Total Pageviews

Thursday, June 30, 2005

Hezkuntza berezitua sexu bakoitzaren alde onak indartzen dituen heziketa pertsonalizatua da, eta irakaskuntzaren kalitatearen onerako izan daiteke

Hezkuntza berezitua sexu bakoitzaren alde onak indartzen dituen heziketa pertsonalizatua da, eta irakaskuntzaren kalitatearen onerako izan daiteke

Maria Calvo, Carlos III Unibertsitateko Zuzenbide Administratiboko irakaslea

30 - VI - 2005

Gurasoentzat beste aukera bat gehiago da hezkuntza berezitua, eta horregatik eskaintza zabalagoa eta libreagoa bihurtzen du. Gainera, hezkuntza mota honek, “eskola porrotari, genero indarkeriari edota irakasleen irakaskuntza zailtasunei irtenbidea aurkitzen lagundu diezaieke” esan zuen Maria Calvok, Carlos III Unibertsitateko Zuzenbide Administratibo irakasleak, Nafarroako Unibertsitatean “Hezkuntza mistoa, hezkuntza berezia: aukerak askatasunean” izenpean eman zuen hitzaldian.


“Sexu bakoitzaren alde onak indartzen dituen heziketa pertsonalizatua da. Hezkuntza berezitua irakaskuntzaren kalitatearen onerako izan daiteke”. Azaldu zuenez “mutiko eta neskatilen heltze erritmoak desberdinak dira. Emakumezkoak gizonezkoak baino lehenago heltzen dira, mintzaira trebetasunei dagokienez batez ere. Haien interesak, zaletasunak, sozializazio motak eta jolasak ere desberdinak dira.


Adin onena, 6 urtetatik 17raino


Honi buruz, Suedian Hezkuntzaren Azterketa Kontseiluak atera berria duen “Denok desberdinak gara” izeneko txostena azpimarratu zuen. “Bertan esaten da neurri handi batean eskola porrotaren arazoa desberdintasunak gutxiesteagatik sortzen dela eta ez dela zilegi bi natura desberdinei eredu pedagogiko bera ezartzea.


Aditu honen iritziz, “gaur egun hezkuntza mistoak dituen arazo batzuk, eskola adineko urte batzuetan sexuak berezituz gainditu daitezke, besterik gabe. Ikuspuntu pedagogikoari jarraituz bereizketa horretarako tarte egokiena 6 urtetatik 17 urtetara litzateke eta batez ere kontseilagarria 12 urtetatik 14 urtetara.


Adin honetan, norberetasun pertsonala, gizonezkoa nahiz emakumezkoa, ongi osatu gabe dago; heldutasuna falta zaie eta pertsonen arteko harremanen artean dauden elementuak osatzeko esperientzia falta zaie.

No comments: