Berriz ere, Joan Paulo II:aren oharpen apostolikoari heltzeko asmotan natorkizu, hain da aberasgarri eta baliagarria haren edukia. Aurreko alean dokumento horren I. kapitulua hartu nuen hizpide. Honetan, ordea, bigarren kapitulu itzelari ekingo diot. Aldez aurretik diotsut, irakurle, artikulu hau labur geratuko dela haren aberastasuna agertzeko, baina ahaleginduko naiz.
Aita Santuak gogorarazten digu Ebangelioa itxaropenezko mezua dela eta Milurteko berri honetan guri geuri eman digula Jainkoak haren osotasunean gorde eta transmititzeko ardura. Beraz, ezin egokiago datozkigu Apokalipsiaren hitzok: “Zaude erne, eta indarberri ezazu oraindik bizirik daukazuna, erabat hil baino lehen” (Ap 3, 2). Izan ere, ez da harritzekoa zenbait komunitatetan lehengo maitasun berbera ez izatea. Baina Kristo ez dago lotan, hori iduritu arren. Kristo presente dago bere Elizan eta beragan dihardu. Harekin bat egiteko bizitza liturgikoa eta barne bizitza lantzera animatzen gaitu Juan Paolo II.ak.
Ezin dugu ahaztu kristau bakoitzak misio bat dugula. Batzuk ordenatutako ministroak dira, bestetzuk bizitza sagaratua daramatenak eta gehienak laikoak gara. Guztiendako ditu Aita Santuak animuzko eta graziazko ekinbide ildoak. Honen haritik, eta hau sinesdun ororendako da baliagarri, bokazioen pastoraltza bultzatu behar da. Horretarako oso beharrezkoa da familia bakoitza “etxeko elizatxoa” izatea, bokazio horiek erne daitezen. Hori lortzeko gurasoek jakin behar dute bokazio horiei harrera ona ematen eta laguntzen.
Laburtasunaren amoreagatik laikooi esaten zaizkigunak gogoratu nahiko nituzke. Gure zeregina ordezkaezina dela aldarrikatzen du Aita Santuak. Izan ere, gure bitartez “Kristo presente egiten da munduko hainbat eta hainbat arlotan, itxaropen eta maitasunezko ikur eta iturritzat”. Hala da: gure fedeak gizaki eta gizarte orok dituen galderak erantzuteko gaitasuna dauka. Laikoen jardunak eguneroko bizitza arruntean du bere kokapena eta bertan –bizitza ezezaguna izan arren- santutasuna, hau da, Kristo aurkitu behar dugu. Maitasun eta zerbitzu espiritu honekin politika, kultura, ekologia, nazioarteko harremanak, familia, hezkuntza, lana eta gaixotasuna ebangelizatzeko bidean jarriko gara. Baina horretarako sinesmena errealitate mundutarretan aplikatzen jakin behar dugu eta eginkizun horretan ezinbestekoa zaigu Elizaren gizarte dotrina ezagutzea huraxe bera agertzen den dokumentu, katezismo eta entzikliketan. Has gaitezen bada.

No comments:
Post a Comment