Total Pageviews

Monday, March 02, 2009

Hauteskundeen inguruko gogoeta zoroak













(2009-III-01)
Hauteskundeak komentatzeko
bila dezadan tarte bat
gaurkoa igual askorendako
izango ei da beste bat
Nahi ta ez denok osatzen dugu
euskaldunen elkarte bat
baskongadetan jokoan dago
etorkizunan parte bat.

(2009-III-02)

Gure herriak hitz egina du
bere abotsa ez da hila
batzuendako zenbait debeku
bilakatu da abantaila
orain hitzegin denon artean
izan beharra dadila.
gure gizarte hau da nahikotxo
konplikatu eta zaila.


Batzuendako Patxi Lopezek
badauka zinez bertute
Nahiz ta kanpainan ibili ondoren
duen hamaikatxo tute
egoera hontan argi ta garbi
gauza bat esango nuke
helburua bada norbait "kentzea"
nahikoa erreza dute.

(2009-III-03)

Abertzaleak zakikaturik
Euskal Herrian barrena
erdaltzaleak bat eginikan
horixe dugu txarrena
gure akatsa asmatzen hemen
dugu adimen herrena
hauxe da gure gizarten hontan
biolentziak dakarrena.

Abertzaleok etorkuzuna
daukagu nahikoa mehar
gizatasuna ahaztuta inoiz
gure ibilbidean zehar
orain hitzegin beharko dugu
eginik gabe deadar
zeren kejatuz ez goaz inora
orainari ekin behar.

2009-III-06
Gure artean aspaldi hontan
zenbait harresi ta muru
kontu hauetan baina, inolaz
ez naiz aditu, ez guru
Halere gauza bat esan behar
halaxe da, bai, seguru:
gure akatsak modu horretan
pagau beharko ditugu.


Ai ene Patxi, poterea da
tentagarri ta kutuna
baina agian egingo jatzu
geroan nahiko astuna
hau ikusteko izan daitela
zuretzat argitasuna
zilegi dana ez da izaten
beti komeni zaiguna.

No comments: