Itxaropenaren Ebanjelioa ospatzera gonbidatzen gintuen Joan Paulo II.ak dokumentu honen IV. kapituluan. Izan ere, Europakoak bereziki otoitz egiten duen komunitatea izan behar du. Horretarako, Joan Paulo II.ak adierazten zigun lehenengo aurrerapausoa liturgiaren deskubrimendua da. Misterioaren zentzua da berreskuratu behar duguna eta horretarako, bistan da, Jesus ospakizunen erdigunean jartzea da egokiena. Liturgiak ez du helburutzat gure desira eta beldurrak asetu edo baretzea, baizik eta bizi den Jesus Bera onartu eta entzutea.
Norbaitek erranen du: “Baina hori nola?”. Kapitulu honetan bertan dago erantzuna: alde batetik, formazioaren bidez. Misterioaren kontzientzia izateko formazio egokia komeni zaigu: errito, ohikune eta liturgiaren zentzu sakon eta aberatsa ezagutzeko formazioa. Errate baterako, Eukaristia bezalako sakramentu garrantzitsua ulertzeko, parte hartzeaz gain, horri buruzko katekesia behar da.
Penitentzia edo Berradiskidetze sakramentuari buruz ere mintzo da gure Aita Santua. Gogorarazten digu gazte asko eta asko burumakur jartzen gaituen arrazoietako bat hauxe dela: geure burua bekataritzat ikusteko ezintasuna. Ez daukagun nori barkamena eskatu eta, beraz, barkatuak izan eta sentitzeko poza ez dugu ezagutzen. Ai, Aitaren errukia ezagutuko bagenu! Barkamenaren askatasunaz ohartuko bagina! Sakramentu hau biziberritzeko deia egiten zaigu. Hala ere, gogoratu beharra dago Sakramentu honen era honakoa dela: pertsonalki bekatuak aitortu eta indibidualki absoluzioa jaso. Izan ere, modu horretan norberaren kontzientzia formatzeko aukera izanen dugu, sakramentu horretan ematen zaizkigun aholkuei esker. Beraz, absoluzio kolektiboa ez da aukerazko edo gure esku dagoen modu bat.
Apaizei ere gogorarazten die prest egon behar dutela aitortzak entzuteko. Are gehiago, eurek ejenplu ona eman behar dute eurak ere erregulartasunez aitortuaz. Euren esku dago hainbat eta hainbat kristau Zeruko Aitarekin poz-pozik berradiskidetzea eta kristau moralaren bidea deskubritzea.
Baina otoitz bizitza ez da aipatutako sakramentuetara mugatzen. Anitzak dira otoitz egiteko era eta egoerak. Bertzeekin batera, bakarka… Eukaristia, adibidez, Mezatik kanpo ere gurtzen ahal dugu; izan ere, Jesus gure maitasunagatik sagrarioan geratu da, laguntza egin diezaiogun, gure gauzak konta diezaizkiogun, bere begirada maitakorra senti dezagun. “Orduen Liturgia” ere, gomendatzen zaigun beste otoitz ariketa dugu. Familietan egiten den otoitza, bertzalde, oso garrantzitsua da: otoitz laburrak izango dira, bai, baina iraunkorrak. Otoitza mentala ere ezin dugu ahaztu: Jaunarekin aurrez aurre, otoz oto egiten duguna. Hor anonimatorik ez dago: Zu eta ni, maiteminduen antzera.

No comments:
Post a Comment