Total Pageviews

Thursday, May 07, 2009

Patxirentzako bertsoak, bere zin egitean

Jainko aurrean belaunikatu
hori zuretzako peste
zure aurrekoak problema gabe
egina dute hainbeste
fededuna naiz baina horrekin
ni ez natorkizu eske
gutxienean gure aurrean
belaunikatu zaitezke.

Ulertzekoa zure jarrera
lasai nik esango nuke
PPn laguntza zuretzat baita
sumaketa ta ez kenke
nahiz ta bigarren gelditu zaren
aurkezten zara potente
euskaldugoan nahian aurrean
horrela zabiltza, tente.


Lehendakaria izanez gero
agertzen zara potente
zin egitean dotore ta zut
egon nahi duzu hor tente
ba apalduz ez duzu galtzen
nik ziur esango nuke
ta apaltasun keinu horrekin
asko irabaziko zeunke.

No comments: