Total Pageviews

Tuesday, April 14, 2009

Euskadiko egoeraren inguruko gogoeta zoroak (III)

ETA mintzatu da eta horrela
ustez egingo du gora
PSE helburu jarrita dauka
ta denok gaitu aztora
gizatasuna handia dute
erabiliaz polbora
mehatxatuta zer gertauko dan
ekarri daigun gogora
horrexegatik jende guztia
haien alde jarriko da.



PSEkoak be ez dira mutu
eta harrituta nago
diote ETAk ta PNVk
elkar dutela nahiago
baina artean alde bat dago
ein deiogun erreparo
ETAk akatuz nahi du garaitu
guk lortuz bozka gehiago.

PSEk egin du konpbarazio bat
ez oso ona behinipin
ETAren pare jarriak ditu
jeltzaleak, tori, Jokin!
baina_alde “txiki” bat da tartean
ta nahi al duzue jakin?
ETAk erahilez nahi du garaitu,
PNVk bozka gehiokin.



Beldurrarekin ETAko hoiek
zerbait lortu nahian di-da
ta uste dute jende guztia
gerauko dala begira
beren ekintza anker hoiekin
bai, honek eingo du bira
erahiltzen duten bakoitzetikan
beste mila sortzen dira.


Indarkeria erabiltzeak
badu ei du nahiko bertute
erreakzioz jende nahikotxok
biktiman alde nahi luke
terrorismoan emaitza zein dan
adierazi nahiko nuke
asesinoak izateaz gain
“ogroa”_elikatzen dute.

ETAk erahilda sozialista_asko
beste mundura joanda
Atentatuak izandu dira
haientzako propaganda
Modu ankerrez eman diezu
hemen agintzeko txanda
odolez busti egin zara ta
entzun kantuak esanda
"Carrasco haren atorretarik
hirur duzena joan da".

No comments: