“Zuzenki interpretatuz gero, Bibliak ez du homosexualitatea epaitzen. Lizuntasuna ukatzen du, bai homosexuala bai heterosexuala. Hortaz, ez dugu arrazoirik homosexualen harremanen aurka egoteko”
Homosexualen ekintzak eta presentzia gure kulturan aurrera joan ahala, kristauoi gero eta gehiago estutuko gaituzte Elizaren debekua azal dezagun. Oraingo kasuan jarrera liberal baten aurrean gaude, hauxe dioena: ondo interpretatzen denean Bibliak ez du homosexualitatea debekatzen. Baina aldarrikapen hau Itun Zahar zein berriaren pasarte batzuen kontra doa.
Aurrenekoa, jakina denez, Jainkoak Sodomara, Lot bisitatzera, igorritako aingeruen pasartea dugu: “Haiek [aingeruak] oheratu ordukoxe, hiriko gizonek, gazte eta zaharrek, herri guztiak, hiriko bazter guztietatik hara joanik, etxea inguratu egin zuten. Eta Loti, deiadarka, hauxe esan zioten: “Non dira gau honetan zure etxera etorritako gizonak? Atera itzazu, haiekin abusatzeko. Lotek, haiengana ataurrera irtenik eta atea bere atzetik itxirik, hauxe esan zien: “Ene anaiok, ez ezazue gaiztakeriarik egin, arren! Begira: baditut gizonik ezagutzen ez duten bi alaba; atera egingo dizkizuet, eta egiezue zuek deritzozuena; baina, ez iezaiezue ezer egin nire aterpera etorri diren hauei.” “Alde hortik! –erantzun zioten hauek-. Gizon hau arrotz bezala etorri zaigu, eta epaile izan nahi du! Orain, bada, haiek baino gaizkiago erabiliko zaitugu zu.” Eta Loti aurka egiten zioten, atea indarrez zabaltzera hurbiltzen zirelarik. Orduan, bi gizon haiek (aingeruek), eskua atera eta Lot eurengana etxean sarturik, atea itxi egin zuten” (Hasiera 19, 4-10).
Pasarte honetan esaten zaiguna nahiko argi eta garbia da. Sodomako gizonak homosexualak ziren, etxean zeuden gizonekin harremanak izan nahi zituztenak. Lotek bere alabak eskaini zizkien baina ez zitzaizkien interesatu. Handik gutxira, Sodoma deuseztatua izan zen, birrindua, bere herritarren bekatuak zirela kausa, hau da, beren harreman homosexualak zirela kausa. Egite hau Itun Berrian izan zen berretsia: “Baita Sodoma, Gomorra, eta haiek bezala zantar eta haragi-bihurkeriz higuingarri ziren inguruko hiriak ere, ikasbidetzat lur jota geratu ziren, betiko suaren nekea eramanik” (Judas 7). Baina, izatez, hauek ez dira gayen ekinbidea kondenatzen dituzten Bibliaren pasarte bakarrak. Itun Zaharrak badu epai bat batere anbiguoa ez dena: “Ez zara gizonarekin etzango emakumearekin egiten denez, hori higuingarria izango litzateke eta” (Apaizena 18, 22).
Adierazpen hauek ez dira Itun Zaharrera mugatzen. “Horregatik, Jaungoikoak grina lotsagarrietan utzi ditu: haren emakumeak ere, jatorrizkoa zaien bidetik itzulietakoa bihurtu dira. Era berean, gizonezkoak ere, emakumezkoenganako bide jatorra utzirik, elkarrenganako nahikerietan berotu dira, gizonezkoekin higuingarria eginik eta euren okerkeriari dagokion saria eurengan hartuaz” (Erromatarrei 1, 26-27). Kristau “liberal” batentzat oso zaila da pasarte hau azaltzen. Hemen ez dira aipatzen lizunkeria edota gay batek egindako bortxaketarik; Paulok homosexualen EDOZEIN erlazioaren aurka ari da (“ez jatorra”, “higuingarri” eta “lotsagarritzat” hartuaz). Kristau “liberalak” zer egin ez dakitela daude: nola egin bateragarri homosexualitatea eta Biblia? Antza denez, soluzioa Bibliari bere botere morala kentzea da, eta itzulinguru erretorikoetan galtzea bere mezu argitik ihesi nahian.
No comments:
Post a Comment