Total Pageviews

Thursday, March 23, 2006

Bakearen indarra



Berri, balorazio eta notizien betekada daukagu ETAren azken erabakia dela eta.
Lehenengo eta behin, itsua izan behar da hau berri positiboa dela ez ikusteko.
Ekintza okerrak eta ankerrak egiten ziharduten batzuek erebakitzea hori berriro ez egitea, zalantzarik gabe ona da, oso ona, izugarri ona.
Lehenago egin behar zutela? Bai. Baina hori egiteari uztea beti da ona eta desigaragarria. Sekula ez da berandu erabaki hori hartzeko
Damutu edo barkamena eskatu behar dutela ereindako sufrimenduarengatik, biktimei eragindako minagatik, akatutako bizitzengatik? Bai. Agian bake prozesu honetan edota errekontziliazio prozesu honetan hori litzateke beste pauso esanguratsu bat, beste mugarri garrantzitsu bat. Baina derrepentean horiek gauza guztiak gertatzea pelikuletan eta zenbait konbertsioetan getatzen da soilik.
Oraingoz eskuartean daukagunari ahalik eta probetxurik gehien ateratzea dagokigu.
Bakezko egoera batean denok gara garaile: abertzaleak, abertzaleak ez direnak eta indarkerian aritu direnak. Gizartearengan ilusio eta itxaropena pizteaz gain, denok gara gizakoiagoak, denok bizi gara gizarte humanoago batean eta horrek hamaika bonbak baino indar gehiago du, soluzio zehatzak bilatzeko, besteak beste.

No comments: