Total Pageviews

Wednesday, March 29, 2006

The Da Vinci Code: zer dago atzean? (IV)



8. Zein da The Da Vinci Code-aren mezu nagusia?


*Dan Brown-ek Eliza eta Kristori buruzko baieztapen larriak ematen ditu argitara.
* Berari esker gizateriak Eliza eta Kristori buruzko “egia” deskubrituko duela ondorioztatzen du.


*Jesusi buruz hauxe baieztatzen du:

* Jesus ez da Jainkoa: bere jainkotasuna muntaia hutsa da.
* Jesusek emazte bat izan zuen, Maria Magdalena, eta berarekin seme bat izan zuen.
* Maria Magdalena ez zen damututako bekatari bat: hori Eliza Katolikoaren asmakizun bat ei da.
* Jesusek eta Maria Magdalenak arra eta emeen bikoiztasuna adierazten dute (Marte eta Atenea, Isis eta Osiris jainko paganoek adierazten zuten antzera).
* Jesusen oinordekoak, mendeen buruan, Merobingioekin senidetu ziren, eta Frantzian bizi omen dira.

* Eliza Katolikoari buruz hauxe dio:

*Kriminalizatu egiten du eta erailea izango bailitzan aurkezten du.
*Esaten du Elizak gizateria hogei mendez engainatu duela Kristori buruz esaten duena esanda.
*Feminismoaren aurkako errepresio tresnatzat hartzen du historian zehar.
*Eliza Konstantino Enperadorearen muntaia huts bat da.


9. Zer kontatzen du eleberri honek?

* Kontakiuzuna hilketa batekin hasten da. Biktima Louvre Museoko zaintzaile bat da, baina hil aurretik “Sekretu Handiaren” arrasto batzuk utziko ditu..
* Bikote bat –izugarri zintzo eta onak diren amerikar bat eta frantsesa bat- “Sekretu Handi” horren giltzarri batzuk bilatzen hasten dira.
* Eleberriko gaizkilea Eliza Katolikoa da.
* Izugarri okerra eta gaiztoa dena Opus Deiko lekaide numerario bat (!) da, albino hiltzaile anker bat, hain zuzen.
* Azkenean, “zintzoek” deskubritzen dute – oso azkar, gainera- emakume frantsesa Jesusen odoleko edo ondorengo zuzena dela.
* Maria Magdalenaren hilobiari buruz mintzatzen bukatzen da, Louvre Museoko Piramidearen azpian lurperatua omen dagoena.

Thursday, March 23, 2006

Bakearen indarra



Berri, balorazio eta notizien betekada daukagu ETAren azken erabakia dela eta.
Lehenengo eta behin, itsua izan behar da hau berri positiboa dela ez ikusteko.
Ekintza okerrak eta ankerrak egiten ziharduten batzuek erebakitzea hori berriro ez egitea, zalantzarik gabe ona da, oso ona, izugarri ona.
Lehenago egin behar zutela? Bai. Baina hori egiteari uztea beti da ona eta desigaragarria. Sekula ez da berandu erabaki hori hartzeko
Damutu edo barkamena eskatu behar dutela ereindako sufrimenduarengatik, biktimei eragindako minagatik, akatutako bizitzengatik? Bai. Agian bake prozesu honetan edota errekontziliazio prozesu honetan hori litzateke beste pauso esanguratsu bat, beste mugarri garrantzitsu bat. Baina derrepentean horiek gauza guztiak gertatzea pelikuletan eta zenbait konbertsioetan getatzen da soilik.
Oraingoz eskuartean daukagunari ahalik eta probetxurik gehien ateratzea dagokigu.
Bakezko egoera batean denok gara garaile: abertzaleak, abertzaleak ez direnak eta indarkerian aritu direnak. Gizartearengan ilusio eta itxaropena pizteaz gain, denok gara gizakoiagoak, denok bizi gara gizarte humanoago batean eta horrek hamaika bonbak baino indar gehiago du, soluzio zehatzak bilatzeko, besteak beste.

Tuesday, March 21, 2006

Lehengo lepoan burua

Duela gutxi ETAkoek komunikatu bat atera dute. Ez naiz aztertzen hasiko; izan ere, hain balio eskaseko komunikatuek ez dute, nire ustez, arretarik merezi, hain pobreak dira intelektualki.
Hala ere, konfirmatzen da lehengo lepoan dutela burua: alegia, sormen tantarik batere ez daukatela. Hori bai, betiko erretorika: "Oker dabiltza..., oker dabiltza..., oker dabiltza...". Jakina, beste guztiak oker dabiltza, eurak izan ezik. Hau bai ekarpen ederra, Euskal Herriak merezi duena!
Eta, nola ez, betiko diskurtsoa kartzelan (erakundearen erruz) daudenen alde: "Kartzelan, atzerrian edota sasitan independentziaren alde eguneroko borrokan guztia ematen ari diren gudari" heroikoak ei dira eta. Ironia bat datorkit burura, baina saihestuko dut eta modu zuzenagoan esango dut: ez al zarete oraindik konturatu euskal herritar gehien-gehienok (baita euskal abertzaletasunako askok ere) aspaldi esan geniola ezetz bonbak jartzeari, tiroei, bahiketei, pertsonak akatzeari?
Badakit, zuen alde ez gaudenok hutsaren hurrengotzat hartzen gaituzuela, gu ez omen gara "Euskal Herria" eta. Baina gehiengoak gara eta zuendako ere hobe izanen da gu kontuan hartzea, zuei ere sufriarazten dizuen liskar luze honek amaiera zoriontsua eta behin-betikoa izan dezan. Guztien onerako, baita kartzelan daudenendako.

The Da Vinci Code: zer dago atzean? (III)




4. Zein da The Da Vinci Code-ren joera ideologikoa?


*Bere joera ideologikoa kristautasunaren aurkakoa eta, zehazki, katolikotasunaren aurrkakoa da zeharo, modu oldarkorrean, gainera.

* The Da Vinci Code-n Kristo eta Eliza Katolikoari buruzko errealitatea nahita manipulatzen da.

Ez dago errespeturik ikerketak eta zientziak eskaintzen dituzten datuekiko.

* Historiari, Elizari eta, batez ere, Jesusen irudi zein mezu historikoari egindako burla iraingarria da.

* Oso eraso gogorrak egiten dira eta Elizari buruz, Apostoluei buruz edota aurreneko kristauei buruz oso modu azalekoan hitz egiten da


5. Zein da Dan Brown-en “oinarrizko tesia”?

*Brown-ek baieztatzen du kristautasunaren historia manipulatua izan dela eta “irabazleen” alderdikoek idatzia izan dela.

* Balizko irabazle horiek “Pedroren alderdikoak” omen dira (San Pedro), Jesusen mezutik “femenino sakratua” ezabatu omen zutenak.

* Bere tesia frogatzeko, Brown-ek Jesusen historia eta mezua manipulatzen ditu.


6. Zein eleberri-jenerotakoa da The Da Vinci Code?

*Ekoizpen hibridoa da.

* Eleberriak honako elementu hauek ditu: ekintzazkoak, misteriozkoak, eleberri beltzakoak, ikerketa-tramakoak eta aldarrikapen ideologikoak.

* Eleberriaren edizio berri batzuk egin dira eta beraietan benetako pertsonen argazkiak agertzen dira, denigrazio testuinguru batean jarrita.

*Eleberria thirller bat izango bailitzan aurkeztua izan da.

*Eleberri historikoa ote da?

Ez; historian oinarrituta ez dagoelako, ez eta dokumentatutako egintzetan ere.
Brown-ek egiteak asmatzen ditu eta datuak desitxuratu.

* Irudimenezko datuak nahasten ditu beste erdi-egia batzuekin. “Ikerketa serioen” emaitzatzat aurkezten du bere lana.

7. Zer esan du liburuari buruz literatur kritikak?

* Espezialisten kritikak oso negatiboak izan dira.

* Ez dago kritiko bat ere ez Amerikako Estatu Batuetan, ez Ingalaterran, ez Frantzian, ez Espainian “Kodigoa” ontzat baloratu duenik.

* Kritika kultuak gogotik arbuiatu du produktu hau.

Saturday, March 18, 2006

The Da Vinci Code: zer dago atzean? (II)



  • Eduki oldakorrak
  • Westminsterreko Abadiak uko egin zion bere barruan filmatzeari, gidoiaren testua oinarri irrigarrikoa zela iritzita.
  • San Sulpicio eta Grazien Santa Maria elizek ere uko egin zioten bertan filmatzeari. Ez katedral katolikorik ez protestanterik egon da ados filme hori beren barruan filmatzeko.
  • Filmearen gidoia eleberriari leial izanez gero, erlijio-sentimenduekiko eduki oldakor asko izanen ditu bere baitan, zehazki kristau sinismenaren aurkako eduki oldakorrak.

  • Eskandaloaren peskizan

    Baldin eta, Sony-k dioen moduan, filmearen gidoia eleberrian oinarriturik badago, filmeak erlijioarekiko gorrotoa sorraraziko du eta gizarte zein erlijioaren baitan kontrajarpenak.
  • Pertsona kopuru handien sentiberatasuna mindua izan daiteke: Jesukristoren jarraitzaile, kristau, Eliza Katolikoko kide eta erakunde eta giza multzoena (albinoena, adibidez).

  • Aurreikuspen ekonomikoak:
  • Badirudi, proiektua 125 milioi dolarrekoa dela, baina filmearen ekoizpenaren datu zehatzak ez dira ezagutzera eman, nahiz eta filmeak “gizateriaren sekreturik handiena ezagutzera emango” omen duen.
  • Zenbait iturriren arabera, Tom Hanks-ek 20 miloie irabazten du, bataz beste, filmeko.

The Da Vinci Code: zer dago atzean?



Codigo da Vinci
filmea ateratzekotan dago. Dakizunez, filme hori Dan Brown izeneko idazleak idatzitako liburuan oinarrituta dago. Hona hemen, irakurle, modu ulergarri eta eskuragarrian filme eta liburu hari buruzko zenbait datu:

1. Zer da Código da Vinci delakoa?

* Amerikako Estatu Batuetako best-seller bat da, salmenta ikaragarriak izan dituen liburu bat, diru mordoaz hornituriko marketing batek ondo sustatua.

* Masen edo jendeterien kulturaren berezko ekoizpen bilakatu da

* 2006ko maiatzan pelikula bat agertuko da, Sony Pictures-ek ekoiztua, liburuan oinarritua eta izenburu berarekin.

* Sony-ren arabera, filmak liburuaren mezu eta eduki berbera izango ditu.

2. Nola egin da liburuaren promozioa?

* Masarendako produktuak diren Best-sellerrak promozionatzeko erabiltzen diren ohiko prozeduraz: publizitatearen bidez iragarri, liburua soilik, ilustraturiko liburua, filme bilakatu; eta abar.

* Modu ezohikoan izan da publizitatua.

* Badirudi Doubleday argitaletxeak (New Cork-eko Random House barruan dagoena) 10.000 ale banatu zituela dohainik kazetari eta komunikabideen artean.

* El País-en arabera (Espainia), 40 milioi saldu ziren eta 44 milioi Wikipediaren arabera.

*Dirua: Dan Brown-en dirutza 250 milioi dolarrekoa dela kalkulatzen da. Forbes-en arabera, urte bakar batean 80 milioi dólar irabazi zuen.

* Turismoa: eleberrian deskribaturiko lekuak ezagutu eta bertan ibiltzeko ibilbide turistiko batzuk eratu dira. Parisen gidatutako ibilbide batek 100 euro balio du.

* New York Times egunkariaren arabera, argitaletxe hark ez zuen ordura arte egin horren tamainako inbertsio ekonomikorik bere produktuekin.

3. Nola promozionatu da filmea?

*Aldizkari espezializatuen arabera, Sony Pictures-ek bost milioi dolar ordaindu ditu eleberriaren eskubideengatik, gehi ezagutzen ez den kantitate bat filmea estreinatu ondoren.

* Filmea, liburua bezala ari dira promozonatzen, publizitate zabalben poteretsu baten bidez.

* Brown-en lanetan oinarritutako filmeak egingo direla aipatzen hasiak dira batzuk.

Mundu maila promozionatu da honako hauetaz baliatuz:

* Egileari egindako elkarrizketak komunikabide eta hedabide nagusietan. Elkarrizketa horietan ikerlari handitzat aurkezten du bere burua, serioa, zorrotza, denbora asko eskaini duena mundu mailako sekretu batzuk azaleratzen.

* Brown-ek hauxe adierazi zuen 2003an Philadelphia Inquirer kazetan: “Liburua buka dezazunean gauza handiak izando dituzu ikasiak. Asko eta asko ikertu behar izan dut”.

*Bere liburua “arreta handiz alderatua eta oso zehatza” dela baieztatzen du.

Tuesday, March 14, 2006

XABIERKO SAN FRANTZISKOREN BESOAREN ERLIKIA


Santuaren erlikia Erromatik Xabierrera eraman da, seguritate neurri zorrotzak harturik, eta ikusgai egongo da apirilaren 20ra arte

Hiru mila lagun baino gehiagok hartu zuten parte, 2006ko martxoren 3an, Iruñako katedralean egindako elizkizunean Xabierko San Frantziskoren eskuineko besoko erlikia jaso eta beneratzeko. Santuaren erlikia Erromatik Xabierrera eraman da, seguritate neurri zorrotzak harturik, eta ikusgai egongo da apirilaren 20ra arte.

Arratsaldeko seiak baino lehentxeago, katedralaren aulkiak zeharo beteta zeudela, katedralaren eta aldameneko parrokiaren baten kanpai-hotsek eman zuten Xabierko San Frantziskoren besoko erlikiaren etorreraren berri.

Artzapezpikuak klaustroko irteerako atearen ondoan egin zion harrera, eta handik prozesioan presbiterioraino izan zen eramana, elizaren hegaletako nabeetan zehar. Han, aldarearen aurreko mahai baten gainean ipini zen, santu nafarraren XVIII. mendeko zilarrezko erlikia-ontziaren oso gertu. Hau, Urte Xabiertarraren lekuko dago hor jarria.

Fernando Sebastian artzapezpikuak otoitz bat errezatu zuen, eta ondoren irakurri zituen Xabierko San Frantziskok Loiolako San Inaziori idatzitako eskutitz batzuen zati batzuk.

Ebanjelioaren pasarte baten irakurketaren ondoren artzapezpikuaren hitzaldia izan zen. Nafarroako patroi santuaren erlikia jasotzearen garrantzia azpimarratu zuen, “bizitzako eredua eta Elizaren aintza” delako. “Erlikiak gerturatu egiten gaitu – zioen - gizon haren errealitate historikora; berak bere burua Jaungoikoari eman zion, leialtasun harrigarriaz”. “Horregatik, - jarraitu zuen – ohoratuak eta hunkituak gara, eta bultzatuak Jaungoikoari aintza ematera, fedearen dohainagatik eskerrak ematera eta paganotasunak tentaturiko mundu honetan gure sinesmena bizitzera”. Era berean, eskatu zuen santu nafarraren jarraibideak eta bitartekotasunak “geure fedea sendo dezaten eta kristau misiolari eta Jaungoikoaren egiaren lekuko izateko adorea eman diezaguten”.

Biharamunean, martxoaren 4a, larunbata, Xabierko San Frantziskoren omenezko Graziaren Bederatziurrenaren lehenengo eguna egokitu zela, erlikia prozesio nagusian izan zen eramana parrokiatik Xabierko Gazteluko basilikaraino.

Hurrengo bi igandetan Xabierada izan ziren. Hotza hotz,10.000 erromes

bertaratu ziren martxoaren 5ean Xabierko Gazteluaren zelaigunean ospatu zen Eukaristiara. Horrela eman zitzaion amaiera 2006ko lehenengo Xabieradari.

Fernando Sebastian Monsinoreak, Xabierraldien 66. edizioaren hitzaldian eskatu zuen, batez ere gazteei, ez dezagun utz geure burua Elizaren aurkako laizismoak eta ongizate berekoiak eramana. Era berean, urte honetarako bere gogoak agertu zituen: “aurten esanahi eta indar bereziak dituzte Xabierraldiek.

Badira bostehun urte gizon miresgarri hau, gure Patroi Santua den kristau ospetsua, hemen jaio zela. Beraren oroimenez bildurik gaudela, nahi genuke aurtengoa izan dadila jubileu-urtea, urte santua bereziki, otoitz urtea, eta gure kristau bizitza eta misioa berritzeko urtea”

Erlikia datorren apirilaren 20ra arte izango da Xabierren, fededun guztiek hurbildu, ikusi eta beneratu ahal izateko.

Saturday, March 11, 2006

Afektibitatea heztea




Gizakiongan bihotzak, adimenak eta borondateak “bizilekua partekatzen dute”. Bata ez da bestea baino hobea. Bihotz handia izatea ez da arriskutsua berez. Behintzat ez da adimen edo borondate sendoa izatea baino arriskutsuagoa; izan ere. adimena, bikaina izan arren, gauza txar baterako erabilia izan daiteke. Borondatea, gauza bera: ondo erabilita, tresna itzela da, baina txarto erabilita hondamendira eraman gaitzake. Erraten dute Hitler oso borondatetsua eta diziplitanua izan zela: aszeta baten jitea zeukan. Baina emaitza begi bistakoa da.
Gizakiok afektuak dauzkagu (bihotza adierazteko beste modu bat). Kristau batentzat afektibitatearen heziketa oso gune garrantzitsua da: azken finean, gure kristautasuna dago jokoan. Afektuak ez dira gure arimaren gidari izan behar, baina haiek gabe ezin dugu kristau bizitzari eutsi, edo ezin dugu kristautasun osasuntsu bat bizi. Gogora dezagun, zertan desberdintzen diren, besteak beste, protestanteak katolikoengatik: edo sentimenduak arbuiatzen dituzte (anglikanoak) edo gauza guztien gainetik jartzen dituzte (sekta berriak).
Jaunak bera “bihotz-bihotzez” maitatzeko agintzen digu, ez adimenez soilik. Egia da, egin behar duguna egiterakoan (gure lana betetzea, familia betebeharrei ekitea, ezkontidea edo seme-alabak maitatzea, Jauna maitatzea...) batzuetan –ez beti, zorionez- bihotzak huts egiten digu, afektibitatea lozorroan murgiltzen da edo kontra jarri. Leialtasuna edota borondatearen unea da. Baina egia da baita ere, batzuetan ez dugula asmatu gure afektuak hezten. Egin behar dugun horretan gure barnea jartzen ikasi behar dugu aurrena, eta gero seme-alabei irakatsi. Maitatu behar dugun Hori ondo eta bihotzez maitatzen ikasiko bagenu aurrerapauso bat eginen genuke.
Gaur egun familietan eta gazte jendearen artean arazo anitz baditugu: droga, alkoholismoa, elikadura arazoak (anorexia, bulimia), suizidioak, ezkontzaz kanpoko haurdunaldiak, sendikoen arteko ulertezina edo komunikaziorik eza... Horiei guztiei aurre egiteko informazioa ondo dago baina ez da nahikoa. Konponbidea, kasurik gehienetan, afektibitatearen heziketan datza eta goizetik hasi behar da: familian hain zuzen, nahiz eta gero norberak ibilbide horren lema hartu behar duen, norabide egokian beti ere. Gazte alkoholiko bat, esaterako, eta Espainian 7 gaztetik batek menpekotasun sendoa dauka, ez da bat-batean sortu. Prozesua krisialdi afektiboetan sortu da, eta gazteak hara jo du arazo horretatik ihesi. Beraz, jakitun izan gaitezen bihotz-eskolaren garrantziaz. Ondorengoetan zehazten jarraituko dugu.

Tuesday, March 07, 2006

ETAkoa izateak hiltzen du

Barkatuko didazu, irakurle, bat-batean gai honi heltzea, batez ere, kontuan izanik ez dela blog honen estiloa koiuntura gertuko kontu politikoetan sartzea.
Hala ere, batzuek diotenez, pasa den astea aste beltza izan zen etakide zenbait hilda agertu direlako euren zeldetan. Baten bat biotzekoak jota, besteren bat urkatua (egoera susmagarrian omen).
Kontua da ezker abertzalekoek honako mezua zabaltzeari ekin diotela: dispertsioak hiltzen du. Ulertzen dut kinka larrian egoteak horrelako lelo etsiak aldarrikatzera bultzatzea, baina bakea lortu nahi dugun egoera honetan ez dezagun hizkuntza prostituitu. Izan ere, errepikatuaren errepikatuaz sinistera ailegatu ahal gara erraz. Jakina, presoen dispertsioa bukatu behar den kontua da; izan ere, delitua egin duenari zigorra ezartzeaz gain, delitua egin ez duenari ere beste zigor bat ezartzen zaio (baldin eta bere senitartekoa bisitatu nahi badu), eta hori ez da zilegi inondik inora. Ez nago horren seguru, ordea, horrek modu zuzenean hiltzen duela baieztatzean.

Bidai luze bat egin behar izateak ez du, nik dakidala, nahitaez hiltzen. Heriotz zigorra dauden lurraldetan, ez dute kondenatua mila kilometroko bidai bat kotxez egitera behartzen. Txerto pozointsu bat edo tiro bat ematen diote eta kitto (azken hau ETAko batzuek ere egin izan dute, portzierto). Ados nago, bai: bidaia luzeak egin behar izateak istripu bat izateko aukerak (edota estatistikak) igotzen ditu. Baldin eta oporretan (nahiz eta oso bestelako egoera izan) kotxez bagoaz Espainiako beste punturaino, arrisku hori ere igotzen da. Eta tamala da oso etakide batzuen familiakoak bidaia horietan bizitza galdu izana. Horregatik ados nago Eusko Jaurlaritzakoek halakoei diru-laguntzak ematearekin (dispertsioaren arazoa konpondu bitartean), popularrek esaten dutena esaten dutela.
Arestian aipatu dugun hizkuntzaren prostituzioa sahiestearren, esan dezagun garbi zerk hiltzen duen: ETAkoa izateak. Norabide bietan gainera. ETAko askok, etakide askok zer egin dute beren bizitzan? Pertsonak akatu, beren burua defendatzeko aukerarik eman gabe (haurrak, emakumezkoak eta emakumezko haurdunak tartean). Nik dakidala, bonba bat jartzeak eta zartatzeak pertsona batzuk aldamenean daudela, bai, hiltzen du. Nik dakidala, pistola batez pertsona bati tiro egiteak hiltzen du. Ez dakit, zentzuak horixe esaten dit niri eta, ziur nago, pertsona gehienoi. Beraz ez dezagun hizkuntza nahastu.
Gainera, ETAkoa izateak etakideak eurak ere hiltzen ditu. Tira, zehaz dezadan: autodestrukziorako bidean jartzen du etakidea izateak: bizi-proietu anker batean sartzen du horrek, etorkizuna baldintzatzen du jarduera horrek eta, batzuetan, ekintza ankerrak egitera darama bide horrek. Noiz edo noiz bonbak manipulatzeak "istripu" batzuk ere sorrarazten ditu eta horrek ere etakideak eurak hiltzen ditu. Zer esanik ez, etakidea izateak kartzelan hamarkada batzuk emateko aukerak ziurtatzen ditu: ez al da autodestrukzio nahikoa? Jakina, mundu horretako "ideologoek" deskribatuko digute hori guztia "sakrifizio heroikoa" izango bailitzan. Hiritar gehienok behin eta berriz esan diegu ez dugula horren beharrik. Orduan, mundu horretako "ideologo" batzuek pentsatuko dute ez dakigula zer komeni zaigun, itsututa gaudela gure egunerokotasunean eta ez garela konturatzen etakide horiek guretzat "lortzen" ari direnaz. Eta engainuaren errotak jarraitzen du bueltaka... kartzelako askoren etsipenerako eta edozein ekimen komunaren oztoporako.
Horrek, ez dakit pertsonak, baina energiak hiltzen ditu, dexente.

Eta zuk, irakurle, zer uste duzu?

Friday, March 03, 2006

Harambee, auzolanean, Afrikaren itxaropena (II)


Prentsaurrekoaren adierazpenak



“2006ko kanpainak ―Carlo De Marchi Harembee-ren sustatzailearen esanetan― afrikarren itxaropenari eutsi nahi dio. Badakigu lau egitasmo hauek basamortuan eroritako lau ur-tanta baino ez direna. Dena dela, garrantzitsuak dira oso; izan ere, Afrikako garapenean lanean dabiltzanen gogoak bizkortzen dituzte eta emaitza onak lortzen ari dira.

Lida Corbi kanpainaren nazioarteko koordinatzaileak esan zuenez, “egitasmo hauek guztiak Afrikako erakunde lokalek bultzaturikoak dira. Afrikak afrikarrei esker konponduko ditu bere arazoak. Beren etorkizuna hobetzeko laguntza behar dute, besterik ez; kontinente hura garatzen ari direnei gure laguntza eman behar diegu.

Kongon eta Sudanen ari diren proiektu batzuen ordezkari bi ere egon ziren prentsaurrekoan; izan ere, eurek ere Harambee 2006-ren diru-laguntzak jasoko baitituzte.

Patience Mbombok, Monkole Hospitaleko erizainak (Kinshasa, Congo) 100 emakume eta 500 haur atendituz aritzen direla azaldu zuen, hiriburutik kanpoko eremuetan. Zonalde horietan 500.000 pertsona inguru bizi dira, eta jakitun dira jende gehiagorengana ailegatu behar direla: “Etxekoandreak Kongoko gizarte-garapenerako oinarri-oinarrizkoak dira: eurak heziketaren arduradunak dira eta beren laguntzarekin kontinentea aurrera aterako da”.



Liliana Ugoletti canosiar lekaimeak Sudanen izan zuen esperientzia kontatu du. Bertan emakumea gizartean eta profesio mundua bultzatzen ari da lanean eta hauxe adierazi zuen: “Urte hauetan konturatu naiz emakume afrikarrendako laguntzarik handiena ez dela hezkuntza jasotzea, ezpada aupadak eta laguntza jasotzea euren baitan duten ahalbideak garatu ahal izateko”.

Harambee ICUk sustaturiko ekimen bat da, Gobernuz Kanpoko Erakunde bat eta bere egoitza Erroman dago. 1966. urtetik bost kontinenteetan aritu da lanean.

Harambee, auzolanean, Afrikaren itxaropena





“Harambee” delakoaren leloa dugu, 2002an jaiotako elkartasun-proiektu bat Opus Deiren sortzailearen kanonizazioa dela-eta eratua. Duela gutxi Erroman lau ekimen berri izan dira aurkeztuak kontinente hura garatzen lagunduko duten lau ekimen, hain zuzen.

Harambee 2002 programak hezkuntza-ekimenak Afrikan eta Afrikari buruz sustatzen ditu, hego-Saharako eremuaren garapenerako proiektuen bidez eta munduan barreneko sentsibilizazio ekintzen bidez sortu ere. Sentsibilizazio ekintza hauen helburua kultura afrikarraren balio, ezaugarri eta etorkizunerako aukerak ezagutaraztea da.

Swahili hizkuntzan “harambee” hitzak “denok batera” edo “auzolanean” esan nahi du. Arrantzaleek sareak itsasertzera hurreratzean oihukatzen dute, auzolana beharrezkoa denean esaten da: premia duen familia bati laguntzeko, eskolaren bat eraikitzeko, gurtza-eraikin bat egiteko, etxe bat altxatzeko. Norberak ahal duena eskaintzen du, dirua edota gauzak, baina denok batera: denek eman eta jasotzen dute.

Harambee-k Istituto per la Cooperazione Universitaria di Roma (ICU) delakoarekin egiten du bere lana. Azken erakunde honek hezkuntzan eta Afrikarekiko elkartasunean jardun du azken urteotan.



Lehengo otsailaren 14an Harembee-k dirua biltzeko kanpaina bat iragarri zuen prentsaurreko batean. Kanpaina horren helburua honako lau egitasmook martxan jartzea da:

1) Sudanen: Gerra zibiletik ihesi eta hegoaldetik datozen gazte zein emakumeak profesionalki trebatzea.
2) Kenian: Batez ere lehen eta bigarren hezkuntzako Ikastetxeetan ari diren irakasleei trebatze-ikastaro bat ematea.
3) Madagascarren: Artisautza eskolak eskaintzea, horrela familia batzuek daukaten lanbidea profesionaltu eta beren ekonomia sendotu ahal izango dute.
4) Kongoko Errepublikan: Nekazari eremu batean osasun-zerbitzu bat sortzea Kinshasa inguruan, estatuko hiriburuan, hain zuzen. Proiektu hau haur eta emakumeei begira dago, batez ere.

Era berean, “Afrika ezagutarazi” delako sariaren II. edizioa aurkeztu da. Bertan telebista erreportajeek hartzen ahal dute parte, Afrikako garapenaren alderdi bat islatuz ikuspegi errealista eta itxaropentsu batetik.

Sortu zenetik, Harembee-k Afrikako 14 estatutan 24 egitasmo finantziatu ditu, bertako pertsonek sustaturiko proiektuak eurak guztiak.
Lau egitasmo berri hauek Aita Santuak bere “Deus caritas est” entziklikaren bidez egin duen aldarriari erantzun nahi diote.