| |||||||
| | |||||||
| |||||||
Total Pageviews
Thursday, October 20, 2005
NAFARROAKO UNIBERTSITATEKO IKASLE BAT IRUÑEKO APAZTEGIAN SARTU
Thursday, October 13, 2005
Indar elkarteak Gasteizko Gaztebideo Jaialdiaren XIII. edizioa antolatu du
12 - X - 2005
“El despertar” eta “Cross fire” filmak irabazle suertatu ziren joan den larunbatean Gasteizko XIII. Gaztebideo Jaialdian. Hiru lan arabarrek ere beste sariak lortu zituzten.
“El despertar”, Juan Antonio Castro eta Jorge Muñoz zuzendarien lanak Pelikularik Onena urrezko saria lortu zuen. Pablo Santos-ek Zuzendaririk Onena saria eskuratu zuen, eta Bigarren aktorea, “Cross fire” pelikularekin.
Arantza Lalinde kazetariak eta Efren Cuevas Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasleak osatu zuten epaimahaiak banatuko zituzten hamasei sariak; haien artean pelikula dibertigarriena, balore gehien biltzen dituena, ideia onena eta haur-interpretazio onena.
Gasteizko Gaztebideo Jaialdiaren XIII. ediziora aurkezturiko 45 film laburretatik hamahiru izan ziren aukeratuak. Estatu espainiar osotik eta baita Holandatik ere heldu ziren filmak, jaialdiko arduradunak emandako prentsaurrekoan azaldu zuenez. Besterik baino lehen jaialdiaren asmoa eta zergatia azaldu nahi izan zuen ekimen honen zuzendariak, Carmelo Saenzek: “Gazteen sormenezko gaitasuna piztu nahi dugu; ikusten dutenaren aurrean iritzi-emaile eta kritikari izaten ikasi behar dute”.
Saenzek aurkeztu zuen aurtengo Gaztebideo jaialdia, Indar kultur erakundeak antolatuta. Horrela, Arabako lau lan, eta Guadalajara, Ciudad Real, Toledo, Valentzia, Madril, A Coruña, Jaen eta Amsterdametik lana bana heldu zirela esan zuen.
Film laburren erakustaldia eta ondorengo sari-banaketa ekitaldia publiko guztiarentzat irekita zegoen, Dendaraba merkataritza-guneko Vital Kutxa Fundazioa Gelan, arratsaldeko 16,00etan.
Thursday, October 06, 2005
Beste garai-aldietan bezala, gaur ere Arrosarioak gure arma indartsu behar du izan arima guztiei laguntzeko
URRIA, ARROSARIO SANTUAREN HILABETEA | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
Aisia, jai-giroa, sexualitatearen sorrera, gorputz-irudia, moda eta anorexia, ukituko dira besteak beste
10-13 URTEKO NESKA-MUTILEN GURASOENTZAKO IKASTAROAK
Haurride Hezkuntza Elkarteak aurre-nerabezaroan (10-13 urte) dauden neskatila eta mutikoen gurasoentzat ikastaroak prestatu ditu Iruñean. Datorren neguan Donostian ere eskainiko dira. Sei saiok osatzen dituzte, urriaren 7a eta azaroaren 19aren artean, Irabia, El Redín eta Miravalles ikastetxeetan. Neskatila-mutikoek pubertaroan sartzean beren haurtzaroa amaitzen dute. Orduan, haien barruan aldaketa psikosomatiko batzuk ematen dira. Kanpoko eragin agresiboekin batera, beraien sentimena nahasi eta jokabidea aldatzera daramate. |
Famili Orientabide programa honen bidez, gurasoek aldaketa hauen zergatiak eta ondorioak aztertzen dituzte, eta seme-alabekin harreman sendo eta zentzuzkoak izateko bide egokienak bilatzen, aurrean zabaltzen zaien mundua ezagutzeko bidezko jakin-nahia murriztu gabe.
Kasu metodologian oinarritzen dira programa honen ikastaroak. Guztiz parte hartzekoa da metodo hau. Guraso gutxi batzuk osatutako sailek egiazko kasu batzuk aztertzen dituzte. Irizpideak tinkatzeko eta ondorioak ateratzeko, gai bakoitzeko aditu batek moderatzen duen saio orokor batean biltzen dira, ikerketarako lantalde tekniko batek lagunduta. |
Besteak beste, gai hauez arituko dira:
Informazio gehiag |
Thursday, September 29, 2005
Iñaki Diazek Nigerian eman du uda garapenerako ekimenak bultzatuz
Nigeriako Opus Deiko kideak ereduak dira edozein Europako kiderentzat
29 - IX - 2005
ONAYk hainbat proiektu ditu Nigerian. Herrialdearen ekialdean, ONAYk Enugun egiten du lan, Niger Foundation Hospital izeneko ospitalea handitzeko proiektua garatzen; ospitale hori orain dela sei urte inguru eraiki zen Europar Batasunaren bidez, ONAYren laguntzaz. Nafarroako Gobernuak ospitalea handitzeko proiektu bat onetsi du, hurrengo bi urteetarako.
Ospitaletik Iwolloko Landa Klinika batez arduratzen dira; Iwollo guneko herrixka bat da, eta klinikan guneko pertsonei eskaintzen zaie arreta. Egunero 2 erizain doaz; medikua, berriz, astean behin. Guneko jendearen ustez, Jainkoaren bedeinkapena izan da norbaitek klinika bat jartzea bertan, beraiek sendagaiak eros ditzaten.
Lagosen ONAYk hainbat urte darama lanean Institute for Industrial Technology izeneko zentroan; azken batean, Lanbide Heziketako Eskola bat da, eta ikasketarik gabeko gazte asko hara doaz, lanbide bat ikasteko: elektronika, mekanika, automobilgintza, etab. Egoitza berria eraikitzen ari da, ikasle gehiago hartzeko eta ekipamendu hobea izateko.
Nola ikusi dituzu Nigeriako kristau eta Opus Deiko kideak?
Nigeriako Opus Deiko kideak ereduak dira edozein Europako kiderentzat. Eguneroko benetako egoera latz eta larrietan egoten dira eta nekez baina poz handiz bizi dira. Opus Deiko askok goizean goiz jaiki behar dute (4:30 edo 5:30etan) otoitza egiteko eta Mezatara joan ahal izateko. Lagoseko trafikoa oso zaila da zirkulazioa gainezka dabilelako ordu guztietan. Hiri honeta 15 milioi pertsona bizi dira. Jendea saiatzen da goiz ateratzen puntako orduak saihesteko, baina nornmalean orduak eta orduak igarotzen dituzte errepideetan. Hori dela eta eguerdietan etxera itzultzea ezinezkoa da eta ia langile guztiek etxetik kanpo jan behar izaten dute, hau da, egun osoa betezen dute opiltxo bat edo beste bakarrik jaten dutelarik.. Opus Deiko zentruan hiru mutil gazte zeuden Lagosen igarotzen ari ziren egun hauek praktiketan enpresa batean eta beraiek arropak garbitu behar zituzten eta haien kabuz jan behar zuten, etab...
Nigeriaraino joan behar da lagundu ahal izateko? Ez al dago Nafarroan bertan laguntza behar duen jenderik?
Zuk Opus Dei ezagutu zenuen Irati klubean. Zein jarduera sozial mota gauzatzen duzue Iratin?
Iratin Nafarroako Ospitalera joan ohi da, adinekoei jaten laguntzeko, beraiekin egoteko eta maitasun pixka bat emateko. Era berean, txikienak sentikor bihurtzen saiatzen gara, munduan premia handiak dituzten pertsonak daudela ikusaraziz. Asia eta Afrikako herrialde ezberdinetan dauden beren adinetako umeen gaineko bideo batzuk erakusten zaizkie. Gainera, atzerriko proiektu zehatzetarako diru-bilketa batzuk egiten dira, eta Gabonetan jostailu edo elikagaien bilketak ere egiten dira premia handiak dituzten Iruñeko familientzat.
Zer ikasi duzu zuk Opus Deiren barruan?
Iratitik umeei eskuzabaltasuna irakasten saiatzen da. Bizikidetzan trebatzeko egonaldiak eta kanpaldiak oso euskarri gogorra dira, gazte ezberdin batzuekin egoten, gauzak partekatzen eta talde baten barnean egoten ikasi behar dutelako. Opus Deiren edozein zentrotan dohainak irakasten dira, umeek gauzak baloratzen ikasten dutela, eta beraiek asko jaso ondoren, besteei ikasi dutena eskaintzen hasten direla.
Zorionez, ni txikitatik hasi nintzen klub batean. Asko ikasi dut Opus Deiko gazte askok eta Opus Deikoak ez baziren ere, eguneko 24 orduetan eredu kristauari jarraiki bizi izaten saiatzen ziren pertsona askok erakutsitako jarraibide kristau eta bertutetsuaren bidez.
Nola ikusten duzu lankidetzaren etorkizuna?
Lankidetza eremu zoragarria da, esku hartzeko arlo asko dituena. Gaur egun, etorkizun handia daukan eremua da, oraindik gauza asko konpontzeke baitaude; hala ere, lankidetza handiagoa egon beharko litzateke GKEen artean. Uste dut GKE txiki gehiegi daudela, eta etorkizuna GKEen partzuergoetan datza.
Dena den, uste dut gaur egun GKEek oso laguntza garrantzitsua eskaintzen dutela herrialdeetan, gobernuek konpondu ezin dituzten arazo zehatz askori irtenbidea aurkitzen diete eta.
GKEak oso enpresa gardenak izan behar dira, jendeak haien lanean konfiantza izan dezan. Hurrengo urteetako joera zerbitzuaren kalitatea zaintzea izango da, enpresa batean bezala, eta horregatik, gero eta indartsuago bihurtuko dira.
Friday, September 23, 2005
Zero eta zazpi urte bitarteko umeentzat, telebista ikustea ez, beste gauza batzuk egitea gomendatzen du
MIRIAM TXINTXURRETA, IRAKASLEA, PEDAGOGIA IKASLEA ETA AMA | ||||||||||
Berria, 2005-VI-26
| ||||||||||
Baina, Txintxurretaren arabera, ume txikientzat telebista bera ikustea da kaltegarria, edukia oso ona bada ere. Telebista irudimenaren etsai handia da Irakaslearen iritziz, telebista irudimenaren etsai handia da. Izan ere, irudimena askatasunerako atea da, eta berau gabe besteek marraztutako bidetik joango gara, eta gaitasun horren oinarria txikitan prestatu edo alferrik galtzen da. Haurrak askotan telebistako irudiekin doaz ohera, eta irudi horiek zenbaitetan hiperaktibitatea eta gaizki lo egitea eragiten die. Egun, telebistan oso azkar doaz irudiak, eta asko oso agresiboak dira. Baina ume guztiak ezberdinak dira, eta formula magikorik ez dagoela diote adituek. Gurasoek aitortzen baitute haurrak kateatuta gelditzen direla telebista ikusten. Txintxurretak, dena dela, ohartarazi nahi du zero eta zazpi urte bitarteko umeei beste aukera batzuk eskaini behar zaizkiela: natura, ipuin egokiak, musika eta antzerkia.
Gai honen gainean informa daitezela eta ondo hausnartu dezatela. Lagungarria gerta daiteke haurraren lekuan jartzea ere, horrela garbi ikusiko baitute txikitan telebista ikusteak ez duela ezer onik ekartzen. Ikerketen arabera, gainera, umeen kontzentrazio eza, urduritasuna, hiperaktibitatea eta jolasten ez jakitea dira ondorioetako batzuk. Haurrek eskolan asko hitz egiten dute telebistako pertsonaiei buruz, haien erreferentzia eta eredu asko telebistakoak dira. Haur batek telebistarik ikusten ez badu galduta egongo al egoera horretan?
Zer aztertzen zabiltza telebista eta haurren gaiaren inguruan? Iruditzen zait mundua hobetzeko umetatik hasi beharra dagoela. Eta ipuin asko entzun dituen haurra telebista asko ikusi duena baino libreagoa eta sortzaileagoa izango dela gerora. Hala, bada, zero eta zazpi urte bitarteko haurren eta telebistaren gaineko hausnarketa saioa prestatu nuen. Eta gauza bat garbi daukat: telebista, hobe itzalita. Haurrentzako kuota bat eskatu dute ehun adituk Espainiako ehun ikertzaile, irakasle eta telebistako profesionalek ikerketa bat aurkeztu dute Madrilen, eta ekoizle eta operadoreei kalitateko haur programazioan inbertitu dezaten eskatu diete. Inbertsio kuota bat ere proposatu dute, Espainiako zinemarenaren antzekoa (irabazien %5). Adituen arabera, telebista publikoak ekin beharko lioke ereduzko haur programazioari, baina kate pribatuek ere ez lukete hori ahaztu behar. TVEk, bestetik, haurrentzako kate bat sortuko du aurki, irekian eta doan. |
Monday, September 19, 2005
IHESAri etekina atera nahian

Batzuetan datuetara jo behar da, aldian aldiko lelo errepikatuei horrenbeste arreta eskaini beharrean.
Iaz eta urte honetako hasieran oso ondo antolatutako kanpaina bat aritu zen jo eta ke esanez Eliza, eta bereziki Aita Santua, zela hainbat lekutan IHESAren hedapenaren errudun; izan ere, kondoia debekatzen omen zuen eta hori omen da gaitza hedatzeko arrazoi nagusia. Estatu Batuetan sortu zen kanpaina hori, baina hemen ere oihartzun handia egin zitzaion, euskal medioetan baita ere.
Kanpaina hori bultzatu zutenak ziurrenera ez ziren egon Elizak Hirugarren munduan ihesdunentzat dituen egoitzetan. Ez zuten bisitatu, Joan Paulo II.ak egin zuen bezala, elizgizon eta lekaimen ardurapean edota Gorbernuz Kanponko Erakunde katolikoen ardurapean dauden hainbat eta hainbat zaintza toki, gaixo hauei eskainiak. Erakunde katolikoak eta eurek antolatutako laguntza sareek pobreen eta abandonatuenengana ailegatzen dira Afrikan, beste askok eta askok lortzen ez dutena.
Ez bakarrik hori. Kanpaina hori bultzatu zutenek datu esanguratsu batzuk izkutatu zizkiguten. Esaterako, Afrikako estatu katolikoenetan IHESAren presentzia bajuena da. Adibidez, Suazilandian populazioaren %42 kutsatuta dago, eta katolikoak %5 baino ez dira. Bostwanan kutsatuak %37 dira, eta katolikuak %4. Hegoafrikan nagusien %22 kutsatuta daude eta katolikuak %6 dira. Ugandan, ostera, katolikuak %43 dira, eta kutsatutakoak %4.
Frogatuta dago, gainera, Afrikako biztanleak jakitun direla IHESaren arriskua hor dagoela. Hala ere, arrisku jokaerak ez dira saihesten, hainbat lekutan hori saiesteko motibaziorik edota arrazoi sendorik ez dutelako. Fatalismo batean murgilduta bizi dira hainbat afrikar, bizitzari (norberaren bizitzari eta hurkoaren bizitzari) garrantzi eskasa emanez. Haiei esatea kondoia erabili behar dutela ihesa saihesteko, sarri askotan itsasoan euri egitea bezain alperrikakoa da. Kasu eginda ere, frogatuta dago kondoiak (barkatu dogma hau puskatzearren) huts egiten duela kasu dexentetan. San Francisko hirian, gertaera zehatz bat aipatzearren, kondoiak miloika erabiltzen dira... eta IHESA goraka doa urterik urtera. Baina ezkontza barruko fideltasuna eta, behar den kasuetan, abstinentzia proposatzen den lekuetan, Ugandan esate baterako, emaitzak izugarri onak dira. Datuak mintzo dira.
birigarro
Thursday, September 15, 2005
Miss Gipuzkoa 2000: zenbat eta on gehiago egin lagun hurkoari, orduan eta on gehiago jaso nik ere
01 - IX - 2005
Raquel Balenciak 23 urte ditu; Zuzenbideko laugarren urtea ikasten ari da eta modelo bezala lan egiten du. 2000 urtean Miss Gipuzkoa izan zen, eta 2003an Beiruten Nazioarteko Top Model titulua eskuratu zuen. Berak idatzitako Modako Kode deontologikoa Madrileko Liburu Azokan aurkeztu berri da, eta irailean dendetan salgai izango da.
Bere lanbidearekin zerikusirik ez duen arrazoi batengatik atera zen egunkarietan: 2005eko Pazko Esna-aldian bataiatua izan zen, Eliza Katolikoaren baitan eskubide osoz sartzen zela. Juan Maria Uriarte, Donostiako gotzaina, izan zen bataiatu zuena, arabiar jatorria duen beste hiritar batekin batera. Bere liburuaz, bere lanaz eta bere fedeaz hitz egiten du ‘top model’ honek elkarrizketan.
Nola bururatu zitzaizun Modako Kode deontologikoa bat idaztea?
Nafarroako Unibertsitatean protokoloa ikasten ari nintzela, bertako kapilauak, jakinik Zuzenbideko ikasle nintzela eta modako munduan nenbilela, proposatu zidan gai honi buruzko lan bat elkarlanean egitea. Berak prestatu zituen elkarrizketak eta nik, berriz, Kodea.
Modako mundua oso azalekoa da, hutsala. Horregatik, niri okerrak iruditzen zaizkidan eta beste batzuei kaltegarri zaizkien aldeak eta jokaerak abiapuntu harturik, etika eta oinarri batzuk erabili nahi izan ditut -ez dakit ontasunezkoak diren, baina bai lagun hurkoarekiko errespetuzkoak- modako munduko akatsak zuzendu asmoz.
Hasieran miss bat edo mister bat zer den azaltzen dut; gero harremanen oinarriak aztertzen ditut, lankideekikoak eta lanbide honetako beste pertsonekin izaten direnak ere –ordezkariak, kontratuak egiten dituztenak, eta abar–; eta eskubide eta betebeharren atal bat ere ipini dut, bakoitzak zer ekarpen egin dezakeen aztertzeko.
|
Ez dakit; behintzat, neure sinesmenaz arduratzen ari nintzen aldi berean landu nuen.
Zergatik ez zintuzten bataiatu txikitan?
Nire gurasoen erabakia izan zen, erlijio aukera oso pertsonala dela uste zuten eta. Nire anaia eta biok jaio ginenean itxarotea erabaki zuten, helduak ginen arte, geurez erabaki genezan.
Beraiek katolikoak dira, bataiatuak eta Sendotza hartuak; eta nire erlijio aukerak behar duen balio izan zezan nahi zuten, ez kanpotik ezarrita eta nik hausnartu gabea bezala. Hartutako erabakia, gainera, ez zen oso ondo onartua gure familian, batez ere amonengan, nire bataioko eguna berebiziko pozez bizi zuten arren.
|
Zeure buruari galdera asko egiten diozun bizitzako urte horietan izan zen nire hasiera modako munduan. Zintzoa izatea zen nire kezka nagusia. Eta jabetu egin nintzen Eliza Katolikoaren baloreak zirela bizitza ulertzeko dudan moduarekin bat egiten zutenak.
Jarraitzen nuen araua zera zen: zenbat eta on gehiago egin lagun hurkoari, orduan eta on gehiago jaso nik ere. Garai hartan, Nafarroako Unibertsitatean, protokolo ikastaro batzuk egin nituen, eta han, Rafael Hernandez jn. kapilauarekin liburuaren egitasmoan lan egin ondoren, bataiatzeko asmoa nuela agertu nion.
|
Ez, Nafarroako Unibertsitatetik gertu egin dut. Rafael jn. Opus Deiko apaiza da, baina zerbait ona izan badu eta nire konfiantza osoa irabazi zuena, nirekiko errespetua izan da; inoiz ez dit Opus Dein sartzeko aipamenik egin, ezta antzeko zerbait ere; oso neutro jokatu du. Asko lagundu zidan lehen urratsetan, irakurtzeko liburuak emanez eta kristau ikasbidearen hasi-masiak erakutsiz; baina Donostiako nire parrokian ere hartu nuen katekesia, San Bizenteko parrokoarekin. Beraiek dira prestatzen lagundu didatenak.
Seme-alabarik izaten baduzu, zure gurasoek erabaki zuten aukera bera hartuko al duzu?
Nik uste dut nire senarrarekin hitz egin beharko dudala, izaten dudanean; orain aitortu dezakedana da hartutako erabakiaz oso pozik nagoela. Garrantzi handiago ematen diodala nabaritzen dut, txikitan bataiatu zuten jenderik gehienak baino; erlijiokoa ez da asko agertzen beren bizitzetan, nirea bezalako edadera iristen direnean.
Jesusen Mezutik, batez ere bere hitz guztietan agertzen duen ontasuna. Eta Elizarenetik, besteei bide on bat erakutsi nahi izatea.
Zer mezu bidali nahi zenieke elkarrizketa hau irakurtzen dutenei?
Ontzat emango nuke, baliagarri gertatuko balitzaio jende askori bizitzan aukera edo bide askotxo dagoela jabetzeko, eta ondo hausnartuta hartu beharra dagoela norberarena.
“Belleza, Moda excelencia” liburuaren aurkezpena urriaren 5ean izango da, Madrileko Casa del Libron, Gran Via 29, 7.00etan; Bertan izango dira Raquel Balencia, Alfonso Ussia eta Jesus Albertos autorea. Biharamunean, Zaragozan aurkeztua izango da, Corte Inglesko Aula del libron.
COAS-ek familien eskola berri bat sareratu berri du
www.sontushijos.org web guneak baliabide didaktikoak eskaintzen dizkie gurasoei eta irakasleei, seme-alaben heziketan laguntzeko asmoz
15 - IX - 2005
Web gune honen bitartez, zuen seme-alaben giza eta kristau heziketan laguntzen jarraitu nahi genuke. Izan ere, Internet komunikazio tresna eraginkorra baliatuz, zuen esku jartzen dugu 300 profesionalek osatzen duten gure irakasleriak 35 urtez pilatutako esperientzia. Prestatu dugun Aditu-Gidaliburuan – begira www.gecoas.com - ikus dezakezuenez, hezkuntza arlo askotan ondo gertutako jendea dugula esan dezakegu, lotsaz gorritu gabe.
Gure helburua interesgarria gerta dakizuena zuen esku jartzea da. Horretarako, gaur egungo gaiak behar dute izan, gure gizartearen errealitatean bertan daudenak, eta aintzat hartzen dituztenak dauzkazuen kezkak eta egunero aurrez aurre dauzkazuen erronkak. Horregatik aukeratu ditugu web guneko zazpi sailak (familia eta hezkuntza, nerabezaroa, sexualitatea, sinismena etxean, telebista, teknologia berriak eta aisia, eta gaur egungo gaiak); atal bakoitza aditu baten ardurapean dago, baita zuek dauzkazuen zalantzak eta galderak erantzuteko ere.
Hilero eguneratzeko asmoa dugu oraingoz, baina hau irailean berraztertuko dugu, lehenengo hiletako funtzionamenduaren arabera. Eskaintzen dizkizuegun aukerak erabil ditzakezue, hala nola berrien zerbitzuko harpidetza egitea edo zuen gogokoen artean gehitzea, beti eskura izateko.
Besterik gabe, bisita ezazue eta bidal iezazkiguzue zuen iradokizunak. Aldez aurretik, eskerrik asko.
Monday, September 12, 2005
Etxean bi ume izatea edo bost izatea antzekoa da
ALBERTO ETA CRISTINA, BOST SEME-ALABA DITUZTEN SENAR-EMAZTEA | ||||||||||||||
Berria, 2005-05-15 Familiaren Nazioarteko Eguna ospatzen zela eta, familien eguneroko bizimoduan dauden arazoak eta premiak azaleratzeko hitzordua. Berria eredu tradizional bateko familia batekin izan da. Egunerokoan dituzten arazoez berba egin dute. Gaur, ospakizunaren harira, festa egingo dute familia ugarien elkarte Ausarkik eta Hirukidek Gasteizen. Foru plazan ekitaldi sorta ugari egingo dituzte, batez ere haurrei eskainiak. Era berean, familiak babesteko neurriak eskatuko dituzte. | ||||||||||||||
Beraz, etxean jende asko egotera ohituta gaude eta horixe gustatzen zaigu. Gainera, anai-arreba asko izateak kalean harremanak egiten laguntzen dizu, jolasteko beti daukazu norbait ondoan...", agertu du Albertok. Era berean, etxean hainbeste izateak bestelako eragozpenik ez diela eragiten zehaztu du. Eskarmentu handia dute jada. "Egia da bi ume edo bost ume mantentzea ez dela gauza bera, diru gehiago behar duzulako. Zorionez, guk ez dugu arazorik, baina soberan ere ez gabiltza. Hortik aurrera, etxean antolatzerako orduan bi ume izatea edo bost izatea antzekoa da.
"Etxetik kanpo lanaldi murriztuarekin lan egitea gustatuko litzaioke Cristinari. Baina enpresek ez dute aukera hori eskaintzen, eta ama direnentzat zerbait egon beharko litzatekeela deritzot". Dena den, etxean geratzen diren amen lana goraipatu du.
Beste familia askok bezala, etxebizitzarekin dute arazo handiena. Alokairuan bizi dira, hiru gelako etxe batean, "nire soldatarekin ezin dugulako lau logelako etxebizitza erosi".
|
Joan Paulo II.ak irakatsia: zahartzaroa zelan bizi, heriotzea zelan hartu eta ospatu, harri ta zur egon dan mundu osoaren aurrean
KARMELO ETXENAGUSIA, BILBOKO GOTZAIN LAGUNTZAILEA | |||||||||||
| |||||||||||
Eta D. Rikardok eta biok, aho batez, "geuk uste genduan baino hobeto: burua argi, arpegian kolore ona, begi urdin txikiak zorrotz, esaten jakona entzuteko adi, argibideak eskatzeko zuhur.. Berba gitxiko, baina atsegin eta hurreko. Maitegarri, benetan, bere zahartzaroan eta ezinean". Aurtengoa nire bigarren bisitea izan da. Aurrekoa, orain dala 7 urte, orduan be Bilboko gotzaina dogun Rikardo Blazquez-egaz. Gure aurretik ikusi ebenak, Gastelgandolfon, triste etozan, Aita Santua egoera negargarrian aurkitu ebela eta. Baina, asteazken hartan, Boloniara joan zan, eta han gazteen jaialdi baten parte hartu eban (Bob Dylan kantari ospetsua eta Italiako beste kantari batzuk be han izan ziran, Joan Paulo II.aren aurrean kantatzen). Gazte jendeagaz egotea izan dau beti botikarik eraginkorrena, eta holantxe bihurtu zan Erromara, kemen eta adore barriz beteta. Lehenengo bisita honetan hainbat aldiz egon ginan Aita Santuagaz: gotzain biok 15 minutu, beragaz bakarrik, gure Eleizearen barri emoten; gero, beste gotzain batzukaz, bere mezu idatzia hartzen eta baita bazkaiten be; eta, zelan ahaztuta utzi!, beragaz bere kapilla txiki dotorean egunsentiko mezea emoten. (Ikustekoa zan Aita Santua mezan murgilduta ikustea). Orduan be uste genduan etzala luzarorako: oinez ibilteko, zutik egoteko eta berba egiteko eragozpen handiak guztiz nabarmenak ziran. | |||||||||||
"Heriotzeak desegiten dau bizilekua munduan", kantatzen da euskeraz hilen liturgian. Gure Joan Paulo II be joan jaku; hobeto esateko, Jainkoagan hartu dau behin betiko atsedena. Gure olerkariaren antzera, esan eikean mendizale handi honek: Tatras, Alpes, Rocky Mountains, Apeninoak eta munduko beste mendi garai guztiak maite izan dituan mendigoizale honek beste gailur eta tontor batzuk izan ditu beti bere gurari bizi eta helmuga erakargarri: Errukian aberats danJaungoikoa, Espirituaren goratasuna, Jesukristo munduaren Eroslea, giza duintasuna, norberaren eta herrien askatasuna eta justizia, bakea, aurrerapidea, bizia jagotea beronen ibilpide osoan, herrien eta erlijinoen arteko anaitasuna eta alkar laguntza... Eta, bide horretatik bertatik, Jainkoak bere ume dan gizakiari jarritako helmuga gorengoa, hau da, santutasuna. Alderdi hau, behar bada, ezta asko aitatuko egunotan, kanpoko eta azaleko beste gauza batzuk nabarmenago izan ohi dira eta. Baina fededunik zintzoenak beste edozein Aita Santuk baino askoz ugariago altarara jaso dituan honek hauxe da Eleizeari erakutsitako gailurra, bateatu guztion deia: santu izatea. Ez dau horretan ezer barririk asmatu (azken Kontzilioak ondo azpimarratuta utzi eban), baina hilbarri dogun Aita maitearen ondarea, herentzia, hartu gura badogu, ezin guk ahaztuta eta alboratuta utzi beronen azken borondatea. Eta ume umetarik hasita, bere bihotzeko eta bizitza guztiko izarra eta erregina, Andra Maria ("Totus tuus").
Bere etxean hil da -"hilteko, etxera!", esan ohi da-, bere maiteenak inguruan zituala (eta ez, ospitaleko gela hotzean). Eta gure etxeetan fededun askok erakutsi deuskuen lez, edozein kristinau zintzo lez hil da: Jesusen Pazko Misterioan sakramentuen bidez bat eginda, otoitz giro baketsuan, Jaunaren Berbea entzuten, lagun bakotxari azken agurra eginez.
Goi mailako lagunak eta herrixehea Joan Paulo II.a goratzen (petral banaka bat, horraitino, gorpua lurperatu orduko kritika garratzak egiten!), kilometro luzeetan jendea zain, Aita Santuaren gorpuari azken agurra emoteko, mundu guztiko agintari nausiak hileta mezara joateko prest. lkusi ete da holakorik, mundua mundu dan artean? Eta gainean doguzan egunotan ikusiko doguna. Behar bada, irakurle batek baino gehiagok nahiago leukean nik hemen neure eritxiak azaltzea, beste askok egin dabenez: zer eta zelakoa zan Joan Paulo II.a, zer egin eban ondo eta zer txarto, hurrengo Aita Santuak zelangoa izan behar dauan, eta beste horren antzeko zer batzuk. Baina, Aita maitea etxean gorpu, lurperatu barik dogun artean, ez dot nik joko horretan sartu nahi. Eneuke etxeko baten heriotzan be holakorik egingo. Etorriko dira horretarako egunak. Ez deioegun aurrerik hartu. Olerkari izan dan Aita Santu honi euskal poeta biren olerkiz egin nahi neuskio agur. Lehenengoa, Pazko girokoa, Emauseko ikasle biena: Bigarrena, "Euskaldunak" poeman Orixe-k amona zaharrari egindako azken agur sakon ederra: | |||||||||||
Erlijiorako lekurik ez izatea oso larria da gaur egungo arterako
IÑIGO SARRIUGARTE IRAKASLEAREKIN HIZKETAN | |||||||||||
Pasa den 2004ko abenduan Euskal Herriko Arte Garaikideari buruzko ekitaldi-emanaldi bat antolatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Beratan Iñigo Sarriugarte Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak parte hartu zuen eta hari elkarrizketa bat egin zitzaion. Hona hemen berak adierazitakoak. | |||||||||||
Gaur egungo artean zer arreta eskaintzen zaio espiritualtasunari? Nire ustez, gaur egungo artean, izpiritualtasunari ematen zaion arreta oso eskasa da. Artistak euren munduan bizi dira. Balore erlijiosoak eta izpiritualak alde batera utzi dituzte, salbuespen batzuk izan ezik, adibidez Isabel Guerra, zein emakume-pintatzailea izateaz gainera zistertar serora baita. | |||||||||||
Bere bilduma iraunkorrean artelan modernoak eta erlijiosoak daude. Hor, arte erlijiosoa egin duten artista modernoak agertzen dira. Baina, horrek ez du esan nahi artista erlijiosoak direnik, artistek jasotako enkargu guztiak betetzen dutelako. Benetako artista erlijiosoak zirela edo direla jakiteko artista bakoitzaren biografia eta artelanen produkzioa aztertu behar dira. Kontuz, artelan erlijiosoak egiteak ez du esan nahi sortzaile horiek fededunak direnik. | |||||||||||
Kontuz ere bai, beste kontu batekin. Artistek termino eta kontzeptu anitz erabiltzen dituzte euren lanak adierazteko. Askotan "sakratua" eta "izpirituala" kontzeptuak erabiltzen dira, baina ez zentzu erlijioso batean, baizik eta zentzu intimista batean.
Hala ere, bere eskulturak dira ospetsu bihurtu dutenak. Oteizak ez du ohiko eskultura figuratiborik egiten; harriak hustu egiten ditu Oteizak. Orioko hondartzan topatu zuen eskultoreak hutsunearen handitasuna. Hutsunea babeserako leku gisa, angustiaren eta heriotzaren aurkako ihesbidea... Ideia horren inguruan eraikiko ditu Oteizak bere pentsamendu eta obra osoa.
| |||||||||||