Total Pageviews

Sunday, August 14, 2011

JMJri kilikiliak bilatu nahian

50 milioi euro kostatuko dela esaten da. Hori guzita herario publikoaren kargura gastatuko dela esaten da. Horixe entzun dut urrutiko familiko batzuen ahotik.
"Nire zergetatik Aita Santuarentzat zero euro" ikusi izan dugu zenbait pankartetan.
Kontu bi bakarrik. Ez naiz zientzietakoa, baina bi milioi horietako bakoitzak 2,5 euro gasatatuko balu errekuperatu egingo lirateke 50 milioi horiek. Baina 2,5 euro baino gehiago gastatuko dutelakoan nago, Espainian eta gure artean emango dituzten egunetan.
Ez hori bakarrik: JMJren antolakuntza aspalditik aritu da finantziazio ez-publikoa bilatzen, gertakizun hau finantziatzeko.
Eta bigarrentxo gauza bat: nik errentaren aitorpena egiterakoan X markatu dut Eliza Katolikoaren koadrotxoan. Nik bezala, milaka pertsonek egin dute gauza bera: Beraz guk beste karteltxo bat daukagu: "Nire zergetatik Elizari dagokion zatia, Elizarentzat izan dadila (eta Estatuari dagokiona Estatuarentzat izan dadila)". Zerbaiten oihatzuna dakarkit horrek, ez?
Bilbao Live kontzertua finatziatzeko, adibidez, zenbat diru gastatu da "herario" publikoarekin?
103.000 ikus-entzule izan ditu iraun duen egunetan eta antolatzaileek itzelezko arrakastatzat jo dute... Bilbao hiriburuarentzat diru-sarrera ederrak ekarri dituztelako. Hainbat banku eta erakunde publikok laguntza eskaini diote ebentoari. Ni kontzertu horretara ez naiz joan: galdetu ete didate ea finantziatu behar duten ala ez? Niri behitzan ez. Hala ere, oraingoz, ez naiz horren kontra jarriko. Baina kontu eske asten bagara, agian gauza bera egiteko tenorea dela begitantzen zait. Zer uste duzu, irakurle?

No comments: