiko, kasurako) bost aldiz bisitatu ere.
Honako hizkuntza hauek HITZ EGIN edo erabili zituen: poloniera, italiera, frantsesera, espainola, portugesa, ingelera, alemana, esperantoa, greziera klasikoa, latina, txekera, lituaniera, errusiera, hungariera eta ezagutzen zituen zerbait gauza japoniera, tagalo eta Afrikako zenbait hizkuntzena.
Lantegi eta meategi bateko LANGILEA izan zen, naziek unibertsitatetik egotzi baitzuten. 9 urte zituela ama hil zitzaion eta oso gaztea zela bere aita eta bere anaiak hiltzen ikusi zituen.
Munduko II. gerran zehar teologia ezkutuka ikasi ostean, APAIZTU egin zen, eta Erroman doktoradutza lortu zuen tesi honekin: Gurutzeko San Juanen dotrinako sinesmen ekintza.
Oso gazte zela, Krakoviako gotzaina izan zen eta ikasleen artean entzutetsu egin zen, haiekin txangotan joaten zelako. Vatikanoko II. Kontzilioan parte hartu zuen.
1523. urtetik lehenengo Aita Santu ez italiarra izan zen, historia osoko lehenengo eslaviarra, bere aitasantutza 27 urtekoa izaki: San Pedro eta Pio IX.aren ostean  hirugarren luzeena.
MARXISMOTIK askatu zuen mundua, planeta erdia zapaldu eta estutu zuen erregimen politiko horretatik. Polonia uztarri KOMUNISTATIK askatu zuen, altzairuzko harresia behera botata.
Lagun JUDUTAR asko izan zituen. Lehenengo aita santua izan zen eliza luterano batean otoitz egin zuena (Erroma, 1983), sinagoga batean (Erroma, 1986) eta meskita batean (Damasko, Siria, 1988) errezatu egin zuena.
JMJ edo GMJ (Gazteriaren Munduko Jardunaldia) sortu eta ospatu zuen, Erroman, Konpostelako Santiagon, Denver (AEB), Manila, Czestochowa (Polonia) eta Paris-en (Frantzia)...
Denok SANTUAK izan behar ginela nabarmendu zuen. 1340 pertsona beatifikatu eta 483 santu kanonizatu zituen: aurreko bost mendeetan baino gehiago.
BAKEAREN aldeko Jardunaldia (otoitza eta baraua) antolatu zuen Asis-en erlijio guztien ordezkariekin. Argentina eta Txileren arteko Beagle-ko gatazkan bitartekari izan zen gerra saihesteko.
Hirugarren milurtekoari begira, urte santuan, Erroman milioika pertsona bildu zituen. Eliza Katolikoak egindako akatsengatik BARKAMENA eskatu zuen; hala nola, Galileo kondenatzeagatik
1981ean ATENTATU bat izan zuen, gutxigatik hil ez zuena, Fatima-ko hirugarren sekretua beteaz. Parkinson, heste lodiko minbizia, femur eta sorbaldaren haustura, bi atentatu larri izan zituen... baina azkeneraino iraun zuen, bere bizitza eskainiaz, mundu osoak balioetsi zuen eredu harrigarria emanez.
Orain irribarretsu dakusagu, Jainkoaren aurrean gu bedeinkatzen. Festa handia da gizateriaren bosten honendako (1.200 milioi katoliko mundu osoan), bera hainbeste maite dugunondako.

Saturday, March 08, 2014

Bertsolaritza eta gatazka: gertaera esanguratsu bat

Gertakari esanguratsu baten berri izan dugu duela gutxi.



Iñaki Rekarte ETAkide ohia dugu, Nanclares bidea hartu, egindakoaz damutu eta erakunde armatutik kanporatua izan zena. Donezteben bizi da orain (kartzelaldia bukatuta) eta bertan taberna bat du. Hantxe antolatu nahi izan zuen duela gutxi bertso-bazkari bat, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariak gonbidatuta.
Hara non bertsolariak enteratzen direla tabernaren jabea "traidore" bat dela eta erabakitzen dute bi egun lehenago saioa ez egitea. Bertsolariek, gainera, esaten dute "batzuen" deiak jaso zituztela Iñaki nor zen eta zer bide hartu zuen esan ziotenak eta "giro txarra" zegoela haren inguruan ziotenak. Iñaki Rekartek, berriz, dio oso gustora dagoela Donezteben, bere herrikideekin oso ondo konpontzen dela eta, gainera, itzelezko giroa zegola bertsolariak ekartzeko. Polemika areagotu egin da zenbait mediotan (SER irratiak egindako elkarrizketa bat , El Pais...) kontua zabaldu delako.
ETBko Airean saioan biek hitz egiteko aukera izan dute eta zintzilikatuta dagoen bideo zatian honako informazioa jarri dute:
"Donezteben bertso afari bat bertan behera utzi ondoren piztu den polemikaren inguruan aritu dira bertsolaria eta preso ohia aurrez aurre 'Airean' saioan."
Nik uste dut nahiko adierazgarria dela elkarrizketa hori bera entzutea bakoitzak bere ondorioak atera ditzan. Nire uste apalean, Ametsek galdu zuen aukera bat modu noblean jokatzeko (saioari ezetza esan zionean) eta txapeldun baten maila etikoan aritzeko. Amets teknika, bertsokera, hizkera eta gaien tratamentu bikain baten jabe da, tipo txinpartatsua da inondik ere. Baina etikarik gabe estetika huts bilakatzen da, ganora bakoa. Eta nago Lapurtarrari koxkatxo bat falta zaiola arlo horretan. Ni neu behitzat Iñaki Rekarteren azken interbentzioarekin geratzen naiz: bertsolaritza, kultura ondare legez, euskaldun guztiona izan behar dela, ez "korda" batekoarena soilik. 

Wednesday, January 15, 2014

Manifestazioa Bilbon eta koplak



Lehengo urtarrilaren 11an manifestazioa egin zen Bilbon "Giza eskubideak, konponbidea eta bakea" lelopean hainbat alderdik eta eragilek deituta. Horren gaineko kopla eta bertsorik izan de medioetan. 


 Post honetara Igor Elortzak biharamunean, urtarrilaren 12an, Berria egunkarian argitaratutakoak baizik ez ditut gogora ekarri nahi. Hona hemen:



Tantakanta
Igor Elortza

Eskubideak sorburu
Konponbidea helburu
Irabaziko dugun nork jakin,
Irribarre egin dugu.

Forumen ta Decathlonen
Atzo jenderik ez omen
Ketsuak eta Tiernuak Bilbon
Ginen eguerdi baino lehen.

Sardina lata barrenak
Autobusak eta trenak
Politikoak ta herritarrak
Politikan ginen denak.

Barrenkalen ta Someran
Ez ei zegoen zer edan
Prentsaurreko bat entzunda nahiko
Mozkortu ginen bezperan.

Tximadunak Batzokian
Zimur barik bekokian
Ta jende onak pegatinekin
Euskal Pielen berokian.

Seiak aitzin leku bila
Beterik zen La Casilla
Geldia ere bazen manifa
Ez zen bakarrik isila.

Pankartakoen atzean
Preso ohiak pasatzean
Nork ez zituen gogoan izan
Falta direnak etxean?

Piztu da behetik goranzko
Ilusio berri asko
Bakarrik antza ez ginen kapaz
Eskerrik asko Velasco!

Itzela da durangar hau. Zorroztasunez eta genio bereziaz heldu dio gaiari. Koplaka... Bizkaian edo Euskal Herriko Mendebalan sarriago egin izan dugun lez... bertsotan baino sarriago aritu izan dira Mendabaleko euskaldunak koplaka, zortzikotan baino eta neurri horretan garatu dute (dugu?) gure adierazpide berezia. Leku-izen, markeak eta kaleen aipamenak nahikoak dira entzulea edo irakurlea eszena batean paratzeko, testuinguru batean kokatzeko. Sinekdokearen erabilera behar-beharrezkoa da ahapaldi trinko honetan eta horretan maisu dugu Igor. Bestalde, Igorrek ez du izkutatzen ezker abertzalearen ikuspuntutik ari dela koplaka, nahiz eta "beste era bateko" abertzaleak (nazionalistak, hedabide batzuen arabera) era ozpinduan ez tratatu (gaur egungo bertsolari gehienek ohi duten lez). Ni ez naiz "korda" horretakoa, baina zilegitasun osoa aitortzen diot durangarrari jokaera hori hartu izana, jakina. Norberaren jarrerari eusteko, baina, badira moduak eta moduak... batzuk, ene ustez, gizalegetsuak ez direnak, gorrotoa eta herra dariola eginten direlako. Ez da kasu hau, zorionez.
Eta pozik ageri da, "bakarrik antza ez ginen kapaz" horri aurre egin diotelako "beste" abertzale batzuen parte-hartzearekin. Azken bertsolerroa inoizko egokiena bilakatzen du Igorrek  esaera zaharraren zatia: "Eskerrik asko Mari Velasco...". Eskerrik asko Velasco!, agian askoren oroimenean geratuko da bertsolari honen ateraldi gatzdun hau.

Saturday, August 03, 2013

Irlanda: Una ministra valiente, contra la reforma del aborto

Irlanda admite la amenaza de suicidio como motivo para abortar




La Cámara baja (Dáil) del Parlamento irlandés ha aprobado la ley que admite la amenaza de suicidio como motivo para abortar (cfr. Aceprensa, 9-05-2013). Ante la creciente oposición de muchos diputados a la reforma, el gobierno decidió imponerles la disciplina de partido. Pero la secretaria de Estado para Asuntos Europeos, Lucinda Creighton (en la foto), se la ha saltado para votar en contra, por lo que ha sido expulsada del grupo parlamentario y ha renunciado a su cargo en el gobierno. Pero el discurso que pronunció en el Dáil el 1 de julio, pocos días antes de la votación, no ha pasado inadvertido.
“Cada vez tengo más claro que, en la práctica, el aborto funciona muchas veces como una herramienta para oprimir a las mujeres”
Tras dos sesiones parlamentarias que se prolongaron hasta la madrugada, el gobierno de coalición formado por conservadores y laboristas ha logrado sacar adelante su controvertida ley del aborto (ver recuadro) por 127 votos a favor y 31 en contra. La amplia diferencia de votos no refleja la división de opiniones de los diputados, obligados a votar según el diktat del primer ministro, Enda Kenny.
Michelle Mulherin, por ejemplo, es una de las diputadas que criticó la ley por la desprotección en que dejaba al no nacido, pero que terminó apoyándola. “Estoy decepcionada por la escasa consideración [del gobierno] hacia mis legítimas preocupaciones y las de otros muchos colegas (…). Ahora me enfrento con la disyuntiva de apoyar la ley o ser expulsada del partido, mi partido. Y no puedo permitir que me echen. Así que apoyo la reforma”.
Para romper la disciplina de partido, había que estar dispuesto a jugarse el puesto. Es lo que ha hecho Lucinda Creighton, ministra para Asuntos Europeos. El voto en contra le ha valido la expulsión automática de su grupo parlamentario. Después ella ha presentado la dimisión como ministra. Ahora se queda como un miembro más del Fine Gael, el partido al que llegó con 18 años.
“Últimamente en Irlanda se asume automáticamente que si uno consulta a su conciencia, está esencialmente consultando con Roma”
Cambio de postura “Nunca he sido una activista provida”, aclara Creighton. “Ni siquiera entré en política porque me interesara la cuestión del aborto. De hecho, ya he explicado en otras ocasiones que mi postura en este debate era muy diferente cuando era estudiante”. Por eso ahora se sorprende de que, dos años después de haber llegado al Parlamento, se encuentre denunciando la ley promovida por su gobierno para liberalizar el aborto.
Pero sus ideas han ido cambiando en los últimos años, fruto de su reflexión personal y del contacto con amigas y familias afectadas por el aborto. Ahora no está dispuesta a tragarse los tópicos que rodean a este debate, dominado por lo que califica de “groupthink”: “Si cuestionas que el aborto es una solución progresista, un asunto crucial para los derechos de las mujeres, un elemento central de la agenda progresista… se te considera atrasado e intolerante”.
A Creighton no le impresiona esta forma de pensar. Ella cambió cuando empezó a considerar la perspectiva de la otra vida implicada en el debate: “Creo que la mayoría de nosotros somos conscientes de que un bebé no nacido es justamente eso: un bebé. Y si nace de forma prematura (…) pondremos todos los recursos de la ciencia a su servicio para salvarlo”.
“Conozco un buen número de mujeres que han abortado y que después lo han lamentado profundamente. Pero no conozco a ninguna mujer que haya tenido un bebé y se haya arrepentido”
A favor de las mujeres Para Creighton, el argumento de que el aborto libera a la mujer ha perdido consistencia. “Yo también estoy a favor de los derechos de la mujeres. Pero con eso quiero decir de todas las mujeres. No solo las adultas, ni las adolescentes, ni las niñas: también de las que son un bebé. (…) Cada vez tengo más claro que, en la práctica, el aborto funciona muchas veces como una herramienta para oprimir a las mujeres”.
La ministra recuerda cómo el aborto, unido a la preferencia por el hijo varón en China, la India, Corea e incluso en algunos países de Europa y EE.UU., ha conducido a la eliminación de millones de niñas. “Sería muy extraño que nosotros, como legisladores y espero que como seres pensantes, no nos preguntáramos cuál es la diferencia neta entre el diagnóstico prenatal seguido de un aborto en función del sexo y el homicidio intencionado de una niña tras el parto”.
El recurso al aborto como instrumento para segar la vida de las niñas está tan extendido en China que, de seguir así, hacia 2020 faltarán entre 30 y 40 millones de niñas. Ante este dato, Creighton apunta: “30 o 40 millones de mujeres menos en el mundo difícilmente se puede contar entre los logros del feminismo o del progresismo”.
Pero las niñas no son las únicas que han sufrido los efectos del aborto selectivo. También es cada vez más corriente eliminar por el aborto a cualquier bebé que padezca alguna anomalía.
Una declaración firmada por 113 psiquiatras irlandeses sostiene que la cláusula sobre la amenaza de suicidio prevista por la reforma es ineficaz
Esto nos devuelve a la cuestión de si el aborto es una solución avanzada. En una sociedad progresista, dice Creighton, celebramos la vida también en sus manifestaciones imperfectas. Prueba de ello es que ahora Irlanda conmemora con orgullo el décimo aniversario de la llegada de las Paraolimpiadas a Dublín.
Consultar a la conciencia Lucinda Creighton pertenece al Fine Gael, partido que siempre había defendido sin ambages el derecho a la vida. De hecho, en 2011 el partido hizo un compromiso electoral de que no legislaría a favor del aborto. Pero el primer ministro Enda Kenny, que también pertenece a ese partido, ha cambiado las reglas del juego. Además de lanzarse a apoyar una causa que no figuraba en el programa electoral, ha exigido a sus diputados que se sometan a la disciplina de partido. Curiosamente, es a Creighton a quien se ha acusado en estos días de traicionar sus ideas políticas.
“Algunos me han exigido que aparque mis convicciones morales y mi conciencia para que me sume a apoyar el aborto. La verdad es que a mí esto me resulta muy extraño. Últimamente en Irlanda se ha popularizado la idea de que cualquiera que invoca la moral es porque pertenece a la Iglesia católica. Se asume automáticamente que si uno consulta a su conciencia, está esencialmente consultando con Roma. (…) Pero este debate no tiene que ver con la religión, sino con los derechos humanos”.
“Me pregunto a quién debería consultar en un asunto que afecta a los derechos humanos si no es a mi conciencia”, afirma Creighton (…) “¿A la última encuesta de opinión? ¿A la jerarquía del partido? ¿Al director del periódico más influyente?”.
Creighton sabe cuál es el precio a pagar por desobedecer al primer ministro. De hecho, no se sorprende de que muchos representantes políticos eviten a toda costa los debates controvertidos: siempre es más fácil hacerse el sordo que dar la cara por las propias ideas, arriesgándose a la impopularidad. Pero si la conciencia (y el derecho a la objeción de conciencia) se retiran de este debate, perderá todo el país.
Una ley que desprotege al no nacido Creighton no critica todos los aspectos de la reforma. Valora, por ejemplo, que se refuercen las intervenciones médicas necesarias para salvar la vida de una mujer embarazada cuando la vida de ella corre peligro, aunque puedan causar, indirectamente, la muerte del no nacido. La vida de la madre merece igual protección que la del no nacido. Este es un principio genuinamente provida.
A lo que sí se opone es a que la ley admita la amenaza de suicidio como motivo para abortar. El gobierno ha ignorado “que la opinión mayoritaria entre la profesión médica es que el aborto nunca podrá ofrecer una solución a la intención suicida”. En este sentido, apela a una reciente declaración firmada por 113 psiquiatras irlandeses en la que sostienen de forma unánime que la cláusula sobre la amenaza de suicidio prevista por la reforma es sencillamente ineficaz.
Creighton critica también que la nueva ley no establezca un límite temporal para poder practicar el aborto. Aquí el gobierno es ambiguo. Algunos ministros han defendido recientemente que no se puede abortar a partir del momento en que el feto es viable. Pero la ley no recoge expresamente ese límite. “Estoy absolutamente perpleja al comprobar que esta reforma renuncia a la protección legal del no nacido”.
Y concluye: “Conozco un buen número de mujeres que han abortado y que después lo han lamentado profundamente. Pero no conozco a ninguna mujer que haya tenido un bebé y se haya arrepentido. No importan las circunstancias, el estrés inicial, el miedo o la ansiedad, el estigma o la inquietud, debemos apoyar a las mujeres en esos momentos de necesidad. Este es, lisa y llanamente, nuestro deber moral y constitucional”.

Cómo queda el aborto en Irlanda

  • El aborto es legal cuando existe un "riesgo sustancial y real" para la vida de la madre, certificado por dos médicos.
  • También será legal cuando exista una amenaza de suicidio por parte de la mujer embarazada. En este caso, un comité formado por tres médicos (un obstetra o un ginecólogo y dos psiquiatras) evaluará el estado de salud físico y mental de la embarazada.
  • La ley no establece un límite temporal para poder practicar el aborto, por lo que podrá realizarse en cualquier momento del embarazo.
  • Los hospitales no pueden negarse a practicar abortos alegando la objeción de conciencia, pero sí pueden hacerlo los médicos, enfermeras o comadronas.
  • Penas de cárcel de hasta 14 años por practicar abortos ilegales.

Saturday, April 06, 2013

Ongi etorri Eliza Katolikora



Gutako bakoitzaren akatsak gora-behera, balantzea ondo erakusten duen bideoa duzu hau. Klikatu izanburuak eta ikusiko duzu.

Una asignatura apasionante

Erlijio irakasgaiari buruzko iragarkia, ondo egina. Klikatu izenburuan eta ikusiko duk/n.

Thursday, April 04, 2013

Konponbide errazik ez: bizitza sarritan haizearen kontra joatea da




LANDA, Mariasun (2012): Maitagarria eta desioa. Elkar.

Marrazkiak: Maite Gurrutxaga Otamendi
(80 orrialde)



Maitagarri hegalari bat Bai izeneko neska batekin topatu da eta, hark lagundu dionez, prest agertu zaio desio bat betetzeko. Neskatoak, Baik (edo Ezbaik), ez du derrepentean bere desioa eskatu nahi izan eta biharamunean berriro etortzeko agindu dio zein desio nahi duen berriz ere galde diezaion. Eta horrela jarraitu du etortzen maitagarri txikiak harik eta Ezbai hil den arte. Tartean Ezbai, Tomas izeneko mutil batekin maitemindu, ezkondu, familia osatu eta zahartu eginen da, egunero maitagarriren bisita jasotzen duela eta egunero erantzun berbera emanez: biharamunean berriro galdezka etortzeko. Izan ere, “bazekien arriskutsua dela desio duguna berehala lortzea. Nonbait, ipuin horietako pertsonaia askori bizitzan behin hori gertatu eta gaizki bukatzen zuten, oso gaizki, ezin baitzuten besteekin zoriontsu izan”[1].
Badirudi desioak, ametsak, planak gauzatzeko modua ahalegina eta lana direla erakutsi nahi duela egileak. Magia, gaitzesten ez duen arren, bidezidorra izaten da, eta ez du laguntzen pertsonak heltzea: nekearen eta oinazearen esperientzia gogorra baina hezitzailea saihesten dute, eta hori ez da ipuin honetan gertatzen.
Istorio emotibo, poetiko eta bitxia dugu Mariasun Landaren hau, nolabaiteko transzendentziari muzin egiten ez diona, nahiz eta bukaera irekia (eta oso literarioa) izan.



[1] 19. orrialdea.
Maitagarria Eta Desioa - Mariasun  Landa Etxebeste  /  Maite   Gurrutxaga (il. )