Total Pageviews

Wednesday, May 27, 2009

Zuoi, politikarioi, abortuaren lege berria dela-eta

Hiritar bezala, prestatzen ari den abortua zabaltzeko legeari nire ezetzik borobilena adierazi nahi diot, horrela emakumea are eta bakarrago uzten baituzue egoera latz horretan. Lege horrekin ez laguntza ekonomikorik, ez euskarririk, ez deusik ez diozue eskaintzen, eta post-aborto edo abortoaren osteko sindromea soilik uzten diozue opari, agian bere bizitza osorako.
Jaiotzekoa den umea, Konstituzioak babestu beharrekoa, giza-bizitza baita, zientziak sarritan frogatu duenez, babes gabe uzten duzue (legea onartuz gero) eta inongo erakunderen laguntzarik gabe.
Aborto bakoitzean bi biktima dira: ama eta haurra. Bada garaia haien alde egoteko, zerbaitek huts egiten du eta. Hurrego legeak (onartuz gero) oinaze gehiago, biktima gehiago eta gizartearen ezinegona ekarriko ditu.
Nire hurrengo botoa zuek honen inguruan hartutako erabakiaren araberakoa izango da. Zuek herritarrekiko erantzukizuna duzue eta.

No comments: