INGENIARIEN GOI MAILAKO ESKOLAKO IKASLE BAT AZKOITIAN APAIZTU DA
| ||||||||
- Zer izan zen ingeniaritza, gizartean hain baloratuta dagoen lana, uztera apaiza izateko?
Jainkoaren deiak. Eta ez uste borrokarik izan gabe izan denik. Asko kostatu zitzaidan. Hala ere ez dut guztiz abandonatua izan den zerbait kontsideratzen ingeniaritza. Jainkoak gizartearen zerbitzura deitzen nau eta ingeniaritza nere izaeraren konformatzaile izango da betirako. Jainkoak hori nahi duela seguru nago. Noski era desberdinean izango da baina seguru nago Elizarentzat eta Jainkoarentzat nere ingeniaritza onuragarria izan daitekeela. Gizarteak ez du ingeniero bat galdu, apaiz bat irabazi du. Uste dut denen onerako izango dela. Apaiz bezala gizartearen zerbitzari izango naiz munduaren erdian, Kristoren mezulari, ebanjelizatzaile eta berri onaren gizona. Eta honek merezi du. Horrelako deiagatik merezi du bai apaiz izatea. | ||||||||
- Zein izan zen zure familiaren jarrera zuk Jesusi jarraitzea erabaki zenuenean? Oso jarrera ona izan dute. Prozesua ez da erreza izan baina gurasoak beti ondoan eta laguntzen izan ditut. Oso kristau fededunak dira eta beraientzat semea apaiz izatea erregali handia izan da. Nere bokazioa eta ibilbidea ondo irtetea hein handi batean gurasoei zor diet. Zentzu horretan Jainkoak erabili dituen bitartekari egokiak izan dira.
- Uste duzu zure intelektual eta teknikari prestakuntzak zerbaiten lagunduko zaituela zure apaiz zereginetan? Nik baietz uste dut. Niregan ingeniaritza ez da akzidente soil bat, nere izakeran sustraitua dagoen zerbait baizik. Nere izaera konformatu egiten du. Gizon praktikoagoa, pragmatikoagoa bihurtu nau. Beste apaizengan teorizaziorako tendentzia nabarmenagoa dela uste dut. Espero dut alde horretatik gizon praktikoa eta ingenioroa izatean eliz munduan aurkituko ditudan arazoekin eta nere Azkotiko destinoan eta Gipuzkoako eliz barrutiaren onerako izatea. Agian elizak ere behar du ingeniaritzaren alderdi praktiko eta pragmatikoa. Eta bukatzeko teknika beharrezkoa da. Gizarte tekniko batean bizi gara. Instrumentu guztiak ezagutzea eta erabiltzea egokia da. Jainkoaren nahia da. Noski beti Jainkoaren nahia eta gizartearen onerako erabiliz.
Ez dezazuela sekula ahaztu edertasun honen atzean Jainkoaren edertasuna dagoela. Disfrutatu ezazue izan duzue aukera horretaz. Eta azkenik, ez dezazuela sekula ahaztu zuen lana zeinentzako eta zertarako den. Gizartearen zerbitzurako, gizon guztien onerako, batik bat txiro eta bizi baldintza gutxituenak dituztenen aldekoa izan dadila. Zuen teknikaren bitartez gizonaren ona bilatuz, Jainkoaren bihotza alaitzen jakin dezazuela. Gizonaren onerako den zuen teknika izan dadila Jainkoaren bihotza alaituko duen sinfonia. |
Total Pageviews
Wednesday, December 21, 2005
"Jainkoa mundua sortu eta sortzen ari da. Eta munduaren sortze ebolutibo honetan ingenieroak Jainkoaren laguntzaile eta lagun dira"
Tuesday, December 20, 2005
Mezatara, zer dela eta? (V)
Zergatik igandeetan?
― Begira, On Bixente, nik ulertzen ez dudana da zergatik Elizak dioen Mezatara igandean joan behar dela. Beste egunen bat hobeto badatorkizu, zer? Esaterako, bihotzak ostegunean joatea eskatzen badizu, zer?
― Goazen pausoz pauso. Lehenengo eta behin, ba al dakik zergatik igandeari “domeka” ere esaten zaion?
― Bada, ez.
― Jaunaren eguna delako, “Dominica” latinez esaten denez. Judutarrendako larunbata duk gurtza eta atseden eguna, baina Jesukristo larunbataren biharamunean berpiztu zuan, eta horregatik Itun Berrian Kristautasunak egun horretan gurtza ematea nahi izan dik. Vatikanoko II. Kontzilioaren Dokumentu hauetan… Ia zer dioen…, Sacrosanctum Concilium izeneko Konstituzio bat duk, ezta sonatu ere egingo ez zaizuna… Hara!, hemen zegok. “Elizak, Kristoren Berpizkundean errotutako ohitura apostoliko bat dela kausa, zortzi egunetik zortzi egunera ospatzen du pazko-misterioa, “Jaunaren eguna” izenekoan edo igandean. Egun horretan sinestunak elkartu behar dira, Jainkoaren hitza entzunik eta Eukaristian parte harturik, Jesus Jaunaren Nekaldi, Berpizkunde eta aintza gogoratzeko asmoz”.
― Baina pertsona batek ezinezkoa badu igandean joatea?
― Bezperan joatea bazegok, igandeko Meza esaten den batera.
― Eta larunbatean ezin bada joan, gaixorik dagoelako?
― Orduan ez duk zertan joan. Ez dik “konbalidatu” behar beste egun baten ordez.
― Eta txango bat duela-eta, ezin bada joan?
― Hara! Eta txango-egun batean zerbait jateari uzten al zaiok?
― Ez.
― Hala duk. Normalean txangoetan norberak ateratzen dik astia almortzu, hamaiketako edo bazkaritxo bat egiteko. Bada gauza bera Mezatara joan ahal izateko. Agian bezperan joatea edo goizago jaikitzea duk konponbidea… edo txangora Meza emango duen apaiz bat eramatea. Edozein modutan, hori konpondu ezin baduk, ba ez duk txangoa egiten eta kito… edo larunbatean joan haiteke. Badituk gauza asko egitea gustatuko litzaizkigukeenak, baina ez dituk bateragarriak… Kontua duk Meza berez zer den ikustea, igandeko eginkizunik garrantzitsuena, eta ez gainditu beharreko “oztopo” bat.
― Jo! Baina asko da Elizak eskatzen duena… astero joan behar izatea ere!…
― Asko? Sobera gutxi duk eta! Zenbat ordu eskaintzen dizkiok jateari, lo egiteari, telebista ikusteari… aste batean? Ez esan asko denik ordu bat astean. Kontua duk gauza batean interesatuta ez zaudenean edozein ahalegin izugarria iruditzen zaizula. Konturatzen bahaiz Elizak gutxieneko gauza gutxi-gutxi agintzen zizkiek sinestunei: bataiatzea, Zuzenbide Kanonikoaren bidez ezkontzea, urtean behin aitortzea, urtean behin Jaunartzea… Ia-ia gutxien eskatzen duen erlijioa duk, gutxienei dagokienez, noski. Hori bai, astean behin Jainkoari gurtza publikoa eman behar zioagu.
Tuesday, December 13, 2005
Mezatara, zer dela eta? (IV)
―Ulertzen ez dudana da nola Jainko Aitak nahi izan duen sakrifizio hori errepika dadin, horrenbeste sufritu bazuen.
―Berez sakrifizio berbera izan arren, Mezan Jesukristo beste modu batera eskaintzen duk. Kalbario mendian Jesukristo sufritu eta hil egin zian, baina Mezan orain dagoen bezala agertzen da, loriotsu, eta ezin dik ez sufritu ezta hil ere, sakrifizio berbera errepikatzen den arren. Gainera, beste ñabardurak ere badituk. Euretariko bat: Jesukristo bere apaizen bidez eskaintzen duk, Bera izan arren eskaintzen dena. Kontsagrazioan apaizak in persona Christi, Kristoren izenenean dihardu. Horregatik “hau nire gorputza da” eta “hau nire odolaren kaliza da” esaten dik. Ez dik esaten Kristoren gorputz eta odola direnik, Bereak direla baizik. Beste desberdintasuna duk Kristoren oparigai legez eskaintzeko modua. Kalbarioan begi bistakoa zen bere eskaintza. Aldarean ordea, oparigai izan arren, ogi eta ardoaren antzirudiarekin eskaintzen duk, Azken Afarian ezarrita izan zuan moduan.
―Beraz, Meza bakoitzean Gurutzearen sakrifizioa berritzen da? Hau da, hau!
―Halaxe duk, bai. Horregatik duk hain garrantzitsua zertan datzan deskubritu dezazun. Begiekin ez ikusi arren esandakoa guztiz erreala duk. Katolikook sinismena daukagulako hori bazekiagu; izan ere, besteek jakin ezin ditzaketen gauzak bazekizkiagu, bertute hau dela medio. Hik sinisten duk, eztuk?
― Baietz uste dut. Baina ez nekien Mezan hori gertatzen zenik.
―Izan ere, Sinismen gehiago izateko beharrezkoa duk kristau ikasbidea hobeto ezagutzea. Bestela erlojua oparitu zioten dantzariari jazo zitzaiona gerta zitekean.
― Zer gertatu zen ba?
― Ez al dakik ala? Aspaldi Errusian gertatu zuan. Ba omen zuan neskatxa dantzari ospetsu bat orduko Zar ospetsuaren aurrean dantzatu zuena. Hainbeste gustatu zitzaioan Zarri ezen jauregian zeukan erloju bat hartu eta bere otsein bati eman baitzion dantzariari emateko esanez. Honek pentsatu zian urrezko erlojua baliotsuegia zela dantzari bati emateko. Zilarrezko baten ordez trukatu eta Jeneral bati eman zioan dantzariari emateko aginduz. Jeneralak ere pentsatu zian zilarrezko erlojua baliotsuegia zela dantzari bati emateko eta kapitain bati erloju merkeago bat eros zezala eskatu zioan. Azkenik, dantzariak erloju arrunt bat jaso zian Zarren partetik. Esan nahi diat, kristauok bitxi baliotsu bat jaso diagula, Jainkoak berak emana. Meza Santua altxor handia duk. Jainkoak gizonekin egindako Itun Berria duk, aldarean berritzen dena. Gu ordea, ohitu egiten gaituk batzuetan Mezatara behin eta berriz joatearen poderioz eta batzutan pentsatzen diagu bilera erlijiotsu bat besterik ez dela, apaiz batek deitua.
Birigarro
Monday, November 28, 2005
Mezatara, zer dela eta? (III)
Meza gurtza ekintza da. —Inka tribukoek horregatik egiten al zituzten eskaileradun tenpluak, giza-sakrifizioak eskaintzeko? —Bai, horregatik. Gizaki orok Goi Izate baten existentzia onartzen dik, eta Berari dena zor diola baita ere. Izate horrekin erlazionatu behar dugula ulertu diagu eta gizakiok gure erara eman izan zioagu gurtza edo kultua, sarritan modu okerrekoan —inken kasua horren lekuko—. Hala ere, Jainkoak gizakioi hitz egin ziguk, eta gurtza nola eman esplikatu ere. —Eta norekin hitz egin du, ba? —Klaseetara etorri izan bahintz jakingo huke Israel herria zein zuan eta hari Jainkoak hitz egin ziola. Gurtza emateak lau alderdi ditik: gurtza ematea, eskerrak ematea, barkamena ematea, mesedeak eskatzea. Israeldar herriak sakrifizio mota desberdinak zitian: esker emate sakrifizioak, goramen sakrifizioak, eta abar. Baina arazo bat zegoan, ba al dakik zein? —Zein ba? —Ba, gizakiok bekatua egiten dugula. Bekatua ez duk zerbait teknikoki gaizki egitea, marrazki bat gaizki egitea bezala. Bekatua zerbait erlijiotsua duk, gure Jainkoarekiko harremanarekin zerikusia duen zerbait. Jainkoaren Aginduei kasurik ez egitea duk. Adan eta Evak Bekatua egin zitean eta gaur egun ere bekatu asko egiten dituk. Eta ulertuko duzunez, nahiz eta barazki eta animaliekin sakrifizioak egin, Jainkoarekin justizian egoteko ez zituan nahiko. Bekatuek egindako kaltea konpontzeko ez zituan nahiko. Orduan zer egin zezaketen haiek? —Haiek deus ez. Horregatik Jainkoak Mesias bat agindu zian, gizakiok bekatutik askatzeko eta Bere lagunak berriro izan ahal izateko. Hauxe duk Jesukristok egin zuena Gurutzean sufrituz eta bizitza emanez. Gizaki bezala, sufrimenduak jasan zitzakean eta Jainko bezala Jainko Aitaren pareko ekintza egiten zian. —Baina, zer ikustekorik dauka honek Mezarekin? —Utzidak amaitzen, Mikel. Ez al haiz konturatzen gurtza dela gizakiok Jainkoarekin dugun era dela? Kalbarioko Jesusen sakrifizioa gurtzarik osotuena eta Jainko Aitarentzat atseginena duk; izan ere, mundua Harekin lotu zuen berriz. Meza Santua, beraz, gurtza ekintza bikainena duk, Jainkoak Berak hala nahita. Oso ona duk hik heure etxean otoitz egitea baina Mezatara joatea ezinbestekoa duk, ez al haiz konturatzen? Jainkoak nahi duen gurtza ekintzarik garrantzitsuena horixe duk.
ABENDUALDIA DATOR
Sasoi honetan betiko otoitz hauek lagun gaitzakete gure barne bizitza hobeto prestatzen
| |||||||||||
|
Friday, November 18, 2005
Gure Mikel, Lezamako abade maitekor eta maitagarri batr
OJANGUREN, Iskander; GOIKOETXEA, Juan Luis; Iñaki Aretxabaleta: Gure Mikel. Lezama, Lezamako Udala & Bizkaiko Foru Aldundia, 2004.
(141 orrialde)
Liburu honetan Mikel Zarate (1933-79) apaizaren heriotzaren 25. urteurrenaren kariaz, haren omenezko lantxo bat argitaratu nahi izan dute egileek.
Mikel Zarate Lezaman jaio eta gazte koskorra zenean aparejadore ikasketak burutu zituen. Bere aitarekin batera etxegintzan aritu zen lanean. Neska-laguna ere bazeukan. Baina 21 urterekin abadetzarako bokazioa barruntatu eta apaizgaitegian sartu zen arestiko guztiak albo batera lagata.
Bere munduko ibilerak lorratz handia utzi du harekin harremanetan izan zirenengan. Karakter alaidun gizona, bromarako gertu, zabala, harrera ona egiten zekiena eta bihotzekoa. Kirolzale amorratua ere bazen: mendizalea, eskupilotan aritua, lasterketan, igeriketan… hainbat kiroletan sartzen zen bere lagunekin batera giro lehiakor eta laguntasunezkoa sortuz.
Euskalgintzan, zer esanik ez, lan dezente eginikoa zen Mikel. Hasi, liturgiako testuak euskaratzen hasi zen (jada apaiza zela). Nabarmendu, ipuingintzan nabarmendu zen (Ipuin antzeko alegi mingotsak, argitaratu zuen liburu horietako bat), nahiz eta poesia eta eleberriak ere idatzi. Bertsotan ere ibiltzen zen, baina lagunarteko jolastzat hartzen zuen hori.
Apaizgaitegian (seminarioan), Irakasle Eskolan, Labayru Ikastegian eta Deustuko Unibertsitatean aritu zen irakasle. Euskara eta Euskal Literatura irakasten zuen.
Liburu honetan bere ikasle izandakoei, bere langunei, apopilo hartu zutenei, familiakoei eta apaiz lagunei (Bizkaiko Elizbarrutiko apezpiku laguntzailea den Karmelo Etxenagusia tarteko) egindako elkarrizketak agertzen dira. Elkarrizketotan bizitasunez eta emozioz Mikelen alderdi eta anekdota asko kontatzen dira.
Apaiz hau benetako ahaleginak egin zituen bere kristau fedea herriarengana hurbiltzeko, euskara, kultura eta bihotzezko zein laguntasunezko tratuarekin. Mundu akademikoan aritzeko gaitasun handiak bazituen ere, sekula ez zuen alde batera laga bere ardura pastorala. Alderantziz, herritarrek bereziki gogoan daukate igandeko meza ospatzeko jartzen duen ahalegina eta berotasuna.
Tuesday, November 15, 2005
Gipuzkoako Foru Aldundia Zabalketaren Boliviarako proiektu bat onartzen du
Milaren bat indigena guaranik onura aterako du proiektu honetatik, 129.000 eurokin subentzionatuta dagoena
11 - XI - 2005
Zazpi erkidego indigenetan gauzatuko da, zeinetan milaren bat pertsona bizi den, 181 familia guaranietan banatuta. Txirotasun egoera larrian daude familia haiek, Boliviako eskualde behartsuenetako batean.
“Iguembeko Erkidego Indigena Guaranien Garapen Integrala” du proiektuak izen, eta Villa Vaca Guzmán boliviar udalean, Chuquisacako Departamenduan, gauzatuko dute.
Hona hemen proiektuaren onuradun diren zazpi komunitateak: Tartagalito, Karatindi, Itiroro, Los Naranjos, Pentirenda, Iticupe y Tentayapi.
Proiektuak Iguembeko organizazio indigena guaranien sendotze instituzionala lortu nahi du ekimen integral bat garatuz. Milurtekoaren Helburuak direlakoen testuinguruan, eskuartze hau populazio batera zuzentzen da, zein orain dela gutxi asentamendu berrietara desplazatu duten, erdi esklabotza eta bazterkeriako prozesu historiko luze bat igaro eta gero.
Proiektuaren kokalekua Luis Calvo probintzia da. Zabalketak bertan dihardu dagoeneko, abian jarri baitu hor proiektu bat Iti-Karaparirendako erkidego indigena guaraniak integralki garatzeko.
Nafarroako Unibertsitatean VI Moda Kongresua ospatu zen
Azaroaren 3 eta 4an ospatu den edizio honetako gaia "Moda komunikatu, kultura eraiki" izan da
11 - XI - 2005
Moda produktuek dimentsio adierazgarria dute eta giza elkarrakzio era berrien molduran eragin handia dute. Moda fenomenoak momentu kulturalaren agerpen gisa sortzen dira eta zenbait giza joera berrindartzen dituzte.
|
Merkataritzako komunikazioak eta gizartearen joerak bat egiten dutenean merkatu berriak sortzen dira. Marketing teknikak literaturaren salmentan edota zinemaren sustapenean erabiltzen dira. Arkitektura teknikak bizimodu aldaketen eta eraikuntzako gai berrien agerreraren arabera aldatzen dira. Bizimoduak aldatu egiten dira, bai gizakion beharrei erantzun egokia emateko eta atseden era berriak sortzeko; bai familia, gizarte eta lanbide bizitzaz bat egiteko.
“Unibertsitateak ezin dio utzi kultura berria egiteko modu berri bati behatzeari, eta egun, modak mundua aldatzen du”. Hitz hauek eman zioten hasiera Iruñean, azaroaren 3 eta 4an ospatutako Nafarroako Unibertsitateko VI Moda Kongresuari.
Ibiltokiaren munduko pentsalari, diseinatzaile, zein enpresaburuek hausnarketa komuna egin dute modak kultura munduan duen eraginaz: goi joskintzaren heriotza, pronto modaren agerpena eta pret a porter deritzonaren etorkizunaz.
|
Izan diren mahai inguruetan, zeinetara 350 bat lagun abiatu diren, TOUS, Llongeras, El Corte Ingleseko Marketing Arduradunek parte hartu dute; modaren komunikazio arloko arduradunek, hots, Paco Caro - Gaudi ibiltokiaren antolatzailea-, Diego Valisi, Uomo Vogueren arduraduna Italian eta Espainia estatu osoko enpresaburuek, hala nola, Koldo Ayestaran – Kukusumusuko Kide Kofundatzailea -, Victor Serna, Loreak Mendiaren Kide Fundatzailea.
Gaiak zabalak izan dira eta hitzaldi bakoitzak aukera berriak ireki izan ditu.
Hona hemen gure irakurleentzat jaso ditugun parte hartze interesgarrienetako batzuk:
|
“ZARA iraultzak irudiaren bilaketa egotzi du aurreranzko ihesa balitz bezala. Modaren gehiegizko sonak goi joskintzari bukaera eman dio, horrela irudiarekiko morrontza agertu delarik. Asaldatzeko obsesioa dago. Modaren eta bildumen dinamismoak, etengabeko asegabekerira generaman. Gaur zer jantziko dudan nor naizen bilakatzen da.”
Juan Miguel Otxotorena, arkitektoa eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Zuzendaria
“Agerian dagoenetik at modak zer egiten duen ikusi behar dugu. Ikur bat baino gehiago da, ez baitaude berdin jantzitako bi pertsona. Moda ez da sistema bat ekosistema bat baino. Ederraren zientzia bilatu behar dugu, baina ba al dago horrelako zientziarik? Non bizi da moda hori? Gugan ala gugandik kanpo?
Alfons Puigamau. Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatea
“Komunikatzea gauzen egoera aldatzea da. Moda eragin handiko komunikabidea da. Komunikazio elementutzat hartuta, arropa hizkuntza gaitasun dinamikoa dugu. Gaurko kontsumitzailea gero eta aktiboagoa da. Garapen arineko giza testuinguru honetan, pret a porter deritzonak goi joskintzaren desagertzea dakar, kaleak arteari lekua hartzen dio. Kokapen aldaketa hori dela eta, moda sortzaileak ez du jada bere lana sorkuntzat hartzen soilik, komunikaziotzat baizik, kalera abiatzen da, beste lagunen bizitzan parte hartzen du.”
Paolo Volonté Bolzanoko Unibertsitatea
|
Diego Valisi, Vogue Uomo (Milan) Conde Nast Taldea
Koldo Aiestaranek, Kukuxumuxu sorrera nola izan zen adierazi zuen. Dena 1989 hasi zen bere lagun Gonzalo, Koldo eta Mikelekin birra batzuk hartzera elkartzen zirenean. Sanfermineko kamisetak aldatzeko nahia zuten. Bereak kamisetei buruz ez zekien mauka motza eta luzea baino gehiago baina bai margotu. Orain 77 pertxon dira, Espainia guztian 20 denda daukate eta on-line saltzeko kanal ireki dute.
Friday, November 04, 2005
ESTEBAN URKIAGA, LAUAXETA, EUSKAL POETA FEDEDUNA
ESTEBAN URKIAGA, LAUAXETA, EUSKAL POETA FEDEDUNA
Aurten Lauaxeta idazlearen jaiotzaren lehenengo mendeurrena bete da. Nafarroako hiriburuan, Udala, Nafar Ateneoa eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz zenbait ekitaldi burutu dira
Esteban Urkiagaren erretratua | Iruñako udaletxeak eta Ateneo Nafarrak omenaldi bat antolatu dute Esteban Urkiaga Lauaxeta olerkariaren alde, jaio zela ehun urteurrena dela eta. Haren bizitza laburraren azalpen orokorra erakutsi nahi izan da. Hogeita hamabi urte baino ez zituela fusilatu zuten Gasteizen. Esteban Urkiaga Laukizen (Bizkaia) jaio zen 1905ean. Umea zela Murgiara aldatu zen sendia, han ostalaritzako lan bat zutelako. Zazpi anai-arrebetatik, berak bakarrik izan zuen ikasketak egiteko aukera. Oñan eta Loiolan josulagunek zeuzkaten ikastetxeetan ikasi zuen.
|
Lauaxetak jesuita izateko ikasketak egin zituen, baina ez zen apaiztu, eta bertan piztu zitzaion euskaltzaletasuna. Giro horretan, autore klasikoak euskaratzeaz gain, europar literatura garaikidea sakontzeko aukera izan zuen.
1929an Orixek, Euzkadi egunkariko euskal ataleko arduradun zenak, Lauaxeta hartu zuen laguntzaile. Hala ere, 1931ko maiatzetik aurrera, Orixe Euskaldunak poema-liburua idazteari lotu zitzaionean, Urkiaga gelditu zen euskal ataleko erantzule bakarra, ia egunero Azalpenak zeritzan sailean zerbait idatziz. |
|
Lauaxeta, hizlari aparta, herriz herri dabil garai honetan, emakumeei, baserritarrei eta langileei mitinak eta hitzaldiak emanez, pentsaera abertzalea zabalduz. Aldi berean, orduko zenbait elkartetako kidea da, hala nola Eusko Ikasle Batza, Asociación Social Cristiana. | ||
Lauaxetaren olerki-lan ezagunenak Bide Barrijak (1931) eta Arrats beran (1935) bildumetakoak dira. Urkiaga kristau sakon-sakona genuen. Zuzentasuna arrazoimenaren indarraz bakarrik defendatu behar zela sinetsita zegoen. Lauaxetarengan fede pertsonala eta gizartearen fedea bereiz litezke. Gizartearen fedea “euskaldun, fededun” bezala ulertzen du, hasiera batean (Urkiolako eguna). Topikoaren indarrak eragin nabaria dauka bere pentsaeran. | ||
Manu Robles Aranguiz, Estepan Urkiaga Basaraz «Lauaxeta», Juan Careaga eta José Antonio de Aguirre. 1932an Euskaldun pilotalekuan ospatu zen ekitaldian. | Fede pertsonala askoz ere bitxia da, originalagoa delako. Fedea existentzialismoarekin loturik agertzen du Lauaxetak; sinismena heriotzarekin. Ikuspegia berezia izanik, bere lan poetikoan garrantzia izango duenez, hobeto ikertzeko geratzen den lana da. Hilezkortasun nahiak sendotzen du sinismenean. | |
Gai erlijiosoei buruzko editorialak ugaritxo idatzi zituen. Lauaxetarengan joera existentzialista xelebrea da, modernotzat eduki liteke. Unamunoren eragina nabaria da. Bilbotarrak Euskal Herriaren kontra esandakoak ez dizkio Lauaxetak inoiz barkatuko; hala eta guztiz ere, irakurtzen zuela ziurra da. | ||
Fede arazoak sorreratik bertatik izan zuen indarra EAJ alderdian. Baina 1931. urtearen alderantz aldakuntza batzuk izango ditu. Alderdia erlijioaren agindu sozialetaz konturatu eta arduratuko da. Eta sindikalismoaz ez ezik beste edozein arlo sozialetan parte hartzera bultzatzen ditu militanteak. «Komunisten bildurra» artikulua joera berri honen oihartzuna baino ez da: «Kristok munduko arazoak zelan erabagiten ebazan azaldurik... komunistek eskatuten dabena baino andiagoak dira Kristoren irakasbideak eskatuten daben guztia». Gorago aipaturiko sindikalismo lana eta langileenganako hurbilketa dira filosofia honen ondorioak. Baina ez bakarrik hori. Karitatea ere alkartasun-tresna bezala erabiliko dute. Urtero gabonetan karitate kanpaina bereziak eginaz, edo greban diren ELAkoentzako poltsak antolatuz. |
|
Bertan behera gelditzen da dena, 36ko gerra pizten denean. Gernikako bonbardaketatik hiru egunera atxilotu zituzten Lauaxeta eta Gasteizko espetxera eraman, Karmeldarren Komentu-Presondegira. Urkiagak beste bandoko zenbait laguni bizia salbatu izana erabili zuen bere defentsaren oinarri. Hala ere, heriotza zigorra ezarri zioten. Kartzelan, heriotzaren zain zegoela zenbait erlijiozko poema idatzi zituen. San Juanen ebanjelioa hausnartzeari ekin zion. “Agur Euzkadi” poema ezaguna ere idatzi zuen, non bere aberriari beti Jaunaren legea betetzea opa dion, besteak beste. Kristau ikuspegia beti dago bere lanetan. Gasteizko kanposantuan izan zen fusilatua, 1937ko ekainaren 25ean, eskuan gurutziltzatu bat zuela. | ||
|
| GURUTZE-ALDERA
Gurutz-ondora eldu gurarik bidia billa nabil neketan. Zidor gustijak arantzez dagoz, sartuten yataz oñetan.
Nekezko bide esturik baño orra eltzeko, Jauna, eztago? Elorri punten bildurrez beti gurutzatik at bai-nago.
Odolez daukot neure gorputza, urratu nabe sasi zorrotzak. Baña enabe orra zuzentzen nekezko bide mingotsak
—Ezin Neugana eldu al-zara samin arteko zidor aldetik? Arantza orreik mintzen bazabez, zatorz maitasun-bidetik!
(Gasteiz'ko espetxean, 1937) |
AGUR, EUZKADI!
Agur, Euzkadi, Jaunak naroa Aberri eder argira. Neure negarrak jarion neuzan zeure mendiai begira.
Seme bat zeukan, baña etsayak kendu eutsoen biotza; soin ederrera ixuri yakon mayetz bateko goiz otza.
Gurutz Deunari mosu egiñaz aldegin eutson mundutik, Kistoren gentza abo ganean loratu yakon gastetik.
Jaunaren maitez, aberri maitez, ez eban euki bildurrik, eta zeuretzat zorion utsa opaldu eutson gogotik. Euzkadi ona, zagoz betiko Kistoren fede betean; olan zoruna billauko dozu emen ezpada zeruan.
|
| Eriotz deuna aurrean daukot, ziñistu bada, euzkoa: Euzkadi azke izan daitean zaindu Josu'ren legea.
Eder yatazan euzko bazterrak, eder itxaso zabala; baña oraintxe ederrago yat eriotz onen itzala!
Gaztea nozu bizitz onetan t'ez yatan palta gauzarik. Jauna!, gogorra aldi onetan iges eitea lurretik.
Ezpedi egin neure oldea, zeure naia bai, ostera. Gogoa boa zeru argira, gorputza lur illunera.
1937
|
Lauaxetaren azken uneko idazkiak. |
Thursday, November 03, 2005
Lauaxetaren jaiotzaren medeurrena, Iruñean ere bai
Aurten Lauaxeta (Esteban Urkiaga, Laukiz 1905 – Vitoria-Gateiz 1937) idazlearen jaiotzaren lehenengo mendeurrena bete da eta, horren haritik, hainbat eta hainbat ekitaldi burutu dira, esate baterako, Mungian, Bilbaon, Donostian eta, azkenak, Iruñean.
Nafarroako hiriburuan, Udala, Nafar Ateneoa eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz zenbait ekitaldi burutu dira.
Urriaren 24an Jon Kortazar unibertsitateko katedratikoak hitzaldi bat eman zuen bere bizitzaren hainbat zertzelada berri eta bitxi agertuz. Biharamunean, Olite zinematokietan “Lauaxeta” izeneko filma ikusteko parada izan zen, 1987an egindako filma, hain zuzen. Urriaren 26an Antton Valverde eta bere taldearen eskutik Lauaxetaren poema musikatuekin gozatu zuten Gayarre Antzokira joan zirenak. Urriaren 27an, Gayarre Antzokian baita, “Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005” izeneko ikuskizuna eskaini zen, hainbat aktore eta musikariren parte hartzearekin.
Lauaxeta Laukizen (Bizkaia) jaio zen 1905ean. Gaztea zela jesuitekin ikasi zuen, nahiz eta ez zen jesuita egin.
Idaztea gustatzen zitzaion eta Errenterian ospatu zen I. Olerti Egunean saridun atera zen bere “Maitale kuttuna” poemarekin.
1931. urtean kazetari lanetan hasi zen Bilbon, Euzkadi egunkariaren euskarazko atalaren arduradun. Urte berean bere lehenengo poesia liburua argitaratu zuen: Bide barrijak. Handik lau urtetara bere bigarren poema liburua argitaratua izan zen: Arrats beran (1935ean).
Politikagintzan, mitingintzan, eta literaturgintzan aritu zen jo eta su urte hauetan, harik eta Gerra Zibila piztu zen arte. Berak idatzitako artikuluekin bi liburu argitaratu dira, bera hil ostean: Azalpenak eta beste, 1932 bata eta Azalpenak 1931-1935, bestea.
Ikuspegi kristaua beti egon da presente bere idazkietan. Ama Birjinari, edota Jaungoikoa gaia duten erlijio hutsezko poemak baditu. Bestalde, aberria eraikitzeari lotutako ikuspegi sinestuna ere presente da nonahi.
Gerra zibilean, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuan intendentzia lanetan aritu zen eta Gudari izeneko aldizkarian ere parte hartzen.
Gernikako bonbardaketaren biharamunean hara joan zen Frantziatik etorri zen kazetari bat laguntzera eta bertan gertatu zena hari erakustera. Francoren ejerzitokoek bertan harrapatu, atxilotu eta Gasteizera eraman zuten. Heriotza zigorra ezarri zioten. Eusko Jaurlaritza saiatu zen bere bizitza salbatzen atxilotuen trukaketa bat proposatuz, baina ez zen ezer lortu.
Kartzelan, heriotzaren zain zegoela zenbait erlijiozko poema idatzi zituen. San Juanen ebanjelioa hausnartzeari ekin zion. “Agur Euzkadi” poema ezaguna ere idatzi zuen, non bere aberriari beti Jaunaren legea betetzea opa dion, besteak beste. Kristau ikuspegia beti dago bere lanetan.
Aita Moreno izeneko apaiz batek, gaztetako laguna bera, lagundu zuen hondarreko orduetan eta azken sakramentuak eman zizkion.
Bertako hiriko hilerrian fusilatu zuten 1937ko ekainaren 25ean.
Ama Birjinari eskainitako olerki bat, Bide Barrijak liburuan agerturikoa.
MIREN NESKUTZA'REN BASELEXA
(Ama Birjinaren baseliza)
Gogo itunak dakijen menditxu ganian
Neskutz samurra datza gexuai begira.
Alayak, andik urrun badabiltz ludijan,
Baña begi mindubak ara eltzen dira.
Artzañak otsein yakoz, argontzi ixarrak.
Goxa jeiki ezkero an dabil kedatza.
Usaintzen dabe leunki ormako bedarrak.
Uso baten antzean baselexoi datza.
Orra duaz auldubak otoi-egitera,
baita gexo-eztenak mindu dituzanak.
Gustijak ditxaroe maitasun-arrera.
Ur ori maite dabe gixonen espanak.
Orra gastien eta zarren ibildeunak;
Batzubek dakartzubez arantzezko oroyak,
eta bestiak barriz itxaropen leunak.
Entzun ume-ametsak ta zarren otoyak.
Orra duaz gastiak lorazko bidetik
onetsi dagixuzan maitasun-mosubak.
Zeru goiko argija Zeure txadonetik
Ikusi gura leuke atsotxu mindubak.
Gogoen batzuk baña ezin eldu dira
eta negar artetik gedar dagitzube.
Oinditik jeiki zaite gabeko argira
Ta gexo oi bidera urten eijezube.
Erririk erri zuaz mindubak poztuten:
Zeu onduan zarala, erijotz ordubak
Itun diran bijotzak eztauz bildurtuten.
Begijak itxi, arren, tolestu eskubak.
Mendiko Neskutz ori, zeure magalpera
Negar gustijak duaz, oñaze gustijak.
Baña zuk goi-aldetik Erregin antzera.
Aurreratuten dozuz geure lei-larrijak.
Ortik asetzen dozu labalde legorra,
Baita euri eskean daguan andana.
Zeuganuntz dator egaz lugin oron lorra
Eta odeyak datorz, busti da oyana.
Ortik ikusten dozu ixurri zakarra
Seintxubak amakandik aldendu gurarik.
Euren ganera baña bator zeure eskarra
Eta lurran eztago ailako lorarik.
Gaba datorrenian mendijen ganera
Zeure kanpak dalayez bijotz samindubak
Txerrenak pozik duaz oben egitera
Baña zainduten gabez zeure aingerubak.
Bakarrik mendi-goyan, Neskutz maitatijak
Umetxu zerutarra dager eskubetan.
Origaitik ameak eta sein txikijak
Pozik sartuten dira baseleiz orretan.
Zenbat alatz dagixan soñak osaturik:
Itxubak or dakuste eguzki-diztira:
Garbijak or badagoz bakez zoraturik,
Negarrez ogendijak auzpeztuten dira.
Zenbat oroigai datzan errukiz lotuta!
Itxasontzi politak, jantzitxu zurijak.
Txauno-bidazti legez onaño elduta,
Txindirik eztaukonak, damotzuz lilijak.
Miren'en basatxauno mendijan jarrija.
Gotillunak dakije orrako zidorra
Tolesgientzat zara maitasun abija,
Obendijentzat barriz babes-maitekorra.
Thursday, October 20, 2005
NAFARROAKO UNIBERTSITATEKO IKASLE BAT IRUÑEKO APAZTEGIAN SARTU
| |||||||
|
Thursday, October 13, 2005
Indar elkarteak Gasteizko Gaztebideo Jaialdiaren XIII. edizioa antolatu du
12 - X - 2005
“El despertar” eta “Cross fire” filmak irabazle suertatu ziren joan den larunbatean Gasteizko XIII. Gaztebideo Jaialdian. Hiru lan arabarrek ere beste sariak lortu zituzten.
“El despertar”, Juan Antonio Castro eta Jorge Muñoz zuzendarien lanak Pelikularik Onena urrezko saria lortu zuen. Pablo Santos-ek Zuzendaririk Onena saria eskuratu zuen, eta Bigarren aktorea, “Cross fire” pelikularekin.
Arantza Lalinde kazetariak eta Efren Cuevas Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasleak osatu zuten epaimahaiak banatuko zituzten hamasei sariak; haien artean pelikula dibertigarriena, balore gehien biltzen dituena, ideia onena eta haur-interpretazio onena.
Gasteizko Gaztebideo Jaialdiaren XIII. ediziora aurkezturiko 45 film laburretatik hamahiru izan ziren aukeratuak. Estatu espainiar osotik eta baita Holandatik ere heldu ziren filmak, jaialdiko arduradunak emandako prentsaurrekoan azaldu zuenez. Besterik baino lehen jaialdiaren asmoa eta zergatia azaldu nahi izan zuen ekimen honen zuzendariak, Carmelo Saenzek: “Gazteen sormenezko gaitasuna piztu nahi dugu; ikusten dutenaren aurrean iritzi-emaile eta kritikari izaten ikasi behar dute”.
Saenzek aurkeztu zuen aurtengo Gaztebideo jaialdia, Indar kultur erakundeak antolatuta. Horrela, Arabako lau lan, eta Guadalajara, Ciudad Real, Toledo, Valentzia, Madril, A Coruña, Jaen eta Amsterdametik lana bana heldu zirela esan zuen.
Film laburren erakustaldia eta ondorengo sari-banaketa ekitaldia publiko guztiarentzat irekita zegoen, Dendaraba merkataritza-guneko Vital Kutxa Fundazioa Gelan, arratsaldeko 16,00etan.
Thursday, October 06, 2005
Beste garai-aldietan bezala, gaur ere Arrosarioak gure arma indartsu behar du izan arima guztiei laguntzeko
URRIA, ARROSARIO SANTUAREN HILABETEA | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
|
Aisia, jai-giroa, sexualitatearen sorrera, gorputz-irudia, moda eta anorexia, ukituko dira besteak beste
10-13 URTEKO NESKA-MUTILEN GURASOENTZAKO IKASTAROAK
Haurride Hezkuntza Elkarteak aurre-nerabezaroan (10-13 urte) dauden neskatila eta mutikoen gurasoentzat ikastaroak prestatu ditu Iruñean. Datorren neguan Donostian ere eskainiko dira. Sei saiok osatzen dituzte, urriaren 7a eta azaroaren 19aren artean, Irabia, El Redín eta Miravalles ikastetxeetan. Neskatila-mutikoek pubertaroan sartzean beren haurtzaroa amaitzen dute. Orduan, haien barruan aldaketa psikosomatiko batzuk ematen dira. Kanpoko eragin agresiboekin batera, beraien sentimena nahasi eta jokabidea aldatzera daramate. |
Famili Orientabide programa honen bidez, gurasoek aldaketa hauen zergatiak eta ondorioak aztertzen dituzte, eta seme-alabekin harreman sendo eta zentzuzkoak izateko bide egokienak bilatzen, aurrean zabaltzen zaien mundua ezagutzeko bidezko jakin-nahia murriztu gabe.
Kasu metodologian oinarritzen dira programa honen ikastaroak. Guztiz parte hartzekoa da metodo hau. Guraso gutxi batzuk osatutako sailek egiazko kasu batzuk aztertzen dituzte. Irizpideak tinkatzeko eta ondorioak ateratzeko, gai bakoitzeko aditu batek moderatzen duen saio orokor batean biltzen dira, ikerketarako lantalde tekniko batek lagunduta. |
Besteak beste, gai hauez arituko dira:
Informazio gehiag |
Thursday, September 29, 2005
Iñaki Diazek Nigerian eman du uda garapenerako ekimenak bultzatuz
Nigeriako Opus Deiko kideak ereduak dira edozein Europako kiderentzat
29 - IX - 2005
ONAYk hainbat proiektu ditu Nigerian. Herrialdearen ekialdean, ONAYk Enugun egiten du lan, Niger Foundation Hospital izeneko ospitalea handitzeko proiektua garatzen; ospitale hori orain dela sei urte inguru eraiki zen Europar Batasunaren bidez, ONAYren laguntzaz. Nafarroako Gobernuak ospitalea handitzeko proiektu bat onetsi du, hurrengo bi urteetarako.
Ospitaletik Iwolloko Landa Klinika batez arduratzen dira; Iwollo guneko herrixka bat da, eta klinikan guneko pertsonei eskaintzen zaie arreta. Egunero 2 erizain doaz; medikua, berriz, astean behin. Guneko jendearen ustez, Jainkoaren bedeinkapena izan da norbaitek klinika bat jartzea bertan, beraiek sendagaiak eros ditzaten.
Lagosen ONAYk hainbat urte darama lanean Institute for Industrial Technology izeneko zentroan; azken batean, Lanbide Heziketako Eskola bat da, eta ikasketarik gabeko gazte asko hara doaz, lanbide bat ikasteko: elektronika, mekanika, automobilgintza, etab. Egoitza berria eraikitzen ari da, ikasle gehiago hartzeko eta ekipamendu hobea izateko.
Nola ikusi dituzu Nigeriako kristau eta Opus Deiko kideak?
Nigeriako Opus Deiko kideak ereduak dira edozein Europako kiderentzat. Eguneroko benetako egoera latz eta larrietan egoten dira eta nekez baina poz handiz bizi dira. Opus Deiko askok goizean goiz jaiki behar dute (4:30 edo 5:30etan) otoitza egiteko eta Mezatara joan ahal izateko. Lagoseko trafikoa oso zaila da zirkulazioa gainezka dabilelako ordu guztietan. Hiri honeta 15 milioi pertsona bizi dira. Jendea saiatzen da goiz ateratzen puntako orduak saihesteko, baina nornmalean orduak eta orduak igarotzen dituzte errepideetan. Hori dela eta eguerdietan etxera itzultzea ezinezkoa da eta ia langile guztiek etxetik kanpo jan behar izaten dute, hau da, egun osoa betezen dute opiltxo bat edo beste bakarrik jaten dutelarik.. Opus Deiko zentruan hiru mutil gazte zeuden Lagosen igarotzen ari ziren egun hauek praktiketan enpresa batean eta beraiek arropak garbitu behar zituzten eta haien kabuz jan behar zuten, etab...
Nigeriaraino joan behar da lagundu ahal izateko? Ez al dago Nafarroan bertan laguntza behar duen jenderik?
Zuk Opus Dei ezagutu zenuen Irati klubean. Zein jarduera sozial mota gauzatzen duzue Iratin?
Iratin Nafarroako Ospitalera joan ohi da, adinekoei jaten laguntzeko, beraiekin egoteko eta maitasun pixka bat emateko. Era berean, txikienak sentikor bihurtzen saiatzen gara, munduan premia handiak dituzten pertsonak daudela ikusaraziz. Asia eta Afrikako herrialde ezberdinetan dauden beren adinetako umeen gaineko bideo batzuk erakusten zaizkie. Gainera, atzerriko proiektu zehatzetarako diru-bilketa batzuk egiten dira, eta Gabonetan jostailu edo elikagaien bilketak ere egiten dira premia handiak dituzten Iruñeko familientzat.
Zer ikasi duzu zuk Opus Deiren barruan?
Iratitik umeei eskuzabaltasuna irakasten saiatzen da. Bizikidetzan trebatzeko egonaldiak eta kanpaldiak oso euskarri gogorra dira, gazte ezberdin batzuekin egoten, gauzak partekatzen eta talde baten barnean egoten ikasi behar dutelako. Opus Deiren edozein zentrotan dohainak irakasten dira, umeek gauzak baloratzen ikasten dutela, eta beraiek asko jaso ondoren, besteei ikasi dutena eskaintzen hasten direla.
Zorionez, ni txikitatik hasi nintzen klub batean. Asko ikasi dut Opus Deiko gazte askok eta Opus Deikoak ez baziren ere, eguneko 24 orduetan eredu kristauari jarraiki bizi izaten saiatzen ziren pertsona askok erakutsitako jarraibide kristau eta bertutetsuaren bidez.
Nola ikusten duzu lankidetzaren etorkizuna?
Lankidetza eremu zoragarria da, esku hartzeko arlo asko dituena. Gaur egun, etorkizun handia daukan eremua da, oraindik gauza asko konpontzeke baitaude; hala ere, lankidetza handiagoa egon beharko litzateke GKEen artean. Uste dut GKE txiki gehiegi daudela, eta etorkizuna GKEen partzuergoetan datza.
Dena den, uste dut gaur egun GKEek oso laguntza garrantzitsua eskaintzen dutela herrialdeetan, gobernuek konpondu ezin dituzten arazo zehatz askori irtenbidea aurkitzen diete eta.
GKEak oso enpresa gardenak izan behar dira, jendeak haien lanean konfiantza izan dezan. Hurrengo urteetako joera zerbitzuaren kalitatea zaintzea izango da, enpresa batean bezala, eta horregatik, gero eta indartsuago bihurtuko dira.
Friday, September 23, 2005
Zero eta zazpi urte bitarteko umeentzat, telebista ikustea ez, beste gauza batzuk egitea gomendatzen du
MIRIAM TXINTXURRETA, IRAKASLEA, PEDAGOGIA IKASLEA ETA AMA | ||||||||||
Berria, 2005-VI-26
| ||||||||||
Baina, Txintxurretaren arabera, ume txikientzat telebista bera ikustea da kaltegarria, edukia oso ona bada ere. Telebista irudimenaren etsai handia da Irakaslearen iritziz, telebista irudimenaren etsai handia da. Izan ere, irudimena askatasunerako atea da, eta berau gabe besteek marraztutako bidetik joango gara, eta gaitasun horren oinarria txikitan prestatu edo alferrik galtzen da. Haurrak askotan telebistako irudiekin doaz ohera, eta irudi horiek zenbaitetan hiperaktibitatea eta gaizki lo egitea eragiten die. Egun, telebistan oso azkar doaz irudiak, eta asko oso agresiboak dira. Baina ume guztiak ezberdinak dira, eta formula magikorik ez dagoela diote adituek. Gurasoek aitortzen baitute haurrak kateatuta gelditzen direla telebista ikusten. Txintxurretak, dena dela, ohartarazi nahi du zero eta zazpi urte bitarteko umeei beste aukera batzuk eskaini behar zaizkiela: natura, ipuin egokiak, musika eta antzerkia.
Gai honen gainean informa daitezela eta ondo hausnartu dezatela. Lagungarria gerta daiteke haurraren lekuan jartzea ere, horrela garbi ikusiko baitute txikitan telebista ikusteak ez duela ezer onik ekartzen. Ikerketen arabera, gainera, umeen kontzentrazio eza, urduritasuna, hiperaktibitatea eta jolasten ez jakitea dira ondorioetako batzuk. Haurrek eskolan asko hitz egiten dute telebistako pertsonaiei buruz, haien erreferentzia eta eredu asko telebistakoak dira. Haur batek telebistarik ikusten ez badu galduta egongo al egoera horretan?
Zer aztertzen zabiltza telebista eta haurren gaiaren inguruan? Iruditzen zait mundua hobetzeko umetatik hasi beharra dagoela. Eta ipuin asko entzun dituen haurra telebista asko ikusi duena baino libreagoa eta sortzaileagoa izango dela gerora. Hala, bada, zero eta zazpi urte bitarteko haurren eta telebistaren gaineko hausnarketa saioa prestatu nuen. Eta gauza bat garbi daukat: telebista, hobe itzalita. Haurrentzako kuota bat eskatu dute ehun adituk Espainiako ehun ikertzaile, irakasle eta telebistako profesionalek ikerketa bat aurkeztu dute Madrilen, eta ekoizle eta operadoreei kalitateko haur programazioan inbertitu dezaten eskatu diete. Inbertsio kuota bat ere proposatu dute, Espainiako zinemarenaren antzekoa (irabazien %5). Adituen arabera, telebista publikoak ekin beharko lioke ereduzko haur programazioari, baina kate pribatuek ere ez lukete hori ahaztu behar. TVEk, bestetik, haurrentzako kate bat sortuko du aurki, irekian eta doan. |