Total Pageviews

Wednesday, August 30, 2017

Neopaganismoaz

Bitxia da gure Europa honetan, giro eta kultura batzuetan (gurean ere bai neurri agian ez hain txiki batean) hedatzen ari diren zenbait jokaera.
Kultura "laiko" (laizista esatea litzateke zuzenagoa, nire ustez) baten izenean zabaltzen ari den Neopaganismoa. Ez da kontu berria. Memoria historiko poxi bat nahikoa da ikusteko ez ezkerrean soilik (gaur Ezkerra da horren bultzatzailea, neurri handi batean): eskuin munturrekoan ere horrelako joerak izan dira.
Har dezagun adibidetzat  Heinrich Himmler, genozida, Hitlerrek aukeratutako karguduna eta SSko nagusia. Berari buruzko soslaia ikusi berrri dut. Hara zer zioen  30eko hamarkadan: "Egunen batean germanismoak kristautasuna ordezkatuko du". Ohitura pagano germanikoak berreskuratzen saiatu zen, ontzat ikusten zuen. Festa eta festaburu kristauen ordez, antikitate paganoko solstizioak ospatzen hasi zen.
Familia kristau batetik omen zetorren, baina sinismen krisatua galdua zuen SS-n sartu zenerako.
Teoria bat zeukan: Antzina germaniarrek zibilizazio handi bat osatu zuten eta horretarako ikerketak sustatu eta ikerlariak barreiatu zituen munduan zehar (Tibeteraino, adibidez) bestigio eta lorratz germaniarrak topatzera.

No comments: