Total Pageviews
Friday, March 03, 2006
Harambee, auzolanean, Afrikaren itxaropena
“Harambee” delakoaren leloa dugu, 2002an jaiotako elkartasun-proiektu bat Opus Deiren sortzailearen kanonizazioa dela-eta eratua. Duela gutxi Erroman lau ekimen berri izan dira aurkeztuak kontinente hura garatzen lagunduko duten lau ekimen, hain zuzen.
Harambee 2002 programak hezkuntza-ekimenak Afrikan eta Afrikari buruz sustatzen ditu, hego-Saharako eremuaren garapenerako proiektuen bidez eta munduan barreneko sentsibilizazio ekintzen bidez sortu ere. Sentsibilizazio ekintza hauen helburua kultura afrikarraren balio, ezaugarri eta etorkizunerako aukerak ezagutaraztea da.
Swahili hizkuntzan “harambee” hitzak “denok batera” edo “auzolanean” esan nahi du. Arrantzaleek sareak itsasertzera hurreratzean oihukatzen dute, auzolana beharrezkoa denean esaten da: premia duen familia bati laguntzeko, eskolaren bat eraikitzeko, gurtza-eraikin bat egiteko, etxe bat altxatzeko. Norberak ahal duena eskaintzen du, dirua edota gauzak, baina denok batera: denek eman eta jasotzen dute.
Harambee-k Istituto per la Cooperazione Universitaria di Roma (ICU) delakoarekin egiten du bere lana. Azken erakunde honek hezkuntzan eta Afrikarekiko elkartasunean jardun du azken urteotan.
Lehengo otsailaren 14an Harembee-k dirua biltzeko kanpaina bat iragarri zuen prentsaurreko batean. Kanpaina horren helburua honako lau egitasmook martxan jartzea da:
1) Sudanen: Gerra zibiletik ihesi eta hegoaldetik datozen gazte zein emakumeak profesionalki trebatzea.
2) Kenian: Batez ere lehen eta bigarren hezkuntzako Ikastetxeetan ari diren irakasleei trebatze-ikastaro bat ematea.
3) Madagascarren: Artisautza eskolak eskaintzea, horrela familia batzuek daukaten lanbidea profesionaltu eta beren ekonomia sendotu ahal izango dute.
4) Kongoko Errepublikan: Nekazari eremu batean osasun-zerbitzu bat sortzea Kinshasa inguruan, estatuko hiriburuan, hain zuzen. Proiektu hau haur eta emakumeei begira dago, batez ere.
Era berean, “Afrika ezagutarazi” delako sariaren II. edizioa aurkeztu da. Bertan telebista erreportajeek hartzen ahal dute parte, Afrikako garapenaren alderdi bat islatuz ikuspegi errealista eta itxaropentsu batetik.
Sortu zenetik, Harembee-k Afrikako 14 estatutan 24 egitasmo finantziatu ditu, bertako pertsonek sustaturiko proiektuak eurak guztiak.
Lau egitasmo berri hauek Aita Santuak bere “Deus caritas est” entziklikaren bidez egin duen aldarriari erantzun nahi diote.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment