Total Pageviews

Thursday, February 23, 2006

Mezatara, zer dela eta? (XV)






― Hala da, Maialen, kristautasuna ez da txantxetako gauza. Batzuek pentsatzen dute nahiko direla asmo onak, ekintza onak ez direla beharrezko, eta horregatik seriotasun gutxiko gauzak planteatzen dituzte: telebistaz Meza ikusteak “konbalidatzen” ote duen, Mezak asko irauten duela, ez dela beharrezkoa grazian egotea halako jarrera erlijioso bat izanez gero… Zuk azterketa bat duzularik, esaten ote diozu irakasleari badakizula eta ez zoazela azterketara gauza garrantzitsuagoak dituzulako egiteko? Esaten ote diozu asignaturarekiko “jarrera” ona duzula eta horrekin nahikoa dela?… Seriotan hartu behar ditugu Jainkoaren gauzak, gutxienez lurrekoak hartzen ditugun neurri berean. Ez da nahiko asmo onak izatea zintzoak izateko: Aginduak bete behar dira. Bihotzaren asmo onak ekintzekin agertu eta demostratzen dira, bestenaz, oso jarrera gainazalekoak dira horiek, zinez eragiten ez digutenak. Konforme?
― Bai, konforme.
― Gainera, ondo Jaunartzeko beste gauza bat behar da.
― Zein da hori?
― Hartuko duzun Jesukristorekin hizketan geratzea lipar batez. Ez zaizu logikoa iduritzen? Hainbertze denbora eskaintzen zaio Mezaren une garrantzitsuak prestatzeari, alegia Kontsakrazioa edota Jaunartzea prestatzeari, irakurketa, sermoia eginez, Sinesmena aitortuz… ezen tamalgarria litzateke Jaunartu eta segituan alde egitea. Ez horixe, komeni da minutu batzuk Berarekin hitz egiteko geratzea, presarik gabe. Ez al zaizu iduritzen?
― Eta zer esango diot nik Jaunari?
― Nahi duzuna. Eskerrak ematen ahal dizkiozu jasotzen dituzun mesedeengatik; egiten diren bekatuen barkamena eskatzen ahal diozu, gurtu, gauzak eskatu. Edo otoitz batzuk esan, orri horretan dauzkadanak. Gero emanen dizut orritxo bat non Mezaren otoitzak eta Jaunartu ondorengo otoitzak dauden.
― Hau da hau! Nik ez nekien Mezatan horrenbeste gauza zeudenik!

No comments: