Total Pageviews

Wednesday, July 06, 2022

Bozalistan

 



Bozalistan Errepublikara izan gara erbesteratuak azkeneko bi urtetan. Orain, zorionez, "zigorra" ari dira arintzen, nahiz eta gutarteko batzuek jarraitu nahi duten erbeste horretan, "seguruago" egonen direlakoan. 

Bozalistanera itzuliarazi nahi gaituzte, bestalde, gure agintari eta adituek azkenaldiontan, gure hobe beharrez betiere. Orain, san ferminetan ez, baina desinformazio hedabideek lagun, prestatzen ari dira terrenoa abuztuan edo irailean berriro muturrekoarekin ibil gaitezen: zeinen onak diren gure agintari eta adituak! 

Bitartean, Nabos-eko foroan, gure mundua eta, batez ere, munduko herritar guztiak nola kontrolatu, nola gobernatu pentsatzen aritu dira, buru-belarri: karbono aztarnaren aitzakiarekin, pertsona bakoitzaren ibilerak, erabakiak neurtzeko teknologia nola inplementatu, bero "kontua" gutako bakoitzari pasatzeko. Jakina, erantzuleak izan behar gara, errespontsableak! Ez dago zalantzarik, sortzen ari den errealitate berrian, normaltasun berrian hori guztia erraztuta etorriko zaigu, gure azalkeria kaltegarriak kenduko dizkigute, guztien onerako, eta zoriontsu izango gara, Bozalistan-en edo Agendistanen. Edonon.

No comments: