Zer da gurtza ematea?
- Eta zer da kultu kontu hori? Oso "listoa" izatea, edo hola?
- Erlijioaz gutxi dakik, motel! Katekesi klaseetara etorri bahintz orain jakingo huke.
- Ba uste nuen katekesi klaseetan hitz egitera biltzen zirela gero antzerki lan bat egiteko asmoz eta hori beste aisialdi elkarte baten egiten dudanez, ba ...
- Bi gauza desberdinak dituk. Hemen, gure parrokian aisialdi elkartea ere bazeukagu, baina katekesia ematean beste zerbait egiten duk. Klasetara etorri ez haizenez gauza bat kontatuko diat, pixka bat pentsa dezazun. Bazuan behin armiarma bat zuhaitz baten bizi zena. Egun baten goiko adarretik hari batetik zintzilika beheraino jaitsi zuan, enborraren oineraino. Bertan, elorri sastraka baten bere armiarma sare ederra ehundu zian, adarretik behera jaitsi zen hariari loturik. Armiarma sare bikaina zuan, inondik ere. Egunak joan, egunak etorri eta armiarma sarea alde guztietara zabalduz zihoan. Goiko adarrari lotuta zegoen hariari esker dena ondo zegoen. Egun baten, sarean barrena egindako joan-etorri baten, gure armiarmak hari bat ikusi zian eta haren helburua ezin zian gogoratu. Beste hari guztien norabide ta helburuak gogoratzen zitian: "hau handik zetorrek, hura hara zihoak, .. baina hau? Alferreko hari mataza bat? Ezta pentsatu ere!" Eta haginkada batez moztu egin zian. Bat-batean armiarma sarea zerraldo erori zuan. Han zegoen armiarma, lurrean, berak egindako sarearen katigu.
- Eta, zer nahi du pentsa dezadala ba?
- Zertarako etorri haizen hona pentsarazi nahi diat.
- Esan diot berorri ziur ez dakidala. Agurtzera esan dezagun.
- Bai, baina zerbait gehiago zegok. Zertarako apaiz bat ikustera joan?
- Bai, tira ...
- Hire barruan lagun zahar bat bisitatzeko asmoa baino gehiago zegok. Eta eskerrak beste zerbait hura dagoela! Honetan gaituk desberdin animaliekiko: gu naturaz erlijiosoak gaituk. Bizitzaren arrazoi bat dagoela konturatzean gu gaituk bakarrak, eta Jainkorik gabeko bizitza zentzurik ez duela konturatzean ere.
- Eta armiarma sarea, zer?
- Gizakiak mundu honetan beste gizakiekiko harreman ugari ditu, norabide guztietan. Baina gorantz doan hari hura ez balu, Jainkoarekin erlazionaturik ez balego, dena galduko luke bere zentzua; eta hari hura ahazteko horrenbesteko joera diagunez ... Kultua edo gurtza Jainkoarekin harremanetan jartzeko modua duk.

No comments:
Post a Comment