Total Pageviews

Friday, June 24, 2005

Mezatara

Elizan aspertzen naiz

- Bai, aurrera!
- Pasa al naiteke?
- Ene, Pantxo! hi hemen?
- Etxean nengoen eta ... aspaldi berori bisitatu gabe nengoen eta ... ez dakit zergatik, egia esan ... neure kolkorako esan dut: banoa On Bixente bisitatzera! Esan eta egin. Eta atea zabalik ikustean ...
- Baina eseri motel! Bai, egia duk, aspalditik ez haut ikusten elizatik, zer gertatzen zaik ba?
- Ba, hara; lehen nire amak esaten zidalako etortzen nintzen elizara, baina ailegatu zen une bat mezak ez zidala ezer esaten ... dena berdintsua zenez gero...
- Jakina, pelikula interesgarri bat ikustera legez, joaten hintzen, hiru aldiz ikusita gero nekatu egiten haiz, eztuk?
- Horretatik zerbait gertatu zitzaidan. Harritzen nauena da berori egunero mezatara joanda ez aspertzea.
- Nik egunero ematen diat meza, bertan zer gertatzen den badakidalako. Jakingo bahu zertan datzan meza, astean behin baino gehiagotan joango hintzateke. Begira, jazokizun bat kontatuko diat. Protestante baten hitzak irakurri dizkiat duela gutxi. Helsinkiko Teologia Fakultate luteranoaren dekanoa zuan, Teinoren irakasle, eta katoliko egin zela kontatzen zian. Ba al dakik zein zuan arrazoi nagusia? Meza Santua deskubritzea. Ea ... hemen, kaxoian izango diat ... Bai, irakurriko diat. <>
- Beraz, Meza festa bat al da? Eta zer ospatzen da ba?
- Segun eta nola ulertzen den, Meza festa bat duk edo ... ez duk. Hik lagun baten urtebetetze festara joatean, zer ospatzen duk? Haren jaiotzaren urteurrena, eztuk? Ba Meza Santuan apaizak duela hogei mende gertatu zen zerbait itzela berregiten dik: Eroskundea, Berrerospena edo Errendentzioa, nahi duan moduan deitu. Gizakion unerik garrantzitsuenetako bat duk horixe. Orduan Kristok munduko Bekatua kendu zian, Bere burua Gurutzean Jainko Aitari eskainiz. Ba horixe duk Mezan errepikatzen dena. Baina ez duk urteurrena, eta Jerusalenen gertatu zena gogoraztea ere. Mezan Kristo bera presente egiten duk eta Bere burua, berriro ere, Jainko Aitari eskaintzen ziok. Eta une horretan Jesukristo biziarekin bat egitea ez al duk pozteko eta eskerrak emateko arrazoia, ala?
- Baina festa balitz zerbait dibertigarri litzateke eta nik ez dut uste jendea Mezatara ondo pasatzera doanik, ze Meza beti berdina da.
- Bai, mutila! Festa dela-eta banian uste irudimena piztuko zenuela, aktuazio eta musika kontuak, argi eta koloreak gogora ekarririk!. Mezako festa barruko kontua duk, kontu espirituala duk. Mezaren alderdirik garrantzitsuena ikusten ez dena duk: Eroskundearen misterio sakratuak, horietan Eliza osoak parte hartzen duela ...
- Meza bakoitzean Eliza osoak parte hartzen al du?
- Horixe. Eta partaide bakoitzak misterio sakratu horietan parte hartu ahal dik. Baina kanpoaldean bakarrik fijatzen bahaiz, hau duk, kantuetan, argizarietan, eta abarretan, ez duk ezer ulertuko. Jakina, norbera Mezatara entretenitua egoteko joaten baduk, normala duk bizpahiru aldiz baino gehiagotan ez joatea, izan ere, Meza ez da entretenitzeko. Deskubritu behar duzuna duk, Meza ekintza erlijiosoa dela, kultu edo gurtza ekintza bat.

No comments: