Total Pageviews

Wednesday, December 29, 2010

Gero arte, Sabin



Goian bego. Ez naz EAkoa, honezkero jakingo dozu, baina gauza askotan miretsi izan zaitut. Batez be euskarari eta euskal kulturari zeuntson maitasunean eta leialtasunean gustatu jat zure jarrerea. Bertso-saioetan entzule ikusi zaitut baten baino gehiagotan, bertsolarien berbak dastatzen... Horregaitik bakarrik, baneuke zu miresteko arrazoirik. Baina printzipiodun gizona izan zara eta, zu ezagutzen zintuztenek baekien hori. Beraz, orain hortik goitik lagundu hainbeste maite izan dozun Euskadiri. Egun handira arte.

Sunday, December 05, 2010

Xabier Lete, goian bego, zaude goian


Azkenean hire azken hatsaren “kantua libratu” duk. Ekarpen handia egin diok bai euskal kulturari bai euskarari. Horretan nire hitzak soberan zeudek: hamaika izan dituk eta dituk hire emaitza oparoen balorazioa egin dutenak. Poesiaren hegoek euskal baratzean barna eraman haute, plazarik plaza, kantaz kanta.
Baina hara kontu bat, oharkabean pasatzen ahal zaiguna: betidanik izan duk transzendentziaren kezka; azken hamarkadetan kezka edo desio hori, ordea, oso modu emankorrean bizitu huen. Jainkoa bilatzen zuen gizona hintzen. Hire emazte zenak ere -Lourdes Iriondo- ildo horri jarraitu zioan bere bizitza osoan. Bilaketa hori gazi-gozoa izan duk sarri askotan, hori egia duk. Bizi-borroka bat. Hara horren haritik hire hitz batzuk:
“Sinestuna da Jainkoaren baitan sinesten duena, edo sinetsi nahi duena, otoitz egiten duena, Jainko horri hitz egiten diona, eskatzen diona, Jainko horrekin solasten dena, eta Jainko horrekin -niri askotan gertatzen zaidan bezala- borrokan eta liskarrean dabilena. Sinestuna hori da, eta sinesmen mota horietatik Jainkoarekin mintza daiteke.”
Nik uste diat, hala sinetsi nahi diat, hire fedea halako heldutasun batera heldu zela hire azken urteetan. Halaxe aitortzen huen aho-bizarrik gabe elkarrizketetan, noiz eta transzendentzia, espiritualitatea eta Jainkoa ukatzen diren garaiotan. Hori izan duk, euskal kultuari eman dioan beste ekarpen umotua. Horren guztiaren testigu azken urteotan emandako elkarrizketak ditiagu, non poesia otoitza bezala kontsideratzen huen.
Xabier, orain “hesia urratu” egin duk jada, egin duk saltoa, eta hesiaren bestaldean heure bizi-bidaiderekin egin duk topo, Lourdesekin eta berak sinetsi eta maite zuen Artzain Onarekin, Jesusekin, Xalbador artzainaren bidaidea baita ere, eta inspirazio- eta bizi-iturri. Hago goian, Xabier, hago goian, gu ere noiz edo noiz, “hesia urraturik”, hirekin, hire eta Bere konpainia noblearen aitzinean aurkez gaitezen arte.

Wednesday, December 01, 2010

Cerverea se cabrea

(Oso artikulu ona Aingeru Epaltzaren hau. Esan gabe doa 78an San Ferminetan aldarrikatu ziren gauza batzuekin ez natorrela bat. Baina Nafarroako errealitatetik ikurrina eta bestelako euskal ikurrak ezabatu nahi izatea historia manipulatu nahi izatea da. Hori agertzen du Aingeru Epaltzak artikulu honetan)
Si Google no miente, Santiago Cervera tenía 14 años aquel 8 de julio de 1978 en que la Policía Nacional entró en nuestra plaza de toros y acabó provocando unos disturbios que se saldarían con Germán Rodríguez muerto por disparos policiales, varias decenas de heridos y el final anticipado de las fiestas de ese año. A esa edad algunos chavales ya hacen sus primeras escapadas sanfermineras, pero me da que Cervera no es de ésos. Al presidente del PP foral le pega mucho más una adolescencia con un mes de julio familiar de playas mediterráneas o cántabras, más que pateando Jarauta y la Estafeta con los colegas. Y lo digo porque sólo un estreno tardío en la fiesta le disculparía de la falta de memoria que se percibe en su protesta por el contenido del Cuéntame de la semana pasada. Cuando TVE anunció que en la próxima entrega de esta serie revival de la Transición un protagonista de la misma se iba a Sanfermines, fuimos bastantes los que nos temimos lo peor. La televisión pública del Estado no destaca por su objetividad en el momento de enfocar los temas de aquí, menos aún con la violencia política de por medio. Luego lo cierto es que, fallos parte, no fue para tanto. Para ser un producto hecho a la medida del televidente madrileño, no reflejaba demasiado mal el ambiente de aquellos años e incluso daba un relato bastante objetivo de los luctuosos sucesos de aquel 8 de julio. La indignación que muestra Cervera por haber asociado a Pamplona y sus fiestas con "lo vasco" no es nueva en una derecha que lleva años borrando ikurriñas de las fotos oficiales de los Sanfermines, pero la realidad es muy tozuda. Tan tozuda como una memoria que nos dice que no todos los muertos por violencia en este país han sido obra de ETA. Comprendo su cabreo. Llevan años intentando borrarlo de toda memoria, y ahora va y es RTVE la que nos lo recuerda. A ver si tirando de nuestro reciente pasado nos cuentan también alguna vez que pasó con Mikel Zabaltza, ahora que se cumplen 25 años de su asesinato, también impune.