Total Pageviews

Monday, July 12, 2010

Nongoa da bandera hori?


Espainiako selekzioa munduko txapelduna. Zorionak egindako jokuarengatik edo irabazitako partidengatik. Meritua dauka dudarik gabe, meritu deportiboa eta zoriondu behar da. Kontzienteki edo inkontzienteki hamaikatxo dabiltza lorpen deportibo hau bere errotara eramaten, espainiartasunaren errotara eramaten, alegia.
Ni irudi honekin geratzen naiz. Hegoafrikako hainbatek galdetuko zuten zein zen bandera hura "Espainiako" jokalariek zeramatena. Erantzuna "hemengo" egoerara hurbiltzeko aurreneko pausa izanen litzateke. Ea bada, hurrengo pausoan horretan ere asmatzen dugun. Ea bada, hurrengo batean euskal jokalariek ikurrina ateratzen duten. Ea bada, hurrengoan geure selekzioa dugun. Oraingoz argazkiaren irudiekin geratu behar.

1 comment:

Anonymous said...

arrazoi guztia emango dizut! euskal jokalariak ez dira zertan espainiako selekzioan egon behar euskadiko selekzioa balego azkoz hobe!
gora euskal herria!