Total Pageviews

Friday, March 03, 2006

Harambee, auzolanean, Afrikaren itxaropena (II)


Prentsaurrekoaren adierazpenak



“2006ko kanpainak ―Carlo De Marchi Harembee-ren sustatzailearen esanetan― afrikarren itxaropenari eutsi nahi dio. Badakigu lau egitasmo hauek basamortuan eroritako lau ur-tanta baino ez direna. Dena dela, garrantzitsuak dira oso; izan ere, Afrikako garapenean lanean dabiltzanen gogoak bizkortzen dituzte eta emaitza onak lortzen ari dira.

Lida Corbi kanpainaren nazioarteko koordinatzaileak esan zuenez, “egitasmo hauek guztiak Afrikako erakunde lokalek bultzaturikoak dira. Afrikak afrikarrei esker konponduko ditu bere arazoak. Beren etorkizuna hobetzeko laguntza behar dute, besterik ez; kontinente hura garatzen ari direnei gure laguntza eman behar diegu.

Kongon eta Sudanen ari diren proiektu batzuen ordezkari bi ere egon ziren prentsaurrekoan; izan ere, eurek ere Harambee 2006-ren diru-laguntzak jasoko baitituzte.

Patience Mbombok, Monkole Hospitaleko erizainak (Kinshasa, Congo) 100 emakume eta 500 haur atendituz aritzen direla azaldu zuen, hiriburutik kanpoko eremuetan. Zonalde horietan 500.000 pertsona inguru bizi dira, eta jakitun dira jende gehiagorengana ailegatu behar direla: “Etxekoandreak Kongoko gizarte-garapenerako oinarri-oinarrizkoak dira: eurak heziketaren arduradunak dira eta beren laguntzarekin kontinentea aurrera aterako da”.



Liliana Ugoletti canosiar lekaimeak Sudanen izan zuen esperientzia kontatu du. Bertan emakumea gizartean eta profesio mundua bultzatzen ari da lanean eta hauxe adierazi zuen: “Urte hauetan konturatu naiz emakume afrikarrendako laguntzarik handiena ez dela hezkuntza jasotzea, ezpada aupadak eta laguntza jasotzea euren baitan duten ahalbideak garatu ahal izateko”.

Harambee ICUk sustaturiko ekimen bat da, Gobernuz Kanpoko Erakunde bat eta bere egoitza Erroman dago. 1966. urtetik bost kontinenteetan aritu da lanean.

No comments: