Total Pageviews

Wednesday, March 11, 2009

Hauteskundeen inguruko gogoeta zoroak (III)















2009-III-11

Sozialistek dakarten hori
egiten zaigu gordina
PP alderdiak buruan dauka
egiatan plan samina
eurak hasita solasalditan
eurak hasita mitina
orain Patxikuk kirtenetikan
hartu nahi du sartagina.


Oi, espainola, baskongadetan
jaiki lozorrotik, jaiki!
Euskalerria goitik behera
erdaldun daigun alaiki
euskal bihotzan gure Espaina
sartu dezagun poliki
dudarik gabe datorkiguna
hori da "Plan Basagoiti".

2009-III-12
Ihauteriak pasata hartu
du jabetza garizumak
ta bistan dago, menpean gauzka
gure egoera astunak
horren aurrean, gora irria
ta espresio-askatasuna!
bertso-errotan eho ditzagun
hemengo gertakizunak.


Amets bat daukat, halare PPk
ta Patxik daukate launa
harrigarria, Euskal Herrian
barrena daukagun fauna
itsaso hontan PP omen da
hemen behar den arrauna
abertzalea bihur dezagun
gure Basagoiti jauna!

No comments: