Total Pageviews

Wednesday, September 11, 2019

Meza abestiak (Canciones de Misa en euskera)

Hemendik hartuta:https://sites.google.com/site/lagungarriliturgikoak/home/meza-abestiak#aingerubatek







SARRERA ABESTIAK


Aita baten semeok,
sinismen bakar bat dogunok,
anai artean batu garanok,
kantuz gatoz,
kantuz zugana, Jauna.
Seme gara, bai, baina
seme izaten ba ete dakigu?
Anai gara, bai, baina
anai izaten ba ete dakigu?
Seme izatera, anai izatera, Jauna,
heldu nahi dogu.



BIHOTZ BATEZ ALKARTURIK
Zugana gatoz, Jauna; Zugana gatoz, Jauna.
Emoiguzu zure argi grazi ta maitasuna:
entzun, arren, Jauna.

Altarean aurkitzen da kristau alaitasuna (2).
Emoiguzu zure argi grazi ta maitasuna:
entzun, arren, Jauna.


GOAZEN ALKARTURIK biztuta fedea
argitan zabalik maitasun bidea.

1 Entzun dezagun apaltasunez
entzun dezagun Jaunaren hitza
Bere hitzetan gure egia
gure indarra gure bizia.

2 Gurekin dogu maisu ta lagun
gurekin dogu, gurekin, Jauna!
Egin dezagun zuzentasunez
ta maitasunez bere esana!

GOAZEN GUZTIOK BATERA Jaunarekin egotera.
Goazen guztiok batera Jaunarekin egotera.

1 Pozik alkartu gaitezen Aita dogu-ta laguntzen.
2 Seme-alaba bezela zaindu gagizuz Zuk, Jauna.
3 Entzun daizala Jaun onak gure poz eta negarrak.


IGANDETAN ELIZAN zein pozik gabiltzan
eliza da eliza Jaunaren egoitza,
eliza da eliza herriko bihotza.
igandetan elizan zein pozik gabiltzan!

Jainkoaren etxea / zara zu, eliza!
Hor dago gure maitez / Jesusen Gorputza.
Hor guretzat otoizka / herriko apaiza,
aldarean emonez / egunero meza.

Elizan ikasi dot / Jaunaren Egia,
kantuz hor dot susmatu / zeruko gloria.
Hor dot ere maiz hartu / Jainkozko-ogia
danok bat egiteko / lurrera etorria.


ZEIN GOZO TA EDER DAN anaiok alkartu
eta danok batera Jainkoa goratu.

1 Gora bihotzak eta guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz salbatuko gaitu.
2 Zabal gogoak Jaunaren hitza entzuteko
bere nahia jakinik zuzen ibilteko.


PARKATU, ADISKIDE, bakea egin daigun.
Bakea emon, Jauna, beti lagun bizi gaiten.

1 Nire bihotza arma gabe, zabalik dago adiskide
parkatu eta laguntzea izango dot nik pozbidea.

2 Nire lagunak egindako irain guztiak nik ahaztuko
gorrotorik ez dot gordeko lagun barriak nik egingo.


AINTZA ZURI JAUNA zeru-lurretan zaudena (bis).

1 Agur gorespen Zuri Jaungoiko Aitari
zerukoak iduri gu hemen kantari.

 2 Gorespen zuri ere Jainkoaren Seme
ahaltsu bezain apal Jaun eta langile.

 3 Espiritu Santua amodiotsua
berotu Zuk mundua, zabal zure sua.


AINTZA ZERUAN JAINKOARI
Aintza zeruan, aintza zeruan, aintza zeruan Jaunari.
Eta bakea, eta bakea lurrean gizonari (bi).

Handi ta eder zaitugulako gora Zu eskerrak zuri,
Zure semea gu salbatzera, Bialdu deuskuzun Horri.

Gugaitik jaio, gugaitik bizi, gugaitik Jesus hil zinan,
Gugaitik orain pizturik zara, Aita Jaunaren argitan



JAUNA, GURE JAINKOA, Bedeinkatua Zu
Zeru-lurren egile, Bedeinkatua Zu
Guztien Salbatzaile, Bedeinkatua Zu
Gure Jabe zara ta, Bedeinkatua Zu (bi)

Jesus, Jainko Semea, Bedeinkatua Zu.
Guregatik hil zara, Bedeinkatua Zu.
Aitak piztu zaitu ta, Bedeinkatua Zu.
Gure artean zaude, Bedeinkatua Zu (bi)

Espiritu Santua, Bedeinkatua Zu
Bizien bizigarri, Bedeinkatua Zu
Poz emaile bikaina, Bedeinkatua Zu,
Malkoetan pozgarri, Bedeinkatua Zu (bi)


ESKARIETAN:

V/. Eskatzen deutsugu, Jauna.
R/. AITA ZAITUGULAKO.



EMOIGUZU, JAUNA, ogia jateko
bizitza-indarra zuri jarraitzeko. (bis)

1 Jesus zeu zaitugu bideko janari
gure bizitza osoan arnas eta argi.

 2 Emoiguzu, Jauna, bizitza indarra
lagunak maitatzeko bihotzeko garra.

3 Zu jatean emon poztasun gogoa
hobeak izateko gurari sendoa.



ESKERRIK ASKO, JAUNA bihotz-bihotzetik
Eskerrik asko Jauna, orain eta beti.

1   Eskerrik asko, Jauna, gugan zaudelako
eta zure biziaz bizi garelako.

2  Zure antzera, Jauna, gaitezela ibili
zure antzera, Jauna, on eginez beti.



GURE ONDOAN, JAUNA, egon zaitez beti;
Zu zara gure bide eta gure bizi.

1 Zu zara, Jauna, Zu gure Artzain eta gu zure artalde.
Nora-ezean ibilten gara ardi gaixook Zu gabe.
2 Zuk ezagutzen gaituzu danok Zu zara gure Artzain on
Zure ondoan alkar maitatuz gaitezela beti egon.



HONA BILDOTS EZTIA  egiazko ogia
zerutik da jatsia Jainko maitia.

1 Gure Artzain ona ta Egilea
Aitarik maiteena, zeru-emoilea.

2 Hostian zaozala dogu sinisten
zeruan bezela hor gu maitatzen.

3 Maitatuko zaitut orain lurrean
gero maitatzeko zeru ederrean.

4 Zinez gurtzen zaitut Jesus maitea
arren emoidazu goi-sinistea.



Hor zagoz Jesus, aldarean
«gorde nahi zaitut bihotzean.» (bi)

Zeruetako Jaun handia, eginik gure janaria.
O maitetasun ugaria, gizonarentzat gehiegia.

Ondasun danen iturria, hiltzeko gure egarria.
O ezkutapen pozgarria, zeru ta lurren miraria.

Hondo gabeko itsasoa, zerutik jatsi zaran sua.
O maitetasun hain osoa, arimarentzat txit gozoa.



IZAN ZAITEZ BETI, Jesus maitea,
gure bihotzaren jaun ta jabea.

Jesusen bihotza dago suturik,
maitasuna agertzen alde guztitik.

Non aurkituko da bihotz gogorrik
bihotz honen suan urtuko ez danik.

Izan zaitez beti Jesus maitea,
gure bihotzaren jaun ta jabea.

Ez dau Jesus honak ez atseginik
gu oso bereak egin gaberik.

Bere bihotzean danok harturik,
geratzen da Jauna pozez beterik.



Maisu ogi bizi, gure lagun,
Jesus gure bihotz barruan,
berarekin guk egin dezagun,
orain otoitz eta gero lan.

1 Gure Maisu on eta argia, zu zaitugu gure egia;
zure hitzez ta zurekin, Jesus, egin dugu oparia.

2 Zure gorputza eta odola: janari ta edaria;
zu zaitugu, Jesus, gure lagun, adore eta bizia



MAITASUNA BAKEAREKIN BATERA
Eskeintzeko nator esku emotera.

1 Alkarturik gaudenean Jaunaren aurrean
bardin izan behar dogu kalean.

2 Anaitasun jatorrean esku emotean
bihotza senti behar da bakean.



ZU GABE, JESUS, NORA joango gara gu?
Zuk betiko bizitzako hitzak, Jauna, dituzu.

1 Zu gure maisu zaitugu, zu gure gidari
zure hitza guretzat indar eta argi.

2 Maitasunezkoa dogu, Jauna, zure hitza
Zu zaitugu egia, bidea, bizia!



R/. Jauna dot Artzain, ez dot izango nik goserik;
hark emongo deust zer-jan onik.

1 Neu naz zerurik lurrera jatsi dan ogia
    Aitak danori eskeinia.

2 Nire gorputza egiz dozue janaria
    ta nire odola edaria.

3 Ogi hau jaten dauana beti da biziko,
    hilterik ez dau ikusiko.




JESUS MUNDUKO ARGIA
Jesus zinezko egia. Jesus betiko bizia.

1 Jesus Jainko gizona Zuri gure bizia
artu gure Jaun ona gu garean guztia.
2 Gure bihotz barruan biztu zure argia
gaitezen gu munduan argi Jainkoz betia.



Zabal, otoi, Jauna, nere begiak,
ikus ditzaten zure bihotzaren miragarriak.
Bide-bazterrean bait nago itsu,
senda nazazu: Zu, nere Jauna, Zu ikus zaitzadan.

Zabal, otoi, Jauna, nere eskuak:
beude zabalik, ta piztu bitzate bihotz ahulduak.
Gaitz guztien gaindi, noan zurekin;
har ni eskutik, gurutzera ere joan ahal nadin.

Zabal, otoi, Jauna, nere bihotza,
entzun dezadan, behartsuen deian, Kristoren boza.
Askorentzat, Jauna, zu hila zaude;
egon nerekin; inoiz gal ez nadin pitz nigan fede.



1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.
 Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:
R/.  Hor dogu janaria ta hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.
 Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean
 ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.

Hor zagoz, Jesus, altarean,
gorde nahi zaitut bihotzean.

Zeruetako Jaun handia eginik gure janaria.
O maitetasun ugaria, gizonarentzat gehiegia (bir).



Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske,
bizi behar honetan ahuldu bait gintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke:
zu barik bizitzerik ezingo genduke.

Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak, iturri garbia;
besteok nahi badogu barruko bizia
beharrezkoa jaku zeruko ogia.

Jauna, zure grazia lagun dakigula,
ogi hau jan dagigun behar dan bezela;
Ez ahaztu txarrerako jarriak gaozela:
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.



Zabal bihotzok errukirako,
sendo bihotzok borrokarako.

    —Gizon-emakume barri, kondairaren eragile
    gizatasun barriaren oinarri eta egile.
    Gizon-emkume barri arriskuen onartzaile,
    fede-bizitzan ausarta, zailtasunetan garaile.

    —Gizon-emakume barri, esperantzaren gudari,
    zuzenaren gose-egarri, egi bidean bidari.
    Gizon-emakume barri, ez kate ta ez lokarri,
    askatasunaren jabe eta askatasun-azkarri.

    —Gizon-emakume barri, mugaz-gaindiko maitale,
    alkar artean oretuz arraza eta lurralde.
    Gizon-emakume barri, pobreen artean pobre,
    hauekin alkarbanatuz etxeko ogi ta aterpe.



ESKERRAK BIHOTZETIK, / Aita Jaungoikoa (bir).

Zuk sortu ta salbatu / gaituzu, bai, danok;
Zuganatu gagizuz / Zureak garanok.

Maitasun, bake, egi, /zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu. /Esker onak Zuri!

Alaitasun, poz eta / osasunagatik;
senide ta lagunak / ditudalako nik.

Hemen batasunean / gara gu alkartzen:
zeruko ezteguan / mahaikide gaitezen.



KRISTO GURE ERREGE adora dezagun
zeru-lurren jabe autortu dezagun (bis).

—Fede bizi baten danok ernai
zureak gara gu: o Jesus, bai
Zureak gara gu: o Jesus, bai
ez beste jaberik, ez dogu nahi.



ALKARTUTA GOAZEN AURRERA KANTARI,
BIHOTZAK ZABALDUZ BETIKO POZARI (bir).

Maitasun ta zuzentasunez dezagun
lortu anaien askatasun,
Badator-eta Jaunaren betiko egun.
Hor dugu distiratsu egunsentiko argitasun.



1. Zu zaitugu Artzain ona,
bizia emon deuskuzu;
zure hitzak bihotzean
hazi barri ereiten du.

2. Maite dituzu guztiak,
deitzera zatoz zu, Jauna;
batasunaren bidetik
maitasunak deitzen gaitu.

3. Bateoan damoskuzu
betiko gaztetasuna.
Emon poza_iragarteko
Jainkoaren Barri Ona.



ABENDUAN



badator zure argia,
hor dozu argitzen, su-ta-gar,
Jaunaren aintza (ik. Is 61).

1.Entzun, ene Herri, zuretzako dodan Hitza:
askatuko zaitut, poztuko deutsut bihotza.

 2    Aska katibuak, barri txarrak alboratuz;
  pobre guztiei zure bihotza zabalduz.



Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
 zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
 Etor bedi zure erreinua!

Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
 jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
 Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
 piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
 Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
 jendeek elkar ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
 Etor bedi zure erreinua!



Zatoz, Jauna, zatoz lurrera zure herri hau salbatzera.

1 Bakea ta justizia bialdu mundura, Jauna;
zure jaiotzak gugana bekar poza, zoriona.

2 Okerretatik zuzendu, gaitz bideetatik aldendu,
gure kateak apurtu, bide ilunak argitu.

3 Gorroto-bideetatik aldendu gagizuz, Jauna;
alkar parkatu dagigun emoiguzu maitasuna.



Kanta daigun guztiok bihotza betean
gure Salbatzailea etorri artean.

1 Gauaren erdian da entzun dehadarra:
«Erne egon gaitezan ba dator Senarra!»

2 «Nausia ba dator-ta lapurra bezala:
Jaunaren zain guztiok aurkitu gaizala.»



Aspaldian urrunean sortu zan Jainko Semea;
gaur sortzen da gure_artean: zabalik euki etxea,
zabalik bihotz-barnea.

Gaur sortzen da gure_artean: zabalik euki etxea,
zabalik bihotz-barnea.

Ilunpetan, giltzapetan hor zaudetenak, gaur jaiki!
Horra Jauna, bizi hontan egin da gizon osoki;
munduak hori baleki!

Bihotzetan dugu orai Eguberriko izarra.
Egin gaitu Kristok anai: hura dugu Jaun bakarra,
hura barneko indarra.



Jesusen ama, Maria;
agur zuri, agur t'erdi
sortzetik garbi-garbia.



Gora, gora, gora hotsegin
Alaitasun ta txaloekin, guztiok poztu eragin.
Agertu da Jaungoikoa, Mariagandik sortua (bis).

Gazteok, arren, abestu: Jaiobarria goraldu,
abots batez eupatu!
Agertu da Jaungoikoa, Mariagandik sortua (bis).

Izan bedi onetsia Gizonen salbatzailea
hobenen kentzailea.
Agertu da Jaungoikoa, Mariagandik sortua (bis)




Aintza zeruan (3) Jaunari
 eta bakea (2) lurrean gizonari.

1. Handi ta eder zaitugulako gora zu!, eskerrak zuri;
zure Semea gu salbatzera bialdu dozu gugaitik.

2. Gugaitik jaio, gugaitik bizi, gugaitik, Jesus, hil zinan;
gugaitik gora, bizturik zara Jainko Aitaren argitan




1    Gau erdian Zu zara distira argizkoa,
    isiltasun osoan hor zure mintzoa.

R/.  Maitasun-agerpen!
     Isiltasun osoan Hitza gizon sortzen.

2    Urratu da mundutik ilunpe itxia,
    sortuazoz zerutik Zuk argi barria.




1.  Zeru-lurren Errege_  /  Belenen jaio jaku.
    Haurtxoa gurtzen dagoz_ /  artzain eta aingeru.
    Goazen danok gurtzera_ /  dagiogun erregu:_
    Danentzat zoriona  /  ta ba_kea nahi dogu.

2.  Gizakion ametsa_  /  len, orain eta beti,
    egiazko bakea_  /  ondasunen gainetik.
    Zatoze bake bila,_  /  Belenera etorri,_
    zabaltzeko munduan  /  guzti_ei bake hori.



Agur, Maria Belengo, Jesus haurrarekin.
Agur, graziaz betea, Jauna da zurekin.

1 Jauna ta Jesus da zure sabeleko frutu;
andra guztien artean bedenikatua zu.

2. Ama-semeak han dagoz hain apal, hain xume:
Ama, Andra Maria da, Jaungoikoa ume. R/.

3. Santa Maria Birjina, Jainkoaren Ama,
Otoitz egin gure alde, Zagoz guregana. R/.

4. Zure beharrean gagoz, Ama, betiere;
Heriotzako orduan batik bat halere. R/.





GARIZUMAN


R/. Zure aurpegi bila gabiltza gu, Jauna,
zu zaitugu argi eta salbamen,
zu, Jauna, biziaren babes.

Uste on izan Jaunagan eta izan gizon,
jaso bihotza eta Jaunagan sendo egon.
Zelan dan aita bere umeentzat bihozbera,
halantxe da Jauna fededunentzat onbera.    R/.

Ez gaitu hartzen gure hobenen neurrietan,
ezta joten ere gure erruen ordainetan.
Berak deutsuz, bai, parkatzen zure hobenak
eta osatzen deutsuz harek zuri gatxak danak.    R/.



Jauna, zugana gatoz guztiz damuturik
zure aurrean gagoz pekatuz beterik,
barriro ibili gara galduta zu barik:
pekatu egiten dogu zugaz izan ezik.
Ba dakizu zer garan: herri pekatari
horrexegaitik gagoz beti deika zuri,
entzun egiozu, ba, zure herriari:
parkatu gure hutsak, erruki!, erruki!



Zabaldu egizuz, Jauna, zure errukizko ateak
eta askatu guregan pekatuaren kateak.
Parka, Jauna zure semeon hutsegiteak.

Parkatu eiguzu, Jauna, egin dogun txarragaitik;
parkatu baita egiteko itxi dogun onagaitik
eta ez gaitezan aldendu zure bidetik.




Egile on, entzun gure / otoitza eta negarra
Egizu barau-aldi hau / salbabidezko indarra.

Hoben asko dogun arren, / damutuoi parka, Jainko;
senda gure gatxak, zure / izenaren osperako.



1)  Basamortuan zehar dabila Jainko-herria erromes;
argi, bake ta maitetasuna dakarren zeruen galdez.
Agindu-lurra Jainkoak deutso emongo kateen ordez;
penak utzita poztu daitezan bizi barri baten pozez.  R/.

R/.    Zure pozetan goaz, Jerusalen barri;
    fedeak zuregan dau  bere ziment-harri.
    Maitasunak zu zaitu bere berogarri.
    Biztu itxaropena zure herriari.

2)  Israel barri kurutzearen ondoren doa bidari;
bide iluna argitutzeko hodeia dauka gidari.
Zerua dau hark, Kristok agindu, erreinu eta lur barri;
beronek deutsoz oinak sendotzen Jainko-herri barriari. R/.

3)  Herriak euren minaren minez dagoz ezin-egonetan;
bake, poz, argi, egia eta maitetasun bilaketan.
Entzun zuk hareen negar antsia, eutsi bideko nekeetan,
larri dabilz-ta zure etxe-bila fedearen urratsetan.    R/.



Jaungoikoaren hegoenpean: ze bakean! (2)
Indar guztiak dituenaren kerizpean (2).
Jauna, nik dinot: "Nire kerizpe dot zuregan;
bihotz guztiaz nago Jaunaren eskuetan."



R/. Zu zara gure poza, kurutz salbatzailea!
1) Hor Jaunaren ikurrina, kurutzea dirdaidun;
bizia danak hor hilez, bizitza emon euskun.
2) Zugaitz gainetik zu, Kristo, zu danen Erregea.
Zu bizitz, poz, itxaropen, Kristo salbatzailea.



Zure besotan, oi kurutzea, hil jaku Jesus maitea.
Haren kurutze ezartzailea neu naz, neu, pekataria.

Oi kurutzea! Oi kurutzea! Kurutze santu, maitea. (bir)

2 Jesukristoren odolak zaitu Kalbarioan gorritu.
Ezerk geroztik munduan ez dau zuk bezainbat distiratu.




Jesus maitea zan azken Afarian
bera emon nahirik ardao ta ogian.
Guretzat zalarik hilteko aurrean
maitasunak eukan bihotza menpen.

Gurtu daigun beti Jesus Jainko Jauna,
sakramentu honetan gurekin dagoena.

Apostoluei minez esan deutse:
«Ni gaur saldua naiz, bihar hilgo nabe.
Aitarenganako denpora jat bete,
hona orain zenbat zaituedan maite.»

Gurtu daigun beti Jesus Jainko Jauna,
sakramentu honetan gurekin dagoena.




1 Azken Afari ezkeroz, Jauna, gure janari zu zera.
Agindu gozoz lotu gintuzun zure gorputza hartzera.
Ogia bide gara iristen gure gorputzak lotzera,
zugatz-gerria adarrarekin bat egiten dan antzera.

Batasun honek eskatutzen dau animak ere bat egin;
buru-bihotzez bizi gaitezan bat eginikan zurekin.
Zaran osoa eskeintzen zara izanez gure atsegin.
Zuk jarritako maite-legean ez genduko nahi hutsegin.

Etsaiak bere tentaldietan ez dau inolaz etsiko;
eragozpenak kendu eiguzuz, guk ez zaitugu utziko.
Batasun honek iraun daiala gure bizitza guztiko,
azken orduan sartu artean zure etxean betiko.



munduaren osasuna zintzilik euki ebana:

R/. ZATOZE, GURTU DAGIGUN!



R/. ZU ZARA GURE POZA KURUTZ SALBATZAILEA
Zugaitz gainetik zu, Kristo, zu danen erregea,
zu bizitz, poz, itxaropen, Kristo Salbaztailea.  R/.

R/. ZU ZARA GURE POZA KURUTZ SALBATZAILEA

Errege, zure Odola munduarentzat argi,
zu, Jauna, basamortuan gure salbamen harri.    R/.

R/. ZU ZARA GURE POZA KURUTZ SALBATZAILEA

Lur Barrirako bidean zu itxaropen-zugaitz;
egarri dira herriak, zu ur bizien harkaitz.   R/.




Damu dot, Jauna, bihotz guztitik zu nahigabetu izana.
Ez, ez gehiago, pekaturikan, nere Jaungoiko laztana.

Minaren minez, Jesus maitea, daukat bihotza leherturik,
ikusirikan nire bizitza dana pekatuz beterik.

Damu dot, Jauna, bihotz guztitik zu nahigabetu izana.
Ez, ez gehiago, pekaturikan, nere Jaungoiko laztana.

Zure oinetan orain naukazu begi-bihotzak urtutzen;
barru-barruko negar-saminez parkazinoa eskatzen.



PAZKOETAN



Abestu dagigun danok misterio handiena
garaiturik heriotza biztu da Jesus Jainkoa:
Aleluia! Aleluia! Hilobitik biztu Jauna (bir).

Ekatxaren ondorean eguzkia agertzen da;
garaiturik heriotza Jesus ona berbiztu da.
Aleluia! Aleluia! Hilobitik biztu Jauna (bir)



Zure saihets irekiari, Kristo, Biziaren ur-iturria dario
honetxek dau munduko pekatu guztia garbitzen
eta bizitzea barriztatzen.

Hobenak dau gizakia menperatzen
eta Kristok bere Arnasaz salbatzen;
salbamen-iturrira abia gaitezen:
iragarri daigun bizia ozen.



Biztu zaigu gure Jauna biztu gu salbatzeko
gu ere biztuko gara berarekin betiko (bir)  (beti-betiko).

Gau ilunak ez gaitu gu bildurtzen badatorrelako eguna;
gorrotoak ez gaitu gu bultzatzen badogulako maitasuna.



Bateoko uretan, Jauna, gaituzu  
pekaturako hil ta zeuretzat biztu.

—Bateoagaitik, / eskerrik asko,  
seme-alaba egin / gaituzulako.

—Bateoan ginan / hil Jesusegaz  
geroztik gaitezan / bizi beragaz.



HARTUKO DOGU URA POZIK osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta / Salbatzaile;
lasai nago ni, / bildur gabe.

Jainkoa da-ta / nire indarra / ta kemena,
bera, salbatu / ninduena.



eskerrak emon Jainkoari,
guztietan deusku-ta on egin guri.
Eskerrak emon zeru-lurretan.
Eskerrak Jainkoari menderen-mendeetan.



Gurekin egon, gurekin, Jauna, behar dogu-ta hitzegin:
heldu da gaua, ilun-iluna. Gurekin egon, gurekin!

Zertaz diharduzue hitzegiten bide guztian bihotz ilun?
Hara, Jerusalenen gertatuaz: Jesus hil dela, harainegun.

Kristok behar zituen jasan behar horreik guztiok jasan behar.
Biztu ta halan eiten ospean sar betiereko ospean sar.

Jesus Nazaretarra hitzez t'egitez profeta handi agertu zen
apaiz t´agintariek, kondenatuz, gurutzean hil egin zuten.

Bai zuek buru gogor zaretela profeta hitza sinisteko
Mesiak guzti hori jasan behar zuen, aintzara iristeko.

Ez al geneukan sutan gure barrua, idazleena azaltzean?
Ta berehala jaikiz, Jerusalema itzuli ziren, itzuli.




R/. Bizi da Jauna, bizi da! Bizi da Jauna, bizi da!
Bizi da, bizi da, bizi da Jauna, bizi da gure artean! (bir)

Pazko goizean hutsik dago hilobia.
Biztu da Kristo, biztu, gure eguzkia: nagusi da argia! R/.

Ilunpetatik berak gu atara gaitu;
munduaren distira berak dau barritu: berak gaitu biztu.  R/.


Hilen artetik jaku, Kristo  barriz biztu
eta heriotzea biztuz dau garaitu: Aleluia! Aleluia!

—Bai harrigarri zuk eginak; lurrean kantuz dagoz danak.
Bai harrigarri, bai harrigarri zuk eginak:
lurrean kantuz dagoz danak.

—Etsaiek ere agur zuri, hain zara, Jauna, goragarri.
Etsaiek ere, etsaiek ere agur Zuri,
hain zara, Jauna, goragarri.




Hilen artetik jaku Kristo barriz biztu;
lo dagozenetatik lehen bizi-frutu:
berak heriotzea biztuz dau garaitu.



zure dohaiez bete mundua.



1 ZERU-LURREN EGILE ZAREN Espiritu Santua:
zatoz, eta bete bihotzak; biztu gugan maite-sua (bir).

2 Zentzuari argi emonez eta bihotzari su,
Jaun onaren irudi bizi danok bihurtu gaitzazu (bir).



ZURE ARNASA bialdu gugana
ta lur-azala barritu, Jauna.



Zatoz zintzoen barnera, Espiritu sortarazle;
bete graziaz bihotzok, Zu bait zaituzte egile.

Poz-emaile deritzazu, Goiko Jaunaren doaia,
ur bizi, su-gar, maitasun, eta gantzu zerukoia.

Zazpi doaien ixurle, Jaungoikoaren besoa,
Aitak agindu bezala hartzen dugun goi-mintzoa.

Argi zaiguzu zentzua, maitekor egin bihotza,
indar iraunkorrez senda gaitz-bera dugun gorputza.

Haiza gugandik etsaia iguzu, arren, pakea,
Zu aurretik zaitugula, urrun zaiguzu kaltea.

Erakus zaiguzu Aita, erakus Semea guri;
bien Arnasa zerala sinistu dezagun beti. Amen.




ANDRA MARIARI


AGUR JAINKOAREN
Ama maite ederra,
zeruko atea,
itsasoko izarra. (bi)

Gabrielen ahotik
goi-agurra harturik,
iguzu bakea
etsaiak goiturik. (bi)

Itsuak argitu,
loturak askatu,
ongiak emon ta
gaizkiak hondatu. (bi)

Zuk gure otoitzak,
Amatxo, eskeini;
zugan guregatik
gizondu zanari. (bi)

Birjina ederra,
bigun, berezia!,
«Oi! egin nagizu
garbi ta eztia.» (bi)

Bide zuzenetik
gabiItzan iguzu;
«hil ondoan Jesus
erakutsi eiguzu.» (bi)



AINGERU BATEK MARIARI dinotso «Graziz betea:
Jaungoikoaren Semeari emongo'tsozu sortzea?»

    Goiz, arrats eta eguerditan, ama, goresten zaitugu;
    Aingeruaren hitzak eurak guk berresaten ditugu.

Jaungoikoaren nahi santua nigan dedila egina
izan nadin, bai, bere ama, baina geldituz birjina.
Jaungoikoaren Seme maitea gizatasunez da janzten.
Oi ontasun egiazkoa Jauna gurekin egoten.



AGUR, JESUSEN AMA, Birjiña maitea,
agur, itsasoko izar dizdiratzailea.
Agur, zeruko eguzki poz hutzez betea.
Agur, pekatarien kaia ta estalpea (bir).

Baina Zugandik alde, bihotzak ezin dau,
zuregana doa-ta, zugaz bizi nahi dau.
Birjin bardingabea, onetsi nagizu:
Agur, Ama neurea, Agur, agur, agur (bir).



AMA MAITE MARIA egiguzu lagun
zure bitartez Jesus ikusi dagigun (bir).

Aingeruzko lirio txit edergarria
usain gozozko lore zerutik jatsia.
Gorde nagizu, Ama, guztiz maitatia
ez dagidan zikindu onbide garbia (bir).



BEGOÑAKO ANDRA MARI, / Bizkaiko zaindari,
zure seme maitaleak / zugana kantari.
Ama maite bihotzeko / bigun eta garbi,
Bizkaiko seme-alabak / hartu ta zain beti.

Itsas gizon sinestunak zugan dabe kabi,
artzain gaixo, menditarrak, zugan euren begi.
Lugin eta langileak zuri otoilari,
aberatsak ta txiroak zaituela argi.

Gure lanak eta ametsak zerutik onetsi,
zuzenbide ta bakea denontzat jadetsi.
Heriotzan gure alde otoi ta erruki,
zure ondoan zoriona euki daigun beti.



GORA TA GORA daukat bihotza nik kantari,
gora ta gora Jaun onari.

Pozaren pozez gainezka daukat nik gogoa;
Salbatzaile dut Jaungoikoa.

Mirabe onen ezereza du Hak ikusi,
ta munduan ni handietsi.

Haundiak egin dizkit guztia dezakenak,
santu du Harek bere izena.

Bere errukia gizaldietan gainez dago
beldur dioten denentzako.

Bere besoaz harrigarriak egin ditu,
bihotz harroak barreiatu.



JAINKOAREN AMA, Ama guztiz ona,
«zaitugu maite beti, beti.» (bi)

Gure esker gaiztoak zure bihotza
dabe erdibitzen, samurra da-ta
gutaz izan eizu beti errukia, beti, beti.
Zureak betiko izan nahi dogu,
zure bihotz onak hartuko gaitu;
Ama guztiz ona, maitatzen zaitugu, beti, beti.



ZERU-LURREN ERREGINA: aleluia!, aleluia!
Biztu jaku Jesus Jauna: Aleluia!

—Zuregandik sortu dana: Aleluia.
Hilobitik zutitu da-ta: Aleluia!

—Otoitz zure Semeari: Aleluia!
bizia deigun danori: Aleluia!



ZURE BIHOTZAK, Ama maite,
gorde gaizala zerurarte.
Zure bihotzak, Ama maite,
gorde gaizala zerurarte:
gorde gaizala zerurarte.



ZURE ERRUKIZKO BEGIAK, Ama, arren bihurtu eiguzuz,
negarrez dagon seme gaixoa gozatutzen baitakizu.
Ama zara-ta semien alde zuk zer egingo ez dozu?
Gure saminak gozatutzeko zagoz bai hor altaran zu.

Hortikan zagoz Euskal Herriko seme gaixoen begira;
gaur zure seme hoien kontrako etsaiak ugari dira.
Zugana gatoz, Ama maitea, zure babespe argira;
isuri eizu zure indarra euskal bihotzen erdira.






HILETETAN


R/. Beti-betiko zoriona gure hileri emon, Jauna.
    Betiko argi zabalean zure argiak argi daizan.

—Zuri, Jainkoa / Sion-gainean / esker kantu
Jerusalenen / zuri eskintza / zuri botu.   R/.

—Entzun nagizu, / gizon bakotxak / behar baitu
gaur edo bihar / zuganatu.   R/.



R/.   Zabal deiola Jaunak zeruko atea

—Zabal deiola Jaunak zeruko atea;
herri hartara zuzen eroan daiala.    R/.

—Ez da sartzen han gaua ez eta hiltea.
Han da betiko poza, han argi zabala.   R/.




R/. Gogoratu Jesukristo hil artetik biztua
      sekulako gure indar eta salbamendua.

1 Zurekin bagara gu hilten, zurekin gara biziko;
zurekin badogu sufritzen, zurekin, Jaun eta Jainko.    R/.

2 Zuregan gaitzak eta minak, zuregan poz-atseginak;
zuregan bihotzen geroa, zuregan amodioa.   R/.



R/. Biztu da Kristo, Aleluia. Guregan dago, Aleluia.

—Jainkoak dau-ta gaur Kristo biztu: Aleluia!
Bere indarrez biztuko gaitu: Aleluia, Aleluia.  R/.

—Gure gorputza dau-ta egoitza: Aleluia!
Orain berekin gaitu bat egin:  Aleluia, Aleluia. R/.

—Jaunari kanta, goresmen eman: Aleluia!
bai bihotz eta bai gorputzean;  Aleluia, Aleluia. R/.





1 Hilen artetik jaku Kristo barriz biztu,
lotan daozenetatik lehen bizi-fruitu.
Berak heriotzea, biztuz, dau garaitu.

2 Hilen artetik jaku Kristo barriz biztu
eta heriotzea, biztuz, desegin du.
Non dok, Heriotzea, hire garaitzea?



R/. Beti-betiko gozau daiala     zeruetako argi zabala.


R/. Jaunagan hilak bai dohatsu! Haren aurrean zoriontsu.


R/. Beti-betiko zoriona gure hileri emon, Jauna.



R/. Dohatsu Jaungoikoagan hilten diranak

Dohatsu bihotz barnez pobreak:
Haiena bait da zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako lurraz bait dira jabetuko.   R./

Dohatsu negarretan direnak:
gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen-gose direnak:
hoien goseak bere asea izango du.   R./



Heriotzeak desegiten dau bizi-lekua munduan.
Baina zuk, Jauna, hartzen gaituzu zeure etxean, zeruan.
Joan jakuna onartu, Jauna, zeu bizi zaran lekuan.

Jaunaren nahiez aurkitzen gara agurtzera behartuak;
baina zeruko pozak daizala txukatu negar-malkuak.
Honen bidera beitez atera aingeru eta santuak.

Gure arteko gertakizunek ezbehar asko dakarte;
alkar maitatzen dogunok ezin bizi geintekez aparte.
Jainkoa lagun, esan dagigun: «Agur, Egun handirarte!»



Gaur senide hau igaro jaku bizi barrira hemendik
azken arnasa emon dau-eta eroan dozu gugandik.
Sinisten dogu, ziur gagoz gu, bizi jakula oraindik.

Zeuk esana da, Bizia eta Biztuera zaitugula;
fededun dana, hilikan ere, biziazoten dozula.
Zeurea zana, lagun hau, Jauna, ez dadila hil sekula.

Hil eta biztu zarala, Jauna, sinisturik gagoz egiz.
Gaur misterio bizigarri hau ospatu nahi dogu barriz.
Lagun hau beti argitu bedi zure Pazkoaren argiz.



Dezagun argia biztu bizibidea delako.
Etorkizunak argia bistan behar duelako.
Argia behar da biztu argi-faltan gaudelako.



Sinisten dot nik
bizi dala Salbatzailea, zinez bizi.
Lurpetik azken egunean
harek biztuko nauala ni.

R/. Eta_egun hartan begiok dira argituko;
Jaungoiko neure Eroslea dot ikusiko.
Ikusiko dot, ikusiko nik,
ezagutuko neure begiz.



Agurtu dagigun gure senidea,
dagigun otoitzik maitekorrena.
Agurtu dagigun gure senidea
abestuz biziaren garaipena.

Biziaren garaipena.
Kristok biztu aizala, lagun, Aitaren etxera.

Senide ta_ezagunok opa deutsugu
atsedena deizula Jaunarekin.
Famili ta lagunok agurra zuri:
«Agur! ta zaitez Berbiztuarekin»

Laster arte! Zerura_arte!
Kristok biztu aizala, lagun, Aitaren etxera.



ANTIFONAK

R/. Abade zara behin betiko
    ogi-ardauak eskeintzeko.

R/. Agertu zure errukia,
    bedeinka, jauna, zure_herria

R/. Aintza, Jesus, zuri beti, zu zara gure Argi.

R/. Alkar maite dagigula, zuk maitatu bezela.

R/. Argiak argiz bete gaitu Salbatzaile bat sortu jaku.

R/. Askatu gaitu zure indarrak:
    bihotzez, Jauna, zuri eskerrak.

R/. Asko lagundu deuskuzu, Jauna;
    hauxe da poza guk daukaguna.

R/. Atsekabean dei egin Jainkoari,
    eta entzun egingo deutsu zuri.

R/. Badator Jauna gizartera
    herriak zuzen epaitzera

R/. Bai dohatsu Jaunak bere oinorde
    hautatu dauan herria

R/. Bai maite dodala, Jauna, zure Legea.

R/. Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa.

R/. Bihotz garbia nigan sortu;
    arnas bizkorra barne-muinetan emoidazu.

R/. Dohatsu bihotz garbiak, ikusiko dabe-ta Jainkoa.

R/. Egarriz noa, deika noa
    noiz ikusiko, noiz Jainkoa.

R/. Egin txalo errege dan Jaunaren aurrean.

R/. Egon zaitez nigaz, Jauna, larrialdian.

R/. Ene Jainkoa! Non zagoz zu?
    Zelan eskutik itzi nozu?

R/. Entzungo al dozue gaur Jaunaren abotsa:
    «ez gogortu zuen bihotza!»

R/. Errege da Jauna:
    alai bedi lurbira, alai bedi lurbira.

R/. Erruki hutsa dogu Jauna:
    errukia ta maitasuna.

R/. Eskerrak emon nire arima, Jainkoari.

R/. Eskerrak Jaunari haren maitasuna betikoa da-ta.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

R/. Ez egon, Jauna, nigandik urrun;
    zeurea nauzu, zatozkit lagun.

R/. Gora Jainkoa zeruetan; gora itsaso-mendietan.

R/. Gora Jainkoa egin kantu:
    bihotz hautsiak bizten ditu.

R/. Gora ta gora daukat bihotza nik kantari,
    gora ta gora Jaun onari.

R/. Gure Erregiña zure eskoian dago zutik.

R/. Hartuko dogu ura pozik osasunaren iturritik.

R/. Jauna da nire Jaungoiko eta Salbatzaile
    lasai nago ni bildur gabe.

R/. Jainkoa da-ta nire indarra ta kemena;
    bera salbatu ninduana.

R/. Hitza haragi egin jaku; geurean haren bizi-leku.

R/. Ibiliko naz zure aurrean, bizi diranen lur zabalean.

R/. Ikusi dabe lur-muga danek
    gure Jainkoagandiko garaipena.

R/. Jainkoa dogu gudari ona;
«Jauna» dau harek bere izena.

R/. Jainkoari irrintzi, irrintzi egiozue.

R/. Jauna da gure Salbatzailea, gure indarra eta bakea.

R/. Jauna dot artzain ez naz ezeren beharrean.

R/. Jauna, zure argitan ikusten dogu argia.

R/. Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu,
zure salbamena emoiguzu.

R/. Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren-beti.

R/. Jaunagan dago errukia, Harengan askatasun ugaria.

R/. Jaunak zin egin dau eta ez jako damutuko.

R/. Jaunaren bildur dan gizona haxe bai dala dohatsua.

R/. Jaunaren hitza gure argia, gure bidea gure bizia.

R/. Jaunari kanta ona da-ta:
    hain dau handia bere betiko  errukia.

R/. Jerusalen, zu, ez besterik, ezin izan nik poz-biderik.

R/. Jesukristo guri mintza: argi gure bihotza!

R/. Kanta Jaunari jai honetan, Santu guztien ohoretan.

R/. Kanta Jaunari kantu barri
    egin bait ditu hainbat harrigarri.

R/. Kanta Jaunari lur guztia. Egin gogotik haren nahia.

R/. Leiala zara zintzoekin Ituna gorde dabenekin.

R/. Lur osoa: egiozu irrintzi Jainkoari.

R/. Maitasuna non, han Jainkoa.
    Maitatu daigun lagun hurkoa.
R/. Oihu alaien artean igon dau Jainkoak;
    turuta-soinuz Jaunak.

R/. Parkatu, Jauna, nire_errua; parkatu nire pekatua.

R/. Salbamen-edontzia dot hartuko
    eta Jaunaren izena deituko.

R/. Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen;
    zure zain, Jauna, gagoz gu hemen.

R/. Txastatu eizue t’ikusi zein samur dan Jauna.

R/. Zu zaitut, Jauna, ondasuna!

R/. Zu zaitut Jauna, nire argi, zure bideak, erakutsi

R/. Zu zaitut, Jauna, nire lagun;
    Zuk zaintzen nauzu gau ta egun.

R/. Zu zara, Jauna, gure_errege.

R/. Zure Arnasa bialdu gugana ta lur-azala barritu, Jauna!

R/. Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa!

R/. Zure eskuetan dot bizia, askatu naizu, Jaun handia

R/. Zure etxera  goaz, Jauna; hauxe da poza daukaguna!

R/. Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira.

R/. Zure kalizak bat gaitu egin jesukristoren odolarekin.




.AINTZA ZERUETAN JAINKOARI
bakea lurrean gizonari.

† Jauna zuekin
—Eta zure Espirituarekin

† Gora bihotzak
—Jaunagan daukaguz

† Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari
—Egoki da eta zuzen


Santu, santu, santua,
diran guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik daukaz zure distirak.
Hosanna! zeru-goienetan.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna! zeru-goienetan.


V/. HAU DA SINISMENAREN MISTERIOA

R/. Hil eta biztu zarala, Jauna,
    zu barriz etorri arte
    hau dogu hau barri ona.

R/. Ogi-ardau honeik hartzean
    zure heriotza dogu autortzen
    Zu, Jauna, etorri artean.

R/. Zure kurutze ta biztueraz
    munduaren Salbatzaile zarana,
    salbau gagizuz, Jesus Jauna!


Jainko Jaunaren Espiritua
zure dohaiez bete mundua.


GURE AITA, zeruetan zarana
Santu izan bedi zure izena,
Etor bedi zure erreinua,
Egin bedi zure nahia
Zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur egun honetako ogia,
Parkatu gure zorrak
Geuk ere gure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero
Ez eiguzu itzi tentaldian jausten
Baina atara gagizuz gatxetik.


Zeurea dozu erregetza,
zeureak ospe ta indarra
orain eta beti.


V/. Hona hemen Jaungoikoaren Bildotsa,
    Hona munduko pekatua kentzen dauana;
    Zoriontsuak honen mahaira deituak.

R/. Jauna, ni ez naz inor zu nire etxean sartzeko,
    baina esaizu hitz bat eta osatuko naz.





.ALDI NAGUSIETAKO ANTIFONAK

"A" eredua:

Abendualdian-Gabonetan

1 Ba goaz pozik Jaunaren etxera (Ps 121)

2 Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu,
  zure salbamena emoiguzu (Ps 84)

3 Zatoz, Jauna, eta salbau gagizuz (Ps 145)

4 Ba dator Jauna: Bera da Errege ospetsua (Ps 23)

5 Sortzez Garbia: Kanta Jaunari kantu barri,
  egin bait ditu hainbat harrigarri (97)


Jaunaren Jaiotzan: Ikusi dabe lur-muga danek
            gure Jainkoagandiko garaipena (Ps 97)

Familia santua: Dohatsu Jaunaren bildur dana,
               haren bideetan dabilana (Ps 127)

Urte Barri: Erruki bekigu Jainkoa, bedeinka gaizala (Ps 66)

2. domekea: Hitza haragi egin zan,
            eta gure artean jarri eban bizilekua (Ps 147)

Agerkundea: Ahozpez agurtuko zaitue, Jauna, atzerri guztiek  (Ps 71)


Jaunaren Bateoa:  Bere herria bedeinkatu dau
                   bakea emonez Jaunak (Ps 28)

GARIZUMA ALDIA  (—A—)

1    Erruki, Jauna, pekatu egin dogu-ta (Ps 50)

2    Betor gugana, Jauna zure maitasuna, zugan dogu-ta gure uste ona (Ps 32)

3    Entzungo al dozue gaur Jaunaren ahotsa:
    «Ez gogortu zuen bihotza» (Ps 94)

4    Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean (Ps 22)

5    Jaunagan dago errukia,
    harengan askatasun ugaria (Ps 129)

Erramu: Ene Jainko, ene Jainko:
          zergaitik itzi nozu eskutik? (21)

Afarikoa: Esker onezko kalizak
            Kristoren odolean alkartzen gaitu (Ps 115)

Nekaldikoa: Aita, zeure eskuetan izten dot nire espiritua!
            (Ps 30)


PAZKO ALDIA (—A—)

1    Hau da Jaunak egin dauan eguna,
    gu pozteko eta alaitzeko eguna (Ps 117)

2    Eskerrak Jaunari, ona da-ta,
    haren maitasuna betikoa da-ta (Ps 117)

3    Bizirako bidea erakutsiko deustazu, Jauna (Ps 15)

4    Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean (Ps 22)

5    Betor gugana, Jauna zure maitasuna,
    zugan dogu-ta gure uste ona (Ps 32)

6    Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari (Ps 65)

Igokundea:
    Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
    turuta-soinuz Jaunak (Ps 46)

Pentekoste:
    Bialdu egizu, Jauna, zure arnasea
    eta barrituazo lur-azala (Ps103)

Hirutasun: Aintza ta gorespen zuri gizaldietan (Dn 3)

Korpuzti: Jerusalen, ospatu egizu Jauna (Ps 147)

Jesusen Bihotza: Jaunaren maitasuna betidanik betidaino
                  bildur deutsoenentzat (Ps 102)







ALDI NAGUSIETAKO ANTIFONAK

"B" eredua:

Abendu-Gabonak

1    Zure indarrari eragiozu; zatoz!, eta salbau gaizuz (Ps 79).

2. eta 3. domeketan:
    Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu,
    zure salbamena emoiguzu (Ps 84).
4.    Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti (Ps 88).

Sortzez Garbiz: Kanta Jaunari kantu barri,
    egin bait ditu hainbat harrigarri  (Ps 97).

Jaunaren Jaiotza egunean:
R/. Ikusi dabe lur-muga danek gure Jainkoagandiko garaipena

Famili santua:
R/. Dohatsu Jaunaren bildur dana, haren bidetan dabilana!

Jainkoaren Ama Mariaren Festaburua (Urte Barri)
R/ Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gaizala

2. Domekea
Hitza haragi egin zan, eta gure artean jarri eban bizi-lekua

Agerkunde
R/. Ahozpez agurtuko zaitue, Jauna, atzerri guztiek

Jaunaren bateoa
R/. Bere herria bedeinkatuko dau bakea emonez Jaunak



GARIZUMALDIAN (—B—)

1    Zure bidexka guztiak grazia ta leialtasuna, Jauna,
    zure ituna gordeten dabenentzat (Ps 24).

2    Ibiliko naz Jaunaren aurrean
    bizien lurrean (Ps 115).

3    Zuk daukazuz, Jauna, betiko biziaren hitzak (Ps 18).

4    Nire mihina aho-sabaian josi bedi,
    zugaz gomutatu ez banendi (Ps 136).
5    Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan (Ps 50)

Erramu igandez:
    Ene Jainko: non zagoz zu? Zelan eskutik utzi nozu? (21)