Aralar: Bertsoaren erromeria liburua argitaratu berri da, Ekin argitaletxearen eskutik eta nire eskutik, Asier Barandiaran Amarika.
Liburu honek Aralarko Santutegiaren inguruan sortutako bertso idatzi eta kantatuak biltzen ditu, Aralarrek euskal iruditeria kolektiboan duen leku sakon eta sinbolikoari erreparatuz. Ahozko tradiziotik abiatuta, eta bereziki San Migelen inguruko bertso historiko eta herrikoiak ardatz hartuta, euskal spiritualtasunaren eta herri-sinismenaren lekuko diren piezak jaso ditut. Bertan aurkituko dituzu Lazkao Txikiren sortak, Aralarko irudiaren 1797ko lapurretari buruzko bertsoen bertsio desberdinak, eta baita XX. eta XXI. mendeko sortzaileek egindako ekarpen berrituak ere.
Liburuan, blogean partekatutako “laburpen” artikuluaren bertso guztiak ez daude; edizio zabalagoa da, eta bertsoen iruzkinak, testuingurua eta iturriak jasotzen ditu.
Gogoan izan: Aralar ez da mendi bat soilik. Ahozko eta espiritualtasunaren mugarri bat da gure kulturan. Eta bertsoaren bidez, oraindik ere kantuan dago.
Argitaratze urtea: 2025
Argitaletxea: Ekin Argitaletxea
https://editorialvascaekin-ekinargitaletxea.blogspot.com/
Argitaratze lekua: Buenos Aires (Argentina)
ISBN: 979-8-9889146-3-1
No comments:
Post a Comment