Total Pageviews

Thursday, October 20, 2005

NAFARROAKO UNIBERTSITATEKO IKASLE BAT IRUÑEKO APAZTEGIAN SARTU



Juan Tejerok, telekomunikazioko ikasketak bukatu ditu Nafarroako Unibertsitateko Injineruen Goi Eskolan, eta dagoeneko, apaiz izateko prestatzen hasi da


Orduz geroztik zerk eutsi zaitu tinko erabaki horretan?

Telekomunikazioko ikasketak bukatzea erabaki nuen, baina egia da orduz geroztik, izan direla uneak non Jesusek egin didan deiari erantzuteko gai izango ez nintzela pentsatzen nuen. Baina niretzat oso garrantzitsua izan zen Joan Paulo Aita Santuak Madrilen 2003ko maiatzean egin zigun bisita. Cuatro Vientosen gazteok izan genuen elkarkizunean Aita Santuak esan zizkigun hitzak benetan hunkitu egin niduten: “Atzera begiratzen dudanean eta urte horiek gogora ekartzen ditudanean, benetan esaten dizuet, pena merezi duela Kristoren kausan bizitza ematea , eta berenganako maitasunagatik, gizonaren zerbitzura nork bere burua donetsi..." Orduz geroztik seminarioarekin harremanetan jarri nintzen, baita Iruñako artzapezpikuarekin ere.

Zein eragin izango du zure ingeniariari prestakuntzak?

Gertatu zaidan eta egin dudan gauza guztiak ez dira kasualitatea izan. Orain ikus dezaket garai batean izan nituen gertakizunak, jakin gabe, orain hartu dudan erabakirantz bideratu ninduten seinaleak zirela. Horregatik, nire ingeniariari prestakuntza ez da kasualitatea. Eragina izango du, nola ez. Ez dut uste ingeniariaren pentsamoldea eta antolaketaren berezitasunak errez alda daitekeenik! Ziur aski, primeran etorriko zait!


No comments: