Total Pageviews

Monday, May 23, 2011

Igor Anton galdakaoztarraren garaipena Giroan




(Eitb.com-etik hartutako testua)
Igor Anton Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak egundoko garaipena lortu du Zoncolan mendateko helmugan, talde laranjari Italiako Giroan lehenengo garaipena emanez. Galdakaoko txirrindulariaren atzetik Contador eta Nibali helmugaratu dira.

Antonek, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren lekua hartu du. Talde laranjako ziklista Alberto Contador liderrarengandik 3:21ra dago eta Vincenzo Nibali bigarren sailkatuarenganik segundo bakar batera.

Euskaltel-Euskadik talde lan bikaina egin du. Izan ere, Mikel Nievek ere lasterketa aparta egin du eta zazpigarren izan da Zoncolango helmugan, igoera bikaina eginda.

Jardunaldia eroa izan da hasi baino lehenagoko orduetatik. Crostis mendatearen igoera bertan behera utzi dute antolatzaileek, taldeen eta txirrindularien eskaerak aintzat hartuta.

Tuesday, May 03, 2011

ETAk umeak ere hil ditu

Izenburuan klikatuz gero El Pais-etik ateratako artikulu bat irakurriko duzu. 21 ume hil ditu ETAk bere historia odoltsuan. Ez dakit kontatzen diren haur jaio gabeak. Nik kontatuko nituzke. Burura datozkit zenbait irudi. BAT: polizia bat eta bere emaztea haurdun zegoela tiroz jo zituzten beren garajean. Emakumea, tripa lodi lodi (erditzeko gutxiren faltan), lurrean datza, odoleztatuta, gorpu. BI. Handik urte gutxi batzuetara, Mungian, terroristek bi trafiko-ertzain hil zituzten, trafikoa gidatzen zeudela. Bietako bat emakumea, Amaia deitzen zen, eta umedun zegoen, nabarmen.
Memoria historikoa lantzearen aldekoa naiz. Kontu honi dagokionez ere. Ez betiko arrenkuraz bizitzeko, baina bai zergatik eta zertaz damutu behar garen zehazki jakiteko. Iragana gainditu bai, baina jakinda zer egin den, berriro errepikatu ez dadin.