Total Pageviews

Monday, June 20, 2005

Ecclesia in Europa

Bizi garen Europa honen erroak non dituen ederki asko zehaztuta dago bere historian, bere kulturan, bere izaeran. Asko dira nortasun horretan sakondu duten idazkiak eta dokumentuak. Bat aipatzearren, “Eclessia in Europa” izenekoa aipatzea merezi du, dudarik gabe. Oharpen apostolikoa da bera, Aita Santu Joan Paulo II.ak argitaratua, baina 1999an egin zen Europako apezpikuen sinodoan sustraiak boteak dituena. Fededun guztiei zuzenduta dago, baina bereziki Europako sinestunei. Bertan Europako egoeraren argi-ilunak edota gazi-gozoak agertzeaz gain, orduko Aita Santuak itxaropenean gogoberotu nahi gintuen, Jaunaren ahots gozoari jarraituz bide berri batzuk urra ditzagun.
Lerro hauek irakurtzen ari bazara euskaldun sentituko zara, irakurle. Era berean, ez dut uste europear sentitzeko arazorik izango duzunik. Guk, euskaldunok, gainontzeko europearrekin balio asko eta asko konpartitzen ditugu: haiengandik asko dugu ikasteko eta zer erakutsia ere badugu. Izan ere, Europaren sustraiak kristauak dira: batasuna ematen dion kultura edota testuingurua kristaua da, eta hemengo kultura ezberdinen aniztasun hori bultzatu eta jokatu duena tradizio kristaua izan da. Europa osoan, baita gurean ere, ondare kristaua ezabatzeko edo deuseztatzeko ahaleginak egiten dihardute batzuek. Ez dira konturatzen, edo ez dute jakin nahi, gizakiari ona eta salbamena ekartzen dizkiona Kristo bera dela. “Kristo gizakiaren etorkizuna dugu. Hala da, Elizaren sinesmenean <> (Eg 4, 12)” (20. puntua). Eta Kristo gure artean presente dagoela diosku Aita Santuak. Prestente era askotara, “baina Eukaristian era berezian antzirudi sakramentaletan: egiz, errealitatez eta sustantzialki” (22. puntua).
Konbertsio baten beharrean gaude europear guztiok. Gure Europa maite hau ebangelizazio berri bat eskatzen ari da. Pertsona guztiok egiaren egarria dugu eta hori dela eta Juan Paolo II.ak kulturan eta misiogintzan ekin behar dugula gogorarazten digu.
Hau guztia –eta askoz gehiago- lehenengo kapituluan esaten zaiguna da. Guztira sei kapitulu ditu, zein baino zein aberatsagoa. Dokumentu hau www.vatincan.va web-orrian aurkitzen ahal duzu. Benetan oso interesgarria da norberak inprimatu eta ziragarri edo gustoko dituen esalditxoak azpimarratzea. Otoitzerako gai mamitsua eta norberaren formaziorako, nire ustez, ezinbestekoa.











No comments: