Total Pageviews

Sunday, April 13, 2025

Pintxo galdu baten istorioa (Blu hotelean)

 




πŸ“ Tokia: Hotel Blue (Loiu)

πŸ• Ordua: 22:25
πŸ˜‹ Egoera: Tripa apur bat hutsik, pintxo baten esperantzaz beteta.

Atzo iluntzean, hotelaren kafetegira joan nintzen, egunari amaiera polit bat emoteko asmoz: pintxotxu bat, zerbait arin eta goxoa. Receptionekoek esan eusten 22:30ean ixten dabela, eta nik… 22:25ean bertan nintzan! Oraintxuan!

Baina klaro... pintxoak hor egon, argiak piztuta, eta ni irribarretsu barrura... eta plof: “Ez, ez dogu ezer emoten, kutxa ixten gabilz.” Tonurik beroena ez, seguru.

Ez “barkatu”, ez “azkar baten hau hartu”, ez ezer. Aurrean neuzkan pintxoak... zuzenean kutxara. Eta ni, begira.

Ulertzen dot: lanaldia amaitu gura, etxera joan gura... baina bost minutu falta dirala eta bezero bat aurrean... ezin zan keinu txiki bat egin?

πŸ“£ Ohar txiki bat: hotel baten esperientzia ez da bakarrik logela. Detaile txiki horreek be bai. Eta horreek, batzuetan, danak baino gehiago marketan.

Ondo hartu dot, umoreagaz, baina pintxorik gabe gelditu naz! πŸ˜…

No comments: